38. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASTEJON

Ordenantza, Castejongo Udaleko kanpoko argiztapena arautzen duena. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2007ko urriaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Castejongo Udaleko kanpoko argiztapena arautzen duen ordenantza.

Hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 142. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 14an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Castejonen, 2008ko urtarrilaren 16an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

UDAL ORDENANTZA, KANPOKO ARGIZTAPENA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da Castejongo udalerrian (Nafarroa) kanpoko argiztapenerako instalazio publiko eta pribatuek bete behar dituzten baldintzak ezartzea, energiaren erabilera eraginkor eta arrazionalaren bidez ingurumena babesteko eta gauez sortzen den argitasuna gutxitzeko, hori guztia, noski, bazter utzi gabe bideen segurtasuna, oinezkoena eta jabegoena, instalazioek horiek guztiak bermatu behar baitituzte.

2. artikulua. Xedeak.

Atal honek ondoko xede hauek ditu:

a) Energia aurrezpenaren bitartez kanpoko argien eragimen energetikoaren hobekuntza sustatzea, erabiltzaileen segurtasuna murriztu gabe.

b) Gaueko orduen baldintza naturalak ahalik eta gehien mantentzea, ekosistemak oro har babeste aldera.

c) Gaueko argitasunaren distira ekidin eta zuzentzea, zerua ongi ikusi ahal izateko.

d) Etxe inguruetan argi sarkina eta horrek sortzen dituen eragozpen eta kalteak gutxitzea.

e) Kanpoko argiztapenerako instalazioen baldintzak eta ezaugarri teknikoak egokitzea, indarra duten gomendio eta araudiak bete daitezen, batez ere hondakinen kudeaketari eta ekipamendu elektriko eta elektronikoetan substantzia arriskutsuak murrizteari buruzko Europako Zuzentaraua.

3. artikulua. Aplikazio esparrua.

Ordenantza hau Castejongo udalerrian aplikatuko da. Kanpoko argiztapenerako instalazio berrien proiektu, diseinu-memoria tekniko eta arlo horretako obra guztiei aplikatuko zaie, publikoak nahiz pribatuak izan, baita lehendik dauden instalazioak birmoldatu edo handitzeko proiektuei ere.

Kanpoko argiztapentzat honakoa joko da: aire zabaleko eremuak edo esparru irekiak argiztatzea gauez erabili ahal izan daitezen, jabari publikoko nahiz pribatuko aldeetan, instalazio iraunkorren edo aldi baterako instalazioen bidez.

Definizio horren arabera, kanpoko argiztapenean instalazio mota hauek sartzen dira:

-Bideetako argiztapenak eta argiztapen berariazkoak.

-Tuneletako eta azpiko pasabideetako argiak.

-Esparru irekietako aparkalekuetako argiztapenak.

-Eraikinen fatxadetako eta monumentuetako argi apaingarriak.

-Kanpoko kirol eta jolas instalazioetako argiztapenak.

-Esparru irekietako lantokietako argiztapenak.

-Segurtasuneko argiztapenak.

-Kartel eta iragarki argidunetako argiztapena.

-Erakusleihoetako argiztapenak.

-Gabonetako argiztpenak eta jaietakoak.

Honako hauek ordenantza honen aplikazio eremutik kanpo daude:

-Trenbide instalazioak, herritarren segurtasunerakoak, eta, oro har, Udalaren eskumenekoak ez diren instalazioak.

-Estatuko edo autonomia erkidegoko legeek edota planek argiztapen sistema orokorretatik salbuesten dituzten beste instalazio guztiak.

-Argitazpeneko edozein instalazio, baldin eta interes orokorreko, edo estatu nahiz erkidegoaren mailako intereseko, obra baten instalazio osagarria dela jotzen bada, edo bakoitzak bere eskumenekoa dela uste badu.

-Ibilgailu motordunak, zirkulatzen edo maniobrak egiten ari direnean.

-Herritarren segurtasuna bermatzeko argiztapen-arau berariazkoak dituzten azpiegiturak.

4. artikulua. Instalazioen diseinua.

Kanpoko argiztapenerako instalazioak diseinatzean, ondoko arauak beteko dira:

-10/2005 Foru Legea, Argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzkoa.

-199/2007 Foru Dekretua, irailaren 17koa, zeinen bidez garatzen baita azaroaren 9ko 10/2005 Foru Legea, Argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzkoa.

-Argiteriaren Nazioarteko Batzordeak (ANB) emaniko gomendioak.

-Baldintza teknikoak eta argiztapen mailak, ordenantza honen eranskinean ezartzen baitira.

5. artikulua. Eremuak.

Ordenantza hau aplikatzeko, 10/2005 Foru Legearekin bat, udal mugapean honako eremu hauek ezarri dira:

-(E1) Eremu ilunak. Naturgune babestuen sarean sarturiko eremuak edo babes berezia behar duten lurralde esparruetakoak, dauzkaten ezaugarri naturalak edo balio astronomiko berezia direla-eta, haietan gauaren distira baizik ezin baita onartu.

-(E2) Distira txikiko eremuak. Distira txikia baizik onartzen ez duten lurralde esparruetan sarturiko eremuak, oro har hirietako etxebizitza-eremuetatik edo industria eremuetatik kanpo daudenak.

-(E3) Distira ertaineko eremuak. Distira ertaina baizik onartzen ez duten lurralde esparruetan sarturiko eremuak, oro har hirietako etxebizitza-guneetan.

-(E4) Distira handiko eremuak. Hiri eremuak, gaueko ordu-tartean jarduera handia duten etxebizitza-guneak eta merkataritza-guneak biltzen dituztenak.

-Erreferentzia-guneak Balio astronomiko edo natural bereziko aldeetatik hurbil dauden guneak; horietako bakoitzarentzat, araupetze berezia ezarriko da, betiere dauden eremuaren arabera. Eremu bakoitzeko argiztatze-beharrizanak erreferentzia-gunearekiko distantziaren arabera ezarriko dira.

Txosten teknikoaren bidez aski arrazoituriko kasuetan izan ezik, halako kasu zehatzetarako salbuespena egitea baimenduko baita, Castejongo Udalak ondotik heldu diren eremuak proposatu nahi ditu:

E1 eremua Herriaren inguruko toki guztiak, urbanizatuak ez badaude.

E2 eremua Industrialdea, hilerriaren ingurua eta kirol instalazioak (15. artikuluaren arabera, gaueko ordutegian erabiltzen ari diren bitartean). N-232 errepidaren zerbitzu-gunea.

E3 eremua Hiriko egungo bizitegi eremua (E4 eremua salbu) eta geroan urbanizatuko diren guneak, betiere merkataritzako jarduerarik edo gaueko jarduerarik ez bada.

E4 eremua Plaza España eta Padre Ubillos, Príncipe de Viana etorbideak eta Merindades kalea.

6. artikulua. Goi Hemisferioaren Fluxuaren mugak.

Kontuan hartuz Goi Hemisferioaren Fluxu instalatua (GHFinst%) definitzen dela luminaria batek plano horizontaletik gora igortzen duen fluxuaren ehuneko gisa, luminariatik irteten den fluxu osoaren aldean, eta betiere luminaria bere instalatzeko posizioan instalatua dagoela, udalerrian finkatu diren eremuetan ezar daitezkeen luminariak izanen dira halako moldekoak non Goi Hemisferioaren Fluxu instalatuak (GHFinst%) ez dituen gaindituko ondoko taulan ezarritako mugak:

Goi Hemisferioaren Fluxu instalatuaren mugaren baloreak

EREMUKAKO SAILKAPENA GHFinst(%)

E1 %0

E2 - %5

E3 - %10

E4 - %15

Debekatua dago instalatzea:

Goi hemisferioaren fluxu instalatua baldin bada luminariak igortzen duen fluxu osoaren %20 baino gehiago, interes bereziko argiztapenetan izan ezik, erregelamendu bidez zehazten denaren arabera.

Ohiko argi iturrien edo laser argi iturrien bitartez plano horizontaletik gora argitzen duten proiektagailuak, salbu eta interes historiko berezia duten elementuak edo apaingarrizkoak, erregelamendu bidez ezartzen denaren arabera.

Gauez publizitatea egiteko tresna eta gailuak.

Instalazioak argiztatzea horretarako egin behar den justifikazio memoria egin gabe. Justifikazio memoria horretan kalkulu luminoteknikoak sartuko dira, ENACek onartutako laborategi batean egindako dokumentazio fotometrikoan oinarrituak.

7. artikulua. Zoladuren ezaugarri fotometrikoak.

Baldin eta eraikuntzaren, konposizioaren eta exekuzio-sistemaren ezaugarriak egokiak badira ehundurarako, labainketaren aurkako erresistentziarako, gainazalaren drainatzerako etab., trafiko-bideetako galtzadetan gomendatzen da beren ezaugarriengatik eta distiragarritasunagatik energia aurrezten laguntzen duten zoladurak erabiltzea.

Beraz, ahal dela, trafiko-bideetako galtzadetan zoladuraren batez besteko luminantzia-koefizientea edo Q0 argitasun-gradua ahalik altuena eta S1 ispilu-faktorea baxua duten zoladurak ezartzea gomendatzen da.

8. artikulua. Ingurumenaren Babesa.

Ingurumena babestearren, honako hauek bete beharko dira:

1.-Kanpoko argiztapenetarako edota egun daudenen birmoldaketa, handipen edo berrikuntzarako proiektu berrietan eta diseinu-memoria teknikoetan, argia behar duen eremua baizik ez da argiztatuko; eragimena handitu eta energia aurrezteko, gaueko argitasuna gutxitzeko eta argien hondakinak behar bezala kudeatzeko irizpideak beteko dira.

2.-Proiektuetan eta diseinu-memoria teknikoetan kalkulatu eta argiztapen instalazioetan ezartzen diren argiztapen mailek ez dituzte gainditu behar ordenantza honetan ezarritako gehieneko balioak, argi mota bakoitzerako. Nolanahi ere, aparteko kasuetan argi maila horiek gainditu ahal izanen dira, %10 gehienez, txosten tekniko baten bidez behar bezala justifikatuz gero.

3.-Luminantzia/iluminantzia (L/E) erlazioa kontuan hartu behar da soluzio luminotekniko bakoitzaren prestazioen balorazioan. Erlazio hori ahalik handiena izanen da, zerurantz igorrritako fluxua ahalik gutxiena izan dadin.

4.-Proiektuetan eta diseinu-memoria teknikoetan aurreikusitako luminariak eta proiektagailuak instalatzen direnean, betiere fabrikatzaileek gomendatutako makurdura eta norabidea errrespetatuz, ez dira gainditu behar Goi Hemisferioaren Fluxu instalatuaren (GHFinst) gehieneko mugak, eta errendimenduaren ( eta erabilera faktorearen (K) gutxieneko balioak lortu behar ditu, ordenantza honetan ezartzen baitira.

5.-Kanpoko argiztapeneko instalazio berriek, baita egun instalatuak daudenek, eduki behar dituzte pizteko eta itzaltzeko behar diren sistemak, hain zuzen ere pizturik alferrik egon ez daitezen eta energia kontsumoa behar-beharrezkoa baizik izan dadin.

6.-Instalazio berriek eta egun dauden instalazio guztiek argi mailaren erregulazio eta kontrol sistemak behar dituzte eduki, argiaren fluxua murrizteko argi mailaren erregulazio sistemak ere, energia aurreztuz. Hiriko eraikin berrietan edo egun dauden argiak berritzeko lanetan, lehentasuna emanen zaie fluxuaren erreduktoreak lanparan bertan dituzten sistemei, eta ez ordea, fluxuaren erreduktoreak zentralizatua dituztenei edota gau-erdia/ gau-osoa dituztenei.

7.-Energia aurrezteari buruzko irizpideei jarraikiz, kanpoko argiztapenetan lehentasuna eman behar zaie Presio handiko sodio-lurrunezko lanparak (PHSL) edo presio txikiko sodio-lurrunezko lanparak dituzten sistemei. Lanpara horiek, hain zuzen, merkurio-lurrunezko lanparak ordezkatuko dituzte argitazpen publikoa berritzeko prozesu guztietan, eta horrela gutxituko da hondar toxiko eta arriskutsuen kopurua.

8.-Begiratuko dira beti argiztatzeko gailuen kokapena, jolerroa, eta orientabidea, argi-iturrien zuzeneko joa galaraziz. Eraikinetako fatxadetan edo monumentuetan argi apaingarriak jartzen direnean, saiatu beharko da behera begira eta ez gora begira jartzen; horretarako, sistema optiko egokiak, deflektoreak, pantailak eta paralumenak erabiliko dira argi sorta sakabanatu ez dadin, argi sarkina ahalik gehien murrizte aldera.

9.-Egindako instalazioek bete beharko dute ordenantza honen eranskinean ezarritakoa, bereziki Baldintza teknikoei eta argiztapen mailei buruzko I. eranskinean ezarritakoa, hori guztia kanpoko argitazpeneko instalazioa dagoen eremuaren arabera.

9. artikulua. Eragimen energetikoa eta energia aurrezpena.

1.-Instalazio bakoitzaren proiektuan edo diseinu-memorian eragimen energetikoa kalkulatu behar da, argiztapen maila jakin bat ezarrita.

Kanpoko argiztapen instalazio baten eragimen energetikoa (EE) eremu jakin bat maila jakin batean argiztatzeko instalatutako potentzia elektrikoaren eta eremuaren azaleraren arteko zatidura da; unitate honen bidez adierazten da: watt metro karratuko (W/m²) E luxerako.

2.-Eragimen energetikoa (EE) erabilitako lanparen argiztapen-eraginkortasunaren eta argien erabilera-faktoreen zuzenki proportzionala da, eta argiztapen mailaren alderantziz proportzionala.

3.-Instalazioen gutxieneko eragimen energetikoa (EE) ordenantza honen betekizun teknikoen eranskinean ezarri da (W/m²).

4.-Instalazio berrien proiektuetan, gehienez lor daitekeen mantentze-faktorea aplikatu behar da. Horrenbestez, denborarekin argiztapen-ahalmen gutxi galtzen duten argi iturriak eta hautsaren eta hezetasunaren aurkako babes handia (IP) duten argiak erabiliko dira.

10. artikulua. Kanpoko argi publikoak erabiltzeko ordutegia eta urte-sasoiaren araberako araubidea.

1. Bideetako argi instalazioetan argitasun maila erregulatzeko gailuak egon behar dira, hain zuzen ere fluxua ohikoaren %50era murriztea ahalbidetzen dutenak, udan gaueko 24:00etatik eta neguan 23:00etatik aurrera, kalitatearen parametroak aldatu gabe (uniformetasunak), betiere instalaturiko lanpara motek ahalbidetuz gero. Murrizte hori I. eranskineko 5 eta 8.5 puntuetan ezarritakoari jarraikiz eginen da.

2. Ordenantza honetako baldintza teknikoak eta argiztapen mailak:

Fatxada eta monumentuetako argiztapenetan, argizko iragarkietan, jaietako, ferietako eta kirol edo kultur jardueretako argietan, kanpoko lan eremuetako argietan eta abarretan, funtzionamendu zikloak argiteria publikoaren funtzionamendu ordutegiekin bat etorriko dira, eta instalazio horiei eguneko, asteko eta hileko zikloetan programatzen ahal diren erlojuak jarriko zaizkie.

Oro har, argiak piztu eta itzaltzeko orduak erregulatzeko sistema egokitzat, erloju astronomikoen sistema erabiliko da.

3. Ordutegiaren muga horiek aldatu ahal izanen dira, Udalak baimena emanez gero. Ordenantza hau aplikatu behar zaien instalazioetan, argiak itzalita eduki behar diren orduetan argiztapenaren beharra badago, Udalari memoria aurkeztuko zaio.

11. artikulua. Bideetako argiztapenak eta argiztapen berariazkoak.

Bideetako argiztapenek eta argiztapen berariazkoek bete beharko dute Baldintza teknikoei eta argiztapen mailei buruzko eranskineko 8 eta 9. puntuetan ezarritakoa, eta ordenantza honen eranskinean eskatutakoa, bereziki:

1. Argiztapen mailak bat etorriko dira baldintza teknikoen eranskineko 8 eta 9. puntuetan adierazitakoarekin, betiere bideetako erabiltzaile motaren eta zirkulazio abiaduraren arabera.

2. Lanparak, ekipamendu lagungarriak, luminariak eta proiektagailuak bat etorriko dira baldintza teknikoen eranskineko 1, 2, 3 eta 7. puntuetan ezarritakoarekin; eta argiak piztu eta itzaltzeko sistema, argitasun mailaren erregulazioa eta, halakorik bada, kudeaketa zentralizatua, horiek guztiak bat etorriko dira baldintza teknikoen eranskineko 4, 5 eta 6. puntuetan ezarritakoarekin.

12. artikulua. Azpiko pasabideetako argiak.

1. Nazioarteko Argiztapen Batzordeak (NAB) 88. argitalpenean "Errepideetako tunelak argiztatzeko gomendioak" eman ditu eta hor araututako argiztapen mailak errespetatuko dira.

2. Arreta berezia jarriko da argiztapen erregimenak ordu naturalari egokitzeko. Hala, gauez ez du pizturik iraunen egun eguzkitsu edo lainotsuetako erregimenak.

13. artikulua. Esparru irekietako aparkalekuetako argiztapenak.

Esparru irekietako argiztapenek ordenantza honetan ezarritako baldintza teknikoei eta argiztapen mailei buruzko eranskinean ezarritakoa beteko dute, batez ere:

1. Argiztapen mailak egokitu beharko dira eranskineko 8. puntuan (6. taula) ezarritakora.

2. Lanparak, ekipamendu lagungarriak, luminariak eta proiektagailuak, argiak piztu eta itzaltzeko sistema, argitasun mailaren erregulazioa eta, halakorik bada, kudeaketa zentralizatua, horiek guztiak bat etorriko dira baldintza teknikoen eranskineko 4, 5 eta 6. puntuetan ezarritakoarekin.

3. Argiztatu beharreko eremutik kanpora irteten den argi fluxua zorrotz kontrolatuko da eta behar diren pantailak jarriko dira.

14. artikulua. Eraikinen fatxadetako eta monumentuetako argi apaingarriak.

Eraikinen fatxadetako eta monumentuetako argiztapenek ordenantza honetan ezarritako baldintza teknikoei eta argiztapen mailei buruzko eranskinean ezarritakoa beteko dute, batez ere:

1. Argiztapen mailak egokitu beharko dira eranskineko 11. puntuan ezarritakora.

2. Lanparak, ekipamendu lagungarriak, luminariak eta proiektagailuak bat etorriko dira eranskineko 1, 2, 3 eta 7. puntuetan ezarritakoarekin. Hala ere, horiek piztuta edukitzeko ordutegia ordenantza honetan arautzen baldin bada:

2.1. Edozein luminaria eta proiektagailu mota jarri ahal izanen da, ahal dela goitik behera, eta argi iturriak ezkutuan daudela. Behetik gora argiztatu ahal izanen da, baldin eta argiztatu beharreko eremutik kanpora argia zuzenean igortzea eragozten duten gailuak erabiltzen badira: instalaziorako berariaz prestatutako sistema optiko egokiak eta/edo pantaila nahikoak.

2.2. Argiztapen hori edozein lanpara motarekin egin ahal izanen da, betiere kasu bakoitzean monumentua ahalik eta ongien nabarmentzen duena hautatuz.

3. Argiztatu beharreko eremutik kanpora irteten den argi fluxua zorrotz kontrolatuko da eta behar diren pantailak jarriko dira.

4. Fatxada eta monumentuak argiztatzeko ordutegia luzatu ahal izanen da aparteko jardueretarako, baimenean ezartzen diren baldintzak betez.

15. artikulua. Kanpoko kirol eta jolas instalazioetako argiztapenak.

Kanpoko kirol eta jolas instalazioetako argiztapenek ordenantza honetan ezarritako baldintza teknikoei eta argiztapen mailei buruzko eranskinean ezarritakoa beteko dute, batez ere:

1. Gomendatzen da ez gainditzea kirol jarduera bakoitzerako ezarritako argiztapenaren mailak eta ezaugarriak, betiere egun indarra duen araudiaren arabera.

2. Lanparak, ekipamendu lagungarriak, luminariak eta proiektagailuak bat etorriko dira eranskineko 1, 2, 3 eta 7. puntuetan ezarritakoarekin. Hala ere, horiek piztuta edukitzeko ordutegia ordenantza honetan arautzen baldin bada:

2.1. Edozein luminaria eta proiektagailu mota jarri ahal izanen da, betiere goitik behera, eta argi iturriak ezkutuan daudela eta, hala bada, argitik babesteko behar diren gailuez hornituak.

2.2. Argiztapen mota hori edozein lanpara motarekin egin daiteke, betiere eragin handienekoa hautatzen bada (lm/w), instalazioak eskatzen dituen behar kromatikoak kontuan hartuta.

3. Argiztatu beharreko eremutik kanpora irteten den argi fluxua zorrotz kontrolatuko da eta behar diren pantailak jarriko dira.

4. Argien ordutegia luzatu ahal izanen da aparteko jardueretarako, baimenean ezartzen diren baldintzak betez.

16. artikulua. Esparru irekietako lantokietako argiztapenak.

Esparru irekietako lantokietako argiztapenek barne biltzen baitituzte industri eremuetako kanpoko argiztapenetarako instalazioak, ordenantza honetan ezarritako baldintza teknikoei eta argiztapen mailei buruzko eranskinean ezarritakoa beteko dute, batez ere:

1. Argiztapen mailak egokitu beharko dira eranskineko 13. puntuan ezarritakora.

2. Lanparak, ekipamendu lagungarriak, luminariak eta proiektagailuak, argiak piztu eta itzaltzeko sistema, argitasun mailaren erregulazioa eta, halakorik bada, kudeaketa zentralizatua, horiek guztiak bat etorriko dira baldintza teknikoen eranskineko 4, 5 eta 6. puntuetan ezarritakoarekin.

3. Argiztatu beharreko eremutik kanpora irteten den argi fluxua zorrotz kontrolatuko da eta behar diren pantailak jarriko dira.

17. artikulua. Segurtasuneko argiztapenak.

Eraikin eta lantegien kanpoaldeko eremu pribatuetan jabeek gauez segurtasunerako piztuta uzten dituzten argiek ordenantza honen eranskinean ezarritako baldintza teknikoak eta argiztapen mailak beteko dituzte, batez ere:

1. Argiztapen mailak egokitu beharko dira eranskineko 14. puntuan ezarritakora.

2. Lanparak, ekipamendu lagungarriak, luminariak eta proiektagailuak bat etorriko dira eranskineko 1, 2, 3 eta 7. puntuetan ezarritakoarekin.

18. artikulua. Karteletako eta argizko iragarkietako argiztapenak.

Karteletako argiek eta argizko iragarkiek ordenantza honetan ezarritako baldintza teknikoak eta argiztapen mailak beteko dituzte, batez ere honako hauek:

1. Argiztapen mailak egokitu beharko dira eranskineko 15. puntuan ezarritakora.

2. Argiztatu beharreko eremutik kanpora irteten den karteletako argiztapenen argi fluxua zorrotz kontrolatuko da eta behar diren pantailak jarriko dira.

3. Argiztapen mota hori edozein lanpara motarekin egin ahal izanen da, ahal den eragimen energetiko handienarekin, betiere pizteko ordutegia ordenantza honetan araututa badago.

19. artikulua. Erakusleihoetako argiztapenak.

Erakusleihoetako argiztapenari dagokionez, honako determinazio hauek bete beharko dira:

1. Instalazio hauetako balio luminoteknikoak jarduerak berak dituen beharren arabera finkatuko dira.

2. Instalazio hauetan edozein lanpara mota erabiltzen ahal da, betiere pizteko ordutegia ordenantza honetan arautua badago.

3. Argiztapena egin beharko da argia kanpo aldera ahalik eta gutxien ateratzeko gisan.

20. artikulua. Gabonetako eta jaietako argiak.

1. Jaietako eta Gabonetako argi apaingarriek, behin-behinekoak direnez, ez dituzte bete behar eranskineko baldintza teknikoak eta argiztapen mailak, ekipamendu eraginkorren erabilerari buruz ezarritakoa izan ezik.

2. Udalak ezarriko du pizteko eta itzaltzeko ordutegia, baita zein egunetan erabiliko den ere.

21. artikulua. Instalazioak mantentzea.

1. Kontuan izanik honelako instalazioak aire zabalekoak direla eta, beraz, edonor erraz iristen ahal dela haien elementuetara, eta instalazio hauek pertsona eta ondasunen segurtasunaren arloan betetzen duten eginkizuna gogoan, mantentze lan egokiak ezarri behar dira, hala prebentzio lanak nola konponketa lanak, haien prestazioek luzaroan iraun dezaten.

2. Prebentziozko mantentze lanen programazioa eta maiztasuna ezartzeko garaian honakoak hartuko dira kontuan: lanparen batez besteko bizitza eta argiztapen-ahalmenaren galera, luminarien zikintze maila (hermetikotasunaren eta kutsadura atmosferikoaren araberakoa), euskarriak pintatu beharra, argiztapen-koadroa aztertu eta berrikusi beharra, etab.

a) Lanparak:

24 orduz piztuta dauden instalazioak aldatzea (tunelak, azpiko pasabideak): 2 urtean behin.

Gauez pizten diren instalazioak aldatzea: 4 urtean behin.

b) Ekipamendu osagarriak:

Argitasun maila erregulatzen duten sistemak ikuskatzea (linearen amaierako erregulagailuak eta maila bikoitzeko balastoak): sei hilean behin.

Ekipamendu osagarrien berritze orokorra (balastoak, abiagailuak eta kondentsadoreak). 10 urtean behin.

c) Luminariak:

Sistema optikoa eta itxitura garbitzea (erreflektorea, difusorea): 2 urtean behin.

Lanpara aldaketa bakoitzean, konexioaren eta herdoilaren kontrola.

Lanpara aldaketa bakoitzena, finkatzeko sistema mekanikoaren kontrola.

d) Aginte eta neurketa zentroak:

Instalazioa piztu eta itzaltzeko sistemaren kontrola: hiru hilean behin.

Armairua berrikustea: hiru hilean behin.

Babesak ikuskatzea (etengailuak eta fusibleak): hiru hilean behin.

Lur-konexioa ikuskatzea: hiru hilean behin.

e) Instalazio elektrikoa:

Elikadura-tentsioa neurtzea: hiru hilean behin.

Potentzia-faktorea neurtzea: sei hilean behin.

Lur-harguneak ikuskatzea: urtean behin.

Lur-konexioko linea etenda ez dagoela egiaztatzea: urtean behin.

Instalazioaren lur-konexioko sistema orokorraren kontrola: urtean behin.

Eroaleen isolamendua ikuskatzea: 3 urtean behin.

f) Euskarriak:

Korrosioa kontrolatzea (barnekoa eta kanpokoa): 4 urtean behin.

Deformazioak kontrolatzea (haizea, talkak): 4 urtean behin.

Altzairu galbanizatuzko euskarriak (lehen aldiz pintatuak): 15 urte.

Altzairu galbanizatuzko euskarriak (berriz pintatuak): 7 urtean behin.

Altzairu pintatuko euskarriak: 5 urtean behin.

Aluminiozko euskarri anodizatuak: 20 urtean behin.

Aldi berean lanparak berritzeko eta luminariak garbitzeko garaia suertatzen bada, bi eragiketak batera eginen dira. Lanparen berritze orokorraz eta luminarien garbiketaz gainera, konexioak kontrolatuko dira eta ekipamendu osagarria ongi dabilela egiaztatuko da.

3. Zuzenketarako mantentze lanak eginen dira, matxurak azkar eta eraginkortasunez atzeman eta konpontzeko. Horrela hobetu eginen da kanpoko argiztapenerako instalazioen segurtasuna, eta ezar daitezke kudeaketa zentralizatuko sistemak.

22. artikulua. Instalazio pribatuetan ordenantza hau beteko dela bermatzea.

1. Ordenantza hau aplikagarri den titulartasun pribatuko instalazio eta gailu guztietarako, azalera zolatua 750 m²-tik goitikoa eta kanpoko argiztapenak badituzte, beharrezkoa izanen dute jarduera eta funtzionamenduko lizentzia edo balio bereko lizentziak ateratzea.

2. Jarduera-lizentziaren eskabidearekin batera, instalazio hauetarako proiektua edo diseinu-memoria teknikoa aurkeztu beharko da. Bertan, hautaturiko konponbide luminoteknikoari dagokionez, justifikatu eginen dira argiztapen mailak, instalaturiko goi hemisferioaren fluxua (GHFinst), erabilera faktorea (K) eta luminantzia/iluminantzia erlazioa (L/E). Gainera, ENACek edo erakunde nazional eskudun batek onartutako laborategi baten ziurtagiria aurkeztuko da, non adierazi eta ziurtatuko baita ordenantza honetan luminaria, lanpara eta ekipamendu bakoitzerako ezarritako ezaugarriak betetzen direla: goi hemisferioaren fluxua (GHF%), errendimendua (% erabilera faktorea (K%) eta beste guztiak.

3. Funtzionamendu edo irekiera lizentzia eman dadin, edo obrak egin ondoren funtzionamendua eta okupazioa baimentzen dituen lizentzia baliokidea eman dadin, ziurtagiria aurkeztu beharko da, egindako instalazioa proiektuarekin edo diseinu-memoria teknikoarekin bat datorrela dioena. Halaber instalazioa mantentzeko plana aurkeztuko da, fabrikatzaileak emandako gomendioei jarraituz egina.

23. artikulua. Instalazio publikoetan ordenantza hau beteko dela bermatzea.

1. Funts publikoekin edo kontrol publikoaren pean finantzatutako eraikin, instalazio eta etxebizitzetan, kanpoko argiztapenerako proiektuak, ordenantza honetan berariaz salbuetsitakoak izan ezik, nahitaez lotu behar zaizkie agiri honetan gaueko gehiegizko argitasunaren prebentziorako ezarritako irizpideei.

2. Obra, zerbitzu eta hornidura kontratuak egiteko administrazio klausulen agirietan jasorik utzi behar da zein baldintza bete behar dituen kanpoko argiztapenak ordenantza honetako zehaztapenei lotzeko.

3. Planeamendurako tresnak eta obra proiektuak, argiteria publikoaren gaineko zehaztapenik baldin badute, ordenantza honetan ezarritako baldintzak beteko direla bermatzeko moduan idatziko dira.

4. Udalak argiztapen publikoko instalazioa onar dezan, Udalak baimendutako entitate laguntzaile batek adostasun txostena eman behar du, ordenantza betetzen dela adierazten duena.

24. artikulua. Ikuskatu eta kontrolatzeko ahalmena.

1. Udalak ordenantza hau betearaziko du, eta, bereziki, kontrol eta ikuskapen egokien bidez honakoa bermatuko du:

a) Argi instalazio berrien proiektuek edo diseinu-memoria teknikoek eta lehendik dauden instalazioak birmoldatu edo handitzeko proiektuek ordenantza honetan ezarritako irizpideak beteko dituztela, gauez argitasuna murrizteari dagokienez.

b) Proiektuan edo diseinu-memoria teknikoan hautaturiko konponbide luminoteknikorako lanparak, ekipamendu osagarriak, luminariak eta proiektagailuak ordenantza honetan finkatutako ezaugarri eta balioei lotzen zaizkiela. Proiektuan balio horiek betetzen direla frogatu beharko da, ENACek edo erakunde nazional eskudun batek onartutako laborategi baten ziurtagiria edo fabrikatzaileak berak eginiko autoziurtagiri bat aurkeztuz.

c) Proiektaturiko instalazioen bidezko argiztapen mailak ordenantza honetan eskatutakoak direla. Nolanahi ere, argiztapen maila horiek gainditzen ahal dira halako salbuespenezko kasuak badira, betiere behar bezala arrazoituz gero. Obrak onartu baino lehen, maila horiek egiaztatzeko, erakunde eskudun batek neurketa eginen du.

d) Instalazio berriek eta birmoldatzen diren instalazio guztiek argiak piztu eta itzaltzeko erregulazio eta kontrol sistemak dituztela barnean, baita amaieran argi fluxua egonkortu eta murrizteko sistema ere, 10/2005 Foru Legearen arabera.

e) Egiaztetzea egiten diren instalazioek ordenantza honetan eskatutakoa betetzen dutela.

2. Instalazioetan edo horiek mantentzeko lanetan akatsak daudela edo ordenantza honetako zehaztapenen kontrako zerbait egin dela jakinez gero, Udaleko dagokion zerbitzuak behar diren egiaztapenak eginen ditu eta, bidezkoa bada, exekuzio aginduak emanen dituzte, ordenantza hau beteko dela bermatze aldera.

3. Udaleko zerbitzu eskudunak erabaki ahal izanen du behar bezala baimendutako entitate laguntzaileek egin ditzatela instalazioen ikuskapenak, ordenantza honetako aurreikuspenak betetzen direla egiaztatzeko.

4. Udalak baimendutako langileek ikuskapen aktan jasotzen dituzten gertaerek froga balioa izanen dute. Interesdunek ere frogak aurkeztu ahal izanen dituzte.

5. Ikuskapena egiten zaien entitate, pertsona fisiko edo pertsona juridikoek ahalik gehien erraztu beharko dituzte ikuskapen eta kontrol jarduketak.

25. artikulua. Obrak eta jarduerak etetea.

Alkateak ordenantza hau betetzen ez duten lizentziak ezeztatu eta instalazio-obrak eteteko eskumena du, hirigintzako legeriari jarraituz.

Ordenantza honek indarra hartu aurretik jarrita dauden kanpoko argiek beren baldintza teknikoak aldatu gabe iraun dezakete, baina ordenantza honen zatian ezarritako erabilera-ordutegia betetzeko egokitu behar dira, ordenantza honek indarra hartzen duenetik 6 hilabete igaro baino lehen.

Udalak lehendik dauden instalazioetan aldaketak egiteko aginduko du, eta horretarako laguntzak emanen ditu, edo autonomia erkidegoan, Estatuan nahiz Europan horretarako dauden laguntzen berri emanen du. Halaber, interesedunekinuei laguntza eskeiniko die eta udal mugapean kanpoko argiek ordenantza honetan agindutakoa betetzeko moldatuko direla bermatuko du.

Ordenantza honek indarra hartu aurretik jarrita dauden kanpoko argi instalazioak moldatu eginen dira haren aginduak betetzeko (osagaiak, atalak, material motak etab.), honako epe hauetan, ordenantza honek indarra hartzen duenetik hasita:

-Argiztapen maila erregulatzeko sistemaren ezarpena: 5 urte.

-Argiztapen mailak betetzea: 5 urte.

-Fatxada eta monumentuetako argiak (proiektagailuetako argi iturriak ezkutatzea eta deflektore, pantaila eta paralumenak instalatzea): 3 urte.

-Argi instalazioak mantentzeko lanak indarra duten arau eta gomendioetan zehaztutako moduan eta epeetan egitea: 3 urte.

-Luminariak egokitzea, errendimenduaren, erabilera faktorearen eta instalaturiko goi hemisferioaren fluxuaren balioetan ezarritakoa bete dadin: 7 urte.

-Ordenantza honen xedeak lortzen lagunduko duten gainerako jarduketa eta esku-hartzeak: 5 urte.

-Ordenantza honek indarra hartu eta gero kanpoan jartzen diren argi instalazio guztiek haren xedapen guztiak bete beharko dituzte.

Udalak zabalkunde eta kontzientziazio kanpainak eginen ditu herrian, energia xahutzea eta gauez argi gehiegi izatea arazoak direla ohartarazteko.

Udalak, ordenantza hau aplikatu ondoren ateratzen diren datu eta emaitzak ikusirik, komenigarriak diren aldaketak eta moldaketak eraginen ditu, egokitzat jotzen den maiztasunarekin. Halaber, bera arduratuko da argiteria publikoaren funtzionamendu egokiaz eta haren mantentze-lanez, hori funtsezko jarduketatzat jotzen baita halako instalazioen aurrezki energetikoari begira.

Ordenantza honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun iraganda hartuko du indarra.

26. artikulua. Zehapenen araubidea.

-Arau-hausteak:

Ordenantza honetan xedatutakoari aurka egiten dioten egiteak eta ez-egiteak arau-hausteak dira; oso larriak, larriak edo arinak izan daitezke.

Ondoko egiteak eta ez-egiteak arau-hauste arinak dira:

a) Argiztapen maila %20tik gorako aldeaz gainditzea, bidezko arrazoirik izan gabe.

b) Luminarietan instalaturiko goi hemisferioaren fluxuari ezarritako muga %5etik gorako aldeaz gainditzea.

c) Argiztapen koadro batean instalazioa piztu eta itzaltzeko sistemak matxura izan eta 3 egunen buruan artean konpondu gabe egotea, horren ondorioz instalazioaren funtzionamendu aldia premiarik gabe luzatzen baldin bada.

d) Argiztapen publikoko koadro batean argi maila egonkortu eta erregulatzeko sistemak matxura izan eta 7 egunen buruan artean konpondu gabe egotea, hori oztopo baldin bada argi fluxua murriztu eta energia aurrezteko.

e) Ordenantza honen kontrako edozein arau-hauste, larritzat edo oso larritzat kalifikatu ezean.

Ondoko egiteak eta ez-egiteak arau-hauste larriak dira:

a) Argiztapen maila %30etik gorako aldeaz gainditzea, bidezko arrazoirik izan gabe.

b) Funtzionamendu-ordutegia ez betetzea behin eta berriz, hirutan baino gehiagotan urtebetean.

c) Luminarietan instalaturiko goi hemisferioaren fluxuari ezarritako muga %10etik gorako aldeaz gainditzea.

d) Eraikinen fatxadetako eta monumentuetako argiak agindutako moduan ez egokitzea.

e) 10/2005 Foru Legeak ontzat ematen ez duen sistema ezartzea argi maila egonkortu eta erregulatzeko, edo behin eta berriz sistema hori matxuratuta edukitzea.

f) Instalazioak mantentzeko lanak ez egokitzea behar adinako maiztasunarekin prebentziozko eragiketak egiteko.

g) Argiztapen publikoko koadro batean instalazioa itzaltzeko sistema 3 egun igaro baino lehen ez konpontzea.

h) Arau-hauste arinetan berrerortzea.

Ondoko egiteak eta ez-egiteak arau-hauste oso larriak dira:

a) Kanpoko argiztapenerako instalazioa erabiltzea udal lizentzia edo baimenik izan gabe.

b) Argiztapen maila %50etik gorako aldeaz gainditzea, bidezko arrazoirik izan gabe.

c) Funtzionamendu-ordutegia ez betetzea behin eta berriz, 6 alditan baino gehiagotan urtebetean.

d) Argi fluxua egonkortu eta murrizteko sistemarik ez izatea, bidezko arrazoirik gabe, edo ia beti matxuratuta edukitzea.

e) Luminarietan instalaturiko goi hemisferioaren fluxuari ezarritako muga %20tik gorako aldeaz gainditzea.

f) Kanpoko argi instalazioa ez mantentzea, bidezko arrazoirik gabe, eta prebentziozko kontserbaziorako jarduketa edo lanik ez egitea.

g) Ziurtagiri engainagarriak edo faltsuak aurkeztea.

h) Gezurra dioten txostenak eta/edo ziurtagiriak ematea.

i) Instalazioaren titularrek ikuskapena egiten ez uztea udal zerbitzu teknikoei edo baimendutako entitate laguntzaileei.

j) Arau-hauste larriak behin eta berriz egitea.

-Zehapenak:

Zehapenen maila erabakitzeko, inguruabar hauek guztiak baloratuko dira:

a) Arau-haustearen nolakotasuna.

b) Pertsona edo ondasunei kalte egiteko arrisku maila.

c) Arau-haustea nahita egin izana.

d) Berrerortzea.

e) Eragindako kaltearen larritasuna.

f) Arauak hautsiz onura ekonomikoa lortzea.

g) Kontuan hartu beharrekotzat jotzen diren gainerako inguruabarrak.

Aurreko 12 hilabetean kontzeptu beragatik behin edo gehiagotan zehapena jaso duen pertsona fisiko edo juridikoa berrerorletzat joko da.

-Zehapenen zenbatekoa:

Ordenantza honen aurkako arau-hausteengatiko zehapenen gehieneko zenbatekoak honakoak izanen dira:

Arau-hauste arinak: 3.000 euro arteko isuna.

Arau-hauste larriak: 3.000 eta 6.000 euro bitarteko isuna.

Arau-hauste oso larriak: 6.000 eta 12.000 euro bitarteko isuna.

Aurrekoa gorabehera, larritasun edo garrantzi bereziko arau-hausteak egiten direnean, Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan aipatzen diren kasuetan eta lege horren 29.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, alkateak zehapen hauek ezarri ahalko ditu, Udaleko Segurtasun Batzordearen entzunaldiaren ondoren:

a) Jarduera etetea.

b) 25.000 euro arteko isuna ezartzea.

Indarra duen araudiak kasuren batean alkateari ez badio ahalmenik ematen egindako arau-hausteari dagokion ezarpena ezartzeko, zehapen proposamen egoki eta arrazoitua igorriko zaio agintari eskudunari.

Nolanahi ere, ezar daitezkeen zehapenak gorabehera, egindako kalteek beren ordaina izan behar dute, edo, bidezkoa denean, instalazioak lehengoratu egin behar dira. Aldez aurretik udal zerbitzu teknikoek ebaluazioa eginen dute, ordenantza honetan ikuskapen eta kontrolari buruz xedatutakoarekin bat.

Isunen maila erabakitzerakoan ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Arau-hausteak eragindako kaltea.

b) Berrerortzea: urte berean mota bereko hiru arau-hauste egin izana, ebazpen irmoen bidez deklaratutakoak.

c) Arau-haustea noraino den nahita egina.

d) Arauak hautsiz onura ekonomikoa ateratzea.

e) Pertsona edo ondasunei kalte egiteko arriskuaren maila.

f) Arau-hausteetan berrerortzea.

-Kautelazko neurriak:

Ordenantza honetako zehaztapenen kontrako jarduketaren bat egin dela jakiten denean, Udalak interesdunari okerra lehenbailehen zuzentzeko aginduko dio, entzunaldia eman ondoren. Kasu bakoitzean udal zerbitzu teknikoen txostenaren arabera teknikoki posible den konponbidea ezarriko da.

Interesdunak jaramonik egin ezean, Udalak, ebazpen arrazoitu baten bidez, eta interesdunari entzun ondoren, behar diren neurriak hartzea erabakiko du: betearazpen subsidiarioa, jarduera zigilatzea, etab.

Artikulu honetan ezarritako kautelazko neurriak hartu ahal izanen dira zehapen prozedura abiarazteko erabakia hartzearekin batera edo geroago, tramitazioan aurrera eginda.

I. ERANSKINA

Kanpoko argiztapenen instalazioek bete beharreko baldintza tekniko eta argiztapen mailak

1.-Bideetako argiak.

Ibilgailuen trafikorako nahiz txirrindulari eta oinezkoen trafikorako izan, bide publikoetako argiek kalitate irizpide hauek bete behar dituzte, bide publikoaren mota eta trafikoaren konplexutasuna kontuan hartuta:

-Batez besteko luminantzia eta luminantziaren uniformetasunak galtzadan.

-Batez besteko iluminantzia eta uniformetasunak galtzadan, alde ez-errepikakorretarako.

-Zilindroerdi erako iluminantzia edo argiztapen bertikala oinezkoentzako aldeetarako.

-Itsutzearen kontrola.

1.1. Instalazioetan lortu behar den eragimen energetikoa.

Irizpide horiek betetzeaz gain, instalazioen eragimen energetikoaren hobekuntza lortzeko, jarraian, 1. taulan, eraginkortasun energetiko horren gutxieneko balio onargarriak ematen dira, lortzen diren argiztapen mailen arabera.

Balio horiek lortu beharreko gutxienekoak dira. Hala, aipatzen diren kasu zehatzetako bakoitzerako taulan jaso diren W/m² instalatuen kopuruak gaindituz gero, instalazioa ez litzateke onartu behar, eta nolabait justifikatu behar litzateke nola lortuko diren balio handiagoak, edo, bestela, instalazioa egokiro justifikatu behar litzateke.

1. TAULA

Bideetako luminarietan lor daitekeen eragimen energetikoa, presio handiko sodio-lurrunezko edo metal-halogenurozko lanparetarako

Argiztapen

mailak (1)

Em (lux) Um(%) Alde bakarrean Hiruzulokoa Aurrez aurrekoa

30 40 1,35 1,40 1,50

25 40 1,30 1,35 1,45

20 40 1,25 1,30 1,40

15 33 1,15 1,15 1,20

10 30 1,15 1,15 1,20

7,5 25 0,85 0,85 0,90

(1) Em = instalazioan mantentzen den batez besteko iluminantzia, luxetan; Um = batez besteko uniformetasuna %tan.

Luminariaren errendimendua - %70 da, eta erabilera-faktorea honela aldatzen da, galtzadaren zabaleraren (a) eta ezarpen-garaieraren (h) arteko erlazioaren arabera:

a/h = 0,5 H K - %20.

a/h = 1,0 H K - %38.

a/h = 1,5 H K - %45.

a/h = 2,0 H K - %50.

(2) Zentrala: bi luminaria dituen euskarria ezartzea, erdibitzailean kokatua.

Oharra: salbuespenez, behar bezala justifikatutako kasu berezietan, 1,60 W/m²-ko balioetara iritsi ahalko da.

Instalazioaren eragimen energetikoari dagozkion ezaugarriak finkatu ondoren, instalazioek oro har bete beharko dituzten argiztapen-balioak definituko dira, zirkulazio-bide bakoitzaren ezaugarri geometrikoak eta trafiko mota kontuan izanik.

1.2. Oinarrizko irizpide orokorrak.

Oro har, zirkulazio-bidea zein motatakoa den kontuan harturik, ondokoa beteko da:

-Kale edo eremu publiko guztietan, batez besteko maila jarraitua gutxienez 15 lux izanen da.

-Ibilgailuen zirkulaziorako bide nagusietan, bide biltzaileetan edo sarbideetan eta udalerriko kale nagusietan batez besteko luminantzia maila jarraitua 2 cd/m² izanen da gehienez (udalerriko zoladura motarekin balio hori izateko, galtzadetan 30-35 luxeko batez besteko iluminantzia maila jarraitua behar da). Luminantziaren uniformetasun globalak gutxienez 0,40koak izanen dira, eta luzetarakoak, berriz, 0,70etik gorakoak.

-Eskualde sareko errepideetan eta ibilgailuen trafikoa duten bide komertzialetan batez besteko luminantzia maila jarraitua 1,5 cd/m² izanen da gehienez (udalerriko zoladura motarekin balio hori izateko, galtzadetan 25 luxeko batez besteko iluminantzia maila jarraitua behar da). Bide horietan uniformetasun globalak gutxienez 0,40koak izanen dira, eta luzetarakoak, berriz, 0,70etik gorakoak.

-Industrialdeetako bideetan eta trafikoa banatzeko bideetan, edo trafiko ez oso handia duten etxebizitza eremuetako bideetan batez besteko luminantzia maila jarraitua 1 cd/m² izanen da gehienez ere. Bide horietan uniformetasun globalak gutxienez 0,40koak izanen dira, eta luzetarakoak, berriz, 0,60tik gorakoak.

-Oinezkoentzat bakarrik diren bide komertzialetan, eta plazetan oro har, batez besteko iluminantzia maila jarraitua 30 lux izanen da. Bide horietan batez besteko uniformetasunak 0,45 eta 0,50 bitartekoak izanen dira.

-Oinezkoak ibiltzen diren atseden, aisia edo josteta eremuetan, argiztapen mailak herritarren segurtasuna bermatuko du, baina ez du eragotziko barnealdean dauden elementu apaingarrien argiztapena. Batez besteko iluminantzia maila jarraitua 15-20 lux izanen da gehienez.

Ondoren, bide publiko eta errepideetako argiztapenari buruz argitaratu den azken araua (UNE EN 13201) oinarri harturik, udalerriko proiektuetan azaltzen ahal diren egoera guztiak eta egoera horiei dagozkien argiztapen motak deskribatzen dira; halaber, zirkulazio-bide horietako argiztapen instalazioek bete behar dituzten balio kuantitatibo eta kualitatiboak definitzen dira.

2. TAULA

Bideetako argiztapen egoerak, trafikoaren eta erabiltzaileen arabera

> 60 Motordunen trafikoa Ibilgailu motelak A1

Txirrindulariak

Oinezkoak

Ibilgailu motelak Txirrindulariak A2

Oinezkoak

Ibilgailu motelak A3

Txirrindulariak eta oinezkoak

< 30 eta - 60 Motordunen trafikoa Txirrindulariak B1

Ibilgailu motelak Oinezkoak

Motordunen trafikoa Oinezkoak B2

Ibilgailu motelak

Txirrindulariak

> 5 eta - 30 Txirrindulariak Motordunen trafikoa C1

Ibilgailu motelak

Motordunen trafikoa Ibilgailu motelak D1

Oinezkoak Txirrindulariak

Motordunen trafikoa Ibilgailu motelak D2

Txirrindulariak Txirrindulariak

Motordunen trafikoa Ibilgailu motelak D3

Ibilgailu motelak Oinezkoak

Paseoko abiadura Txirrindulariak D4

Oinezkoak

Oinezkoak Motordunen trafikoa E1

Astiro dabiltzan igilgailuak

Txirrindulariak

Motordunen trafikoa E2

Astiro dabiltzan igilgailuak

Txirrindulariak

1.3. Bide publikoen definizioa, argiztapen egoeren eta trafikoko parametro berariazkoen arabera.

Bide publikoen motak definitzeko, kontuan hartzen dira zirkulazio-bide batean izan daitezkeen erabiltzaile desberdinak, hala nola: ibilgailuak; ibilgailu motelak (garbiketako ibilgailuak, gurdiak etab.); txirrindulariak eta oinezkoak.

Erabiltzaile mota horietako bat bakarrik izatea, autobideetan gertatzen den bezala, edo bi edo gehiago batera izatea, hirietan gertatzen den bezala, zirkulazioaren abiadura eta trafikoaren konplexutasuna zehazten dituzten faktoreak dira. Hala, bada, 2. taulan ageri denez, argiztapen egoera desberdinak gerta daitezke.

Baimendutako erabiltzaileen eta gerta daitezkeen egoeren arabera bide publikoak definitu ondoren, argiztapen egoeren definizio geometrikoa eginen da, trafikoko parametroen identifikazioaren bidez.

3. TAULA

Trafikoko parametro berariazkoak

PARAMETROAK AUKERAK

Eremua (geometria) Galtzaden bereizketa Bai

Ez

Lotune motak Aldaguneak

Elkarguneak

Aldaguneen arteko tartea

zubien arteko distantzia 3 km

<- 3 Km

Elkarguneen dentsitatea < 3 elkargune/Km

>- 3 elkargune/Km

Gune arazotsua Ez

Bai

Trafikoa baretzeko neurri geometrikoak Ez

Bai

Trafikoa Ibilgailuen fluxua eguneko < 4000

4000 - 7000

7000 - 15000

15000 - 25000

25000 - 40000

> 40000

Txirrindularien fluxua Normala

Handia

Oinezkoen fluxua Normala

Handia

Aparkatutako ibilgailuak Ez

Bai

Aurpegi-ezagutzea Ez da beharrezkoa

Beharrezkoa da

Ingurumeneko eta Ikusmen eremuaren konplexutasuna Normala

kanpoko eraginak Handia

Inguruneko luminantzia Landa aldea

HIria

Hiriko erdialdea

Klima tipikoa Lehorra

Hezea

Lehen argibide baterako, eskema xume batzuen bidez identifikatzen ahal dira aurreko tauletako oharretatik ondorioztatzen diren argiztapen-egoeren multzoen adibideak, eta izan daitezkeen galtzada-geometriak:

A1, A2 eta A3 argiztapen-egoeren multzoa

Kalkulu eremu garrantzitsuak

A1, A2 eta A3 argiztapen-egoeren multzoa

Kalkulu eremu garrantzitsuak

A1, A2 eta A3 argiztapen-egoeren multzoa

Kalkulu eremu garrantzitsuak

B1 eta B2 argiztapen-egoeren multzoa

Kalkulu eremu garrantzitsuak

B1 eta B2 argiztapen-egoeren multzoa

Kalkulu eremu garrantzitsuak

C1, E1 eta E2 argiztapen-egoeren multzoa

Kalkulu eremu garrantzitsuak

D1, D2 eta D3 argiztapen-egoeren multzoa

Kalkulu eremu garrantzitsuak

D4 argiztapen-egoeren multzoa

Kalkulu eremu garrantzitsuak

1.4. ME argiztapen motak (ibilgailuen trafikorako bideak, abiadura handikoak eta abiadura moderatukoak).

Agertzen ahal diren egoerak ikusirik, eta bakoitzari zein argiztapen mota aplikatu behar zaion aztertu ahal izateko, zehatz-mehatz aztertu dira udalerrian izan daitezkeen trafiko-bideen mota guztiak, abiadura handiko ibilgailuen trafikorako bideetatik hasita; hain zuzen ere, horiek 4. taula honetan jaso dira:

4. TAULA

Argiztapen motak, abiadura handiko ibilgailuen trafikorako bideetan

A1 -Galtzada bereiziak, maila desberdinetako bidegurutzeak eta sarrera kontrolatuak dituzten errepideak (autobideak eta autobiak).

Trafikoaren intentsitatea

Handia (IMD) - 25.000 ME1

Ertaina (IMD) - 15.000 eta < 25.000 ME2

Txikia (IMD) < 15.000 ME3a

-Galtzada bakarra, zirkulazioaren bi noranzko eta sarrera mugatuak dituzten errepideak (errepide lasterrak).

Trafikoaren intentsitatea

Handia (IMD) > 15.000 ME1

Ertaina eta txikia (IMD) < 15.000 ME2

A2 -Hiriarteko errepideak, bereizitako espaloi edo bidegorririk gabe.

-Landa eremuetako toki errepideak, zerbitzu-biderik gabe.

Trafikoaren intentsitatea

IMD - 7.000 ME1 / ME2

IMD < 7.000 ME3a / ME4a

A3 -Bide biltzaileak eta ingurabideak.

-Sarrerak mugatuta ez dituzten hiriarteko errepideak.

-Trafiko handiko hiri barneko bideak, bide laster erradialak eta hiriko barrutietara doazen bideak.

-Hiriko bide nagusiak eta zeharbideak.

Trafikoaren intentsitatea eta errepidearen trazaduraren konplexutasuna.

IMD - 25.000 ME1

IMD - 15.000 eta < 25.000 ME2

IMD - 7.000 eta < 15.000 ME3b

IMD < 7.000 ME4a / ME4b

(*) Proiektuetako egoera guztietan (A1, A2 eta A3), hurbileko inguruak argiak badira (atzealde argiak), trafiko-bide guztiak gehiago argiztatu beharko dira, goragoko hurrengo argiztapen mota jarriz.

Ibilgailuak abiadura moderatuan dabiltzan bideetan ere, badira korrespondentziak proiektuetako egoeren eta argiztapen moten artean, jarraian 5. taulan erakusten den bezala.

5. TAULA

Argiztapen motak, abiadura moderatuko ibilgailuen trafikorako bideetan

B1 -Hiri barneko bigarren mailako bideak, hiri barneko trafiko handiko bideak lotzen dituztenak.

-Tokiko bide banatzaileak, eta etxebizitza eremuetarako eta finketarako sarbideak.

Trafikoaren intentsitatea IMD - 7.000 ME2 / ME3c

IMD < 7.000 ME4b / ME5 /

ME6

B2 -Toki errepideak landa eremuetan.

Trafikoaren intentsitatea eta errepidearen trazaduraren konplexutasuna.

IMD - 7.000 ME2 / ME3b

IMD < 7.000 ME4b / ME5

(*) B1 eta B2 proiektu-egoera guztietan, hurbileko inguruak argiak badira (inguru argiak), trafiko-bide guztiak gehiago argiztatu beharko dira, goragoko hurrengo argiztapen mota jarriz.

-Argiztapen mailak.

Udalerriko bideak identifikatzeko ezaugarri nagusiak azaldurik, eta bakoitzari zein argiztapen mota dagokion esan ondoren, argiztapen irizpideen balio kuantitatibo eta kualitatiboak emanen dira. Lehendabizi, aurreko bi tauletan jaso diren proiektu-egoeretan (ibilgailuen zirkulaziorako abiadura handiko edo moderatuko bideak) 6. taulan jasotako irizpideak bete behar dira.

6. TAULA

ME saileko argiztapen motetarako mailak (galtzada lehorrak)

ME1 2,00 0,40 0,70 10 0,50

ME2 1,50 0,40 0,70 10 0,50

ME3a 1,00 0,40 0,70 15 0,50

ME3b 1,00 0,40 0,60 15 0,50

ME3c 1,00 0,40 0,50 15 0,50

ME4a 0,75 0,40 0,60 15 0,50

ME4b 0,75 0,40 0,50 15 0,50

ME5 0,5 0,35 0,40 15 0,50

ME6 0,3 0,35 0,40 15 -

(*) Luminantzia txikiko argi iturriak erabiltzen direnean, atalasearen gehikuntza (TI) %5 handiagoa izan daiteke.

(**) Irizpidea aplikatzen ahal da baldin eta galtzadaren ondoan trafikorik gabeko eremuak badaude beren betekizun propioekin.

1.5. CE argiztapen motak (ibilgailuen trafiko motelerako eta oso motelerako bideak, eta bidegorriak).

Aurrean aipatutako bideetan bezala, ibilgailuen trafiko motelerako eta oso motelerako bideei eta bidegorriei dagozkien proiektu-egoeretan ere bada korrespondentziarik argiztapen motekin, 7. taulan ageri denez.

7. TAULA

Ibilgailuen trafiko motelerako eta oso motelerako bideetako eta bidegorrietako argiztapen motak.

C1 -Bidegorri independenteak galtzadaren ondoan, hiri artekoak eremu irekietan, eta lotura gisakoak hiri eremuetan.

Txirrindularien fluxua

Handia S1 / S2

Normala S3 / S4

D1-D2 -Aparkatzeko eremuak autobide eta autobietan.

-Aparkalekuak oro har

-Autobus geltokiak.

Oinezkoen fluxua

Handia CE1A / CE2

Normala CE3 / CE4

D3-D4 -Hiri inguruko merkataritza eta etxebizitza eremuetako kaleak, galtzadaren alboetan oinezkoentzako espaloiak dituztenak.

-Abiadura zorrotz mugatuta dagoen eremuak

Oinezkoen eta txirrindularien trafiko-fluxua

Handia CE2 / S1 / S2

Normala S3 / S4

(*) C1-D1-D2-D3 eta D4 argiztapen-egoera guztietan, hurbileko inguruak argiak badira (atzealde argiak), trafiko-bide guztiak gehiago argiztatu beharko dira, goragoko hurrengo argiztapen mota jarriz.

-Argiztapen mailak.

Sailkapen hau eremu arazotsuetarako egin da: merkataritza eremuetako kaleak, elkargune edo bidegurutze konplexu samarrak, biribilguneak, eta ibilgailu ilarak sortu ohi diren guneak.

8. TAULA

CE saileko argiztapen motak

Mota

CE0 50 0,4

CE1 30 0,4

CE2 20 0,4

CE3 15 0,4

CE4 10 0,4

CE5 7,5 0,4

1.6. S argiztapen motak (oinezkoentzako bideak).

Oinezkoentzako bideetarako ere badira argiztapen mota bereziak, 9. taulan jasotakoak, hain zuzen ere.

9. TAULA

Oinezkoentzako bideetarako argiztapen motak

E1. -Oinezkoentzako lotuneak, oinezkoentzako kaleak, eta galtzada ondoko espaloiak.

-Itxaronguneak dituzten autobus geralekuak.

-Oinezkoentzako merkataritza guneak.

Oinezkoen trafikoaren fluxua:

Handia CE1A / CE2 / S1

Normala S2 / S3 / S4

E2 -Sarrera mugatua duten eta lehentasunez oinezkoentzat diren merkataritza eremuak.

Oinezkoen trafikoaren fluxua:

Handia CE1A / CE2 / S1

Normala S2 / S3 / S4

(*) E1 eta E2 argiztapen-egoera guztietan, hurbileko inguruak argiak badira (atzealde argiak), trafiko-bide guztiak gehiago argiztatu beharko dira, goragoko hurrengo argiztapen mota jarriz.

-Argiztapen mailak.

Sailkapen hau oinezkoentzako bideak argiztatzeko egin da: pasealekuak, espaloiak eta errepideko galtzadatik bereizita dauden beste eremu batzuk, etxebizitza eremuetako kaleak, oinezkoentzako kaleak, aparkalekuak etab.

10. TAULA

S saileko argiztapen motak

S1 15 5

S2 10 3

S3 7,5 1,5

S4 5 1

S5 3 0,6

S6 2 0,6

S7 - -

(*) Uniformetasuna lor dadin, batez besteko iluminantzia jarraituaren egiazko balioa ezin da izan mota bakoitzerako adierazitako gutxieneko iluminantziaren balioa halako 1,5 baino handiagoa.

1.7. ES argiztapen motak. Argiztapen mailak.

Argiztapen mota hau osagarria da. Oinezkoentzako eremuetan pertsona eta objektuak identifikatu beharra dagoenean erabiliko da, baita delituak edo indarkeriazko ekintzak egiteko arriskua ohi baino handiagoa den aldeetan ere.

11. TAULA

ES saileko argiztapen motak

ES1 10

ES2 7,50

ES3 5

ES4 3

ES5 2

ES6 1,50

ES7 1

ES8 0,75

ES9 0,50

1.8. Argiztapen maila baliokideak dituzten argiztapen motak.

Galdetu liteke zer gertatzen den ondoz ondoko edo segidako eremuetan argiztapen mota desberdinak daudenean, zirkulazio-egoera eta erabiltzaile desberdinak dituztelako.

Zentzuzko baliokidetasuna lortu ahal izan dadin eta ezartzen diren mailak koherenteak izan daitezen, ondoko taulan erakusten da zein izan behar den eremu nagusiarekiko erlazioa.

12. TAULA

Argiztapen maila baliokideak dituzten argiztapen motak

Argiztapen maila baliokideak

ME1 ME2 ME3 ME4 ME5 ME6

CE0 CE1 CE2 CE3 CE4

S1 S2 S3 S4 S5 S6 S7

1.9. Itsutzearen kontrola.

TI, hau da, atalasearen gehikuntza gehigarria, kalkulatzerik ez dagoenean, instalazioa osatzen duten luminariek izan beharreko intentsitateak sailkatzen dituen taula erabil daiteke. Luminariak funtzionalak badira, hots, ibilgailuen trafikoa argiztatzeko erabiltzen badira, 13. taulan ezarritakoa bete behar dute.

13. TAULA

G saileko intentsitate motak

G1 - 200 50 Bat ere ez

G2 - 150 30 Bat ere ez

G3 - 100 20 Bat ere ez

G4 500 100 10 95°-ren gainetik

G5 350 100 10 intentsitateek

G6 350 100 0 zero behar dute izan

(*) Zehaztutako angeluak bertikaletik beherantz eratzen duen edozein norabide, luminaria funtzionatzeko instalaturik dagoela.

Luminariak apaingarriak badira, hau da, plano horizontalean ez ezik plano bertikaletan ere argia ematen badute, 14. taulako baldintzak bete behar dira.

14. TAULA

Itsutze indizearen motak

Mota D0 D1 D2. D3 D4 D5 D6

Itsutze indizea

gehienekoa - 7000 5500 4000 2000 1000 500

Aplikatzeko kasu praktikoak

Argibide gisa, eta adibidetzat erabili ahal izan daitezen, jarraian argiztapen egoera batzuk deskribatzen dira, bide edo eremuen identifikazio zehatzagoa eskain baitezakete:

Espaloiak: E1.

Aparkalekuak: D2.

Oinezkoentzako lotuneak: E1.

Autobus geralekuetako itxaronguneak: E1.

Oinezkoentzako merkataritza kalea: E1.

Hiri barneko kale banatzailea: A3.

Kale biltzailea: B1.

Hiri barneko kale nagusia: A3.

Etxebizitza eremuko kalea, oinezkoentzako espaloiekin: D3.

Landa eremuko errepidea: A2.

Galtzadaren ondoko bidegorri bereizia: C1.

Gurutzaguneak: A/B.

Autobus geralekua: D2.

Biribilguneak: C.

2.-Oinezkoentzako argiak.

Sakonago aztertzen badira oinezkoentzako bakarrik diren eremuetan ager daitezkeen egoera guztiak, zehaztasun hauetara iristen da:

2.1. Oinezkoentzako pasealekuak, pasabideak, eskailerak eta arrapalak.

Argiztapen mota CE2 izanen da, eta, herritarren segurtasunaren kontrako arriskurik bada, CE1 mota hautatu ahal izanen da. Mota horiek aplikatuko zaizkie eskailera eta arrapalei ere, pasabidearen atal baldin badira. Plano bertikalean 25 luxetik gorako balioak izanen dituzte, eta argi-puntuak egokiro kokatuko dira, eskailera-mailak ongi ikusteko moduko argiztapen-diferentzia lortzeko. Oinezkoentzako pasabideak trenbidea zeharkatzen badu, bertako argiztapenak ikuspen-baldintza egokiak beteko ditu.

2.2. Plazak.

Plazek CE1 motako argiztapen mota edo maila behar dute, 0,4ko batez besteko uniformetasunarekin. Instalazioek argiztapen ona eskaini behar dute, baina ez diete eragozpenik sortu behar inguruko etxebizitzetako bizilagunei, etxeetako fatxadak gehiegi argiztatuz.

2.3. Oinezkoentzako pasaguneetako argiztapen gehigarria.

Oinezkoentzako pasaguneetako argiztapen gehigarria lehentasunezkoa izanen da semafororik gabeko pasaguneetan. Ahal dela, plano bertikaleko gutxieneko iluminantzia jarraitua 50 lux izanen da, eta itsutzearen muga edo gaueko distiraren kontrola G2 mailakoa izanen da ibilgailuen zirkulazioaren norabidean eta G3 mailakoa kontrako norabidean; maila horiek 8. taulako G saileko intentsitate motei dagozkie. Iluminantzia horizontala CE1 mailakoa izanen da merkataritza eta industria eremuetan eta CE2 mailakoa etxebizitza eremuetan.

2.4. Oinezkoentzako lur azpiko pasabideak.

Argiztapen mota edo maila CE1 izanen da, 0,5eko batez besteko uniformetasunarekin, eta segurtasunaren kontrako arrisku handia badago, CE0 mota hautatuko da. Halaber, oinezkoentzako lur azpiko pasabidea luzea bada, egunez ere argiztatu eginen da, 100 luxeko argiztapen mailarekin eta 0,5eko batez besteko uniformetasunarekin.

2.5. Biribilguneetako argiztapena.

Biribilgunean ez ezik, bertara doazen bideetan ere argiak jarri behar dira: gutxienez 200 m-ko tartea argiztatuko da bi norabideetan. Argiztapen mota CE1 izanen da.

Hiri barnean, biribilgunearen argiztapen mailak gutxienez gradu batean gaindituko du biribilgunera datorren biderik argiztatuenaren maila.

2.6. Kale itsuetako argiztapena.

Kale itsuetako galtzadak egokiro argiztatuko dira, gidariek ongi ikus dezaten non amaitzen den galtzada. Gutxienez CE2 argiztapen maila gomendatzen da.

3.-Eraikinen fatxadetako eta monumentuetako argi apaingarriak.

Eraikinen fatxadak eta monumentuak argiztatzeko instalazioen argia etxeetara edo jendea bizi den eraikinetara sar ez dadin, ondoko taulan eremuen arabera ezarrita dauden gehieneko luminantzia balioak beteko dira (cd/m²):

Argiztatutako eraikin edo monumentuen gainazalaren luminantzia edo distira.

Batez besteko argiztapenaren eta islapen faktorearen arteko biderkadura da.

2 cd/m²

5 cd/m²

10 cd/m²

25 cd/m²

4.-Aisia eta jostetarako kanpoko eremuetako argiak.

Haurren jolasetarako eta korrika egiteko eremuetako eta parke eta lorategietako pasealekuetako argiztapen instalazioak dira. Oinezkoentzako bideak argiztatzeko irizpideak eta argiztapen mailak errespetatuko dira, dagokien puntuan jaso direnak, hain zuzen ere. Gutxienez CE3 motako argiztapena jarriko da.

5.-Tuneletako eta azpiko pasabideetako argiak.

Tunel edo azpiko pasabideren bat argiztatu beharra dagoenean, aurrez zehaztuko dira bai argiztapen mailak, bai tarteen luzera eta argiak pizteko erregimenak ere, 2004ko CIE-88 argitalpenean zehaztutakoari jarraituz.

6.-Kanpoko kirol eta jolas instalazioetako argiak.

Kirol instalazioen argiztapena nolakoa izanen den erabakitzeko, kontuan hartuko dira kirol mota, jokalariak, epaileak eta ikusleak, eta, azkenik, praktikaren kategoria, hau da, entrenamendua, lehiaketa maila, eta saioak koloretako telebistaren bidez ematen diren. Parametroak modu orokorrean kontrolatzen zailak diren hainbat elementuren mende daude.

Horregatik gomendatzen da, argiztapen mailei dagokienez, UNE EN 12193 Arauan kirol instalazioen argiztapenari buruz esandakoari lotzea. Bertan egokiro ezarri dira, bai barneko instalazioetarako bai kanpokoetarako, argiztapen sistemak diseinatu eta kontrolatzeko behar diren balioak: iluminantzia, uniformetasuna, itsutzearen mugak eta koloreen erreprodukzioa. Gainera, muga edo murrizketak ezarri dira berariazko aplikazioetarako luminarien kokapenaren inguruan.

7.-Kontrolatu eta zaindu beharreko eremuetako segurtasun argiak.

Ondoko taulan dauden balioak beteko dira. Taula horretan batez besteko iluminantzia bertikalaren mailak ezarri dira eraikinen fatxadetarako eta horizontalarenak fatxada inguruetarako, fatxadaren erreflektantzia edo islapen koefizientearen arabera.

16. TAULA

Segurtasuneko argiztapenak. Batez besteko iluminantzia mailak

Erreflektantzia

Eraikineko fatxada

Oso argia = 1 1

Normala = 2 2

Iluna = 4 2

Oso iluna = 8 4

(*) Taulako mailak gutxieneko balio jarraituak dira. Zerbitzu-maila horiei eustearren, gehienez ere 0,8ko moteltze faktorea erabili behar da, luminaria motaren eta inguruko kutsadura mailaren arabera.

Oharra: segurtasunerako argiztapen mota honetan, iluminantziaren batez besteko uniformetasuna 0,3 izatea gomendatzen da.

8.-Karteletako argiak eta argizko iragarkiak.

Argizko kartel eta iragarkien gehieneko luminantzia gainazal argitsuaren tamainak mugatuko du, ondoko taulan ageri diren balioen arabera.

17. TAULA

Gehieneko luminantzia gainazal argitsuetan

Gainazal argitsuaren azalera m²-tan Luminantzia cd/m²-tan

0,5 m² baino gutxiago 1.000

2 m² 800

10 m² 600

10 m² baino gehiago 400

Udalerria eremutan nola banatu den kontuan harturik, argizko kartel eta iragarkien gehieneko luminantzia ondoko taula honetan gomendatzen diren balioei lotuko zaie.

18. TAULA

PARAMETRO

LUMINOTEKNIKOA

Gehieneko luminantzia cd/m²-tan 0 200 500 1.000

Oharra: balio hauek ez zaizkie aplikatuko trafikoko seinaleei.

9.-Gabonetako eta jaietako argiak.

Lehentasunez ekipamendu eraginkorrak erabiliko dira, hala nola:

-Potentzia txikiko lanparak: 15 W-etik beherako potentzia duten goritasun-lanparak erabiltzea gomendatzen da; ahal dela, 5 W-ekoak.

-Mikrobonbillak dituen hari argitsua.

-Zuntz optikoa.

-Hologramak.

KANPOKO ARGIZTAPENERAKO INSTALAZIOEN OSAGAIEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZA TEKNIKOAK

Instalazioaren osagaiek Nafarroako Foru Komunitatearen azaroaren 9ko 10/2005 Foru Legean xedatutakoa beteko dute (Argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzko Foru Legea).

Gainera, indarra duen Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan (842/2002 Errege Dekretua) ezarritako guztia bete beharko dute.

Argi iturriak (lanparak), ekipamendu elektriko lagungarriak, luminariak eta proiektagailuak, oro har, Europako EN arauetan, Espainiako UNE arauetan eta Nazioarteko Elektroteknia Batzordearen (IEC) arauetan ezarritakoari lotuko zaizkio.

1.-Argi iturriek (lanparak) bete beharreko baldintza teknikoak.

Kanpoko Argi Instalazioen Eragimen Energetikoari buruzko Erregelamenduaren arabera, komeni da argi horia eta/edo zuria erabiltzea, argiztatu beharreko aldearen arabera, eta eraginkortasun energetiko handieneko argi iturriak jartzea. Argi instalazio batzuetan egoera solidoko gailuak (led-ak) erabiliko dira, argiztapen berezietarako.

Argi zuria ematen duten lanparak lehenetsiko dira merkataritza eta aisia eremuetan eta lorategietan, alegia, oinezkoak nagusi diren aldeetan. Ibilgailuen trafikorako bideak argiztatzeko, gehienbat presio handiko sodio-lurrunezko lanparak erabiliko dira. Lanpara horiek ez dute beruna eta merkurioa bezalako metal astunik izanen.

Betiere argi iturri guztiek, argi horia zein argi zuria eman, gutxieneko eraginkortasun hauek izan behar dituzte bermaturik:

-85 lm/W, 70 W-eko potentzietarako.

-90 lm/W, 100 eta 150 W-eko potentzietarako.

-110 lm/W, 250 W-eko potentzietarako.

-120 lm/W, 400 W-eko potentzietarako.

-100 lm/W, 1.000 W-etik gorako potentzietarako.

Agiri bidez bermatuko da lanpara bat ere ez dela berez hondatuko lehen 5.000 funtzionamendu orduak igaro arte.

Lanparen bizitza erabilgarria, batez beste, 12.000 ordutik gorakoa izanen da.

Lanparek inskribatuta edukiko dituzte fabrikatzailearen marka, potentzia eta funtzionatzeko tentsioa, eta dagokien UNE EN araudia beteko dute.

2.-Ekipamendu elektriko lagungarrien baldintza teknikoak.

-Balastoak:

Balasto elektromagnetikoek oso galera txikiak izanen dituzte, lanpararen potentzia nominalaren %15 baino txikiagoak.

Inskribaturik edukiko dituzte fabrikatzailearen marka, tentsioa (V), konexioen eskema, bi hari baino gehiago badituzte, eta dagokien lanpararen potentzia nominala.

Balasto mota bakoitzari aplikatu beharreko IEC arauez gain, balastoek indarra duen Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa beteko dute, eta zehazki, Kanpoko Argi Instalazioetarako Gida Teknikoa (GUIA-BT-09), Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioarena, eta Jarraibide Osagarriak.

Argi maila eta argindar kontsumoa murrizte aldera, oro har, linearen amaierako ekipamendu egonkortzaile-murriztaileak erabiliko dira, eta, ahal dela, urrutiko kudeaketaren bidez gidatuko dira.

Funtzionamendu erregimen nominaletik erregimen murriztura igarotzeko urratsa urrutiko kudeaketaren bidez kontrolatuko da, edo bestela, aginte zentroan instalaturiko ordukako konmutadorearen bidez.

-Kondentsadoreak:

Balasto elektromagnetikoak badaude, lanpararen ekipamendu elektriko lagungarriak kondentsadoreak izanen ditu, indarra duen Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera elementu horiek nahitaez instalatu behar baitira potentzia faktorea zuzentzeko, erabilgarria ez den erreakzio energiarik sor ez dadin. Kondentsadoreen kapazitatea instalatu beharreko lanpararen ezaugarrien araberakoa izanen da.

Potentzia faktorea zuzendu egin behar da gutxienez 0,90eko balioa izan arte.

Konexioaren eskema fabrikatzaileak eman behar du, eta ezaugarri guztiak edukiko ditu inskribaturik, baita kapazitatea ere, µf-etan (mikrofaradioak) adierazita.

Kondentsadoreek Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa bete behar dute, eta zehazki, Kanpoko Argi Instalazioetarako Gida Teknikoa (GUIA-BT-09), Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioarena, horren Jarraibide Osagarriak, UNE 20.152 araua eta IEC 60566 araua.

-Abiagailuak:

Horien funtzionamendurako baldintza hauek hartu behar dira kontuan:

.Abiagailuak balastoa erabiltzen badu pultsuen transformadore gisa, abiagailuan sortutako tentsioak bat etorri behar du balastoaren transformazio-erlazioarekin. Beraz, balastoa eta abiagailua fabrikatzaile berarenak izanen dira, edo bestela abiagailua zuzeneko pultsukoa edo gainezarpenekoa izanen da.

.Abiagailuaren tentsio-pultsuak kaskilloaren erdiko ukigunetik sartu behar dira eta ez lanpara-ipurdi haridunetik. Ezin dira konexioak aldatu.

1. TAULA

Abiadura handiko eta abiadura moderatuko ibilgailuen trafikorako bideak argiztatzeko luminariak (A eta B proiektu-egoerak)

LUMINARIA MOTA I-G MOTA I MOTA II-V MOTA II-M MOTA

Fotometria Erregulagarria Erregulagarria Erregulagarria Erregulagarria

Lanpararen potentzia onargarria Gehienez 600 w Gehienez 400 w Gehienez 250 w Gehienez 250 w

Sistema optikoaren babes maila UNE EN-60598 IP 66 > IP 65 > IP 65 > IP 65

Itxituraren materiala Beira (R) Beira (R) Beira (R) Metakrilatoa (R)

Polikarbonatoa

ERRENDIMENDUAK:

PHS ETA MH LANPARA

Hodi argia - %70 - %70 - %70 - %70

Oboide opalezkoa - %60 - %60 - %60 - %60

ERABILERA-FAKTOREA (*)

PHS ETA MH LANPARA

Hodi argia

(1) a / h = 0,5 - %20 - %20 - %20 - %18

a / h = 1,0 - %38 - %38 - %38 - %35

a / h = 1,5 - %45 - %45 - %45 - %40

a / h = 2,0 - %50 - %50 - %50 - %45

Oboide opalezkoa

a / h = 0,5 - %18 - %18 - %18 - %16

a / h = 1,0 - %32 - %32 - %32 - %30

a / h = 1,5 - %37 - %37 - %37 - %35

a / h = 2,0 - %40 - %40 - %40 - %40

Instalaturiko GHF (**) - %3 - %3 - %3 - %5

(1) Galtzadaren zabalera muntaturiko luminariaren garaieraren erdia bada (a = h/2), luminariak eta haren kokapen geometrikoak halakoak izan behar dute non lanpararen fluxuaren %20, gutxienez, galtzadara zuzenduko baita. Interpretazio berbera eginda honako balio pareak lortzen dira: a/h = 1 eta %38; a/h =1,5 eta %45; a/h = 2 eta %50, I-G motako, I motako eta II-V motako luminarietarako, hodi formako lanpara argirako.

(G) Gomendagarria dela esan nahi du.

(*) Argiztatu beharreko galtzadari dagokion erabilera-faktorea (K).

(**) Luminariak instalatzerakoan, fabrikatzaileak ezarritako makurdura eta doikuntzak errespetatuko dira, eta instalaturiko goi hemisferioaren fluxuak ez ditu gaindituko taulako balioak.

(***) Iluminantzia/luminantzia (L/E) erlazioa funtsezkoa da, eta argiztapen proiektuetan proposatzen diren konponbideen prestazioak ebaluatzeko orduan kontuan hartu behar da. Zoladura mota aldatu gabe, L/E erlaziorik handiena ematen duen luminaria izanen da zerura argi gutxien igorriko duena. (Instalazioaren geometria, zoladuraren islapen propietateak eta behatzailearen kokapena ere erlazio hori aldarazten duten faktoreak dira).

.Korrontea automatikoki etenen da, abiagailu tenporizatuen edo zuzeneko pultsuko abiagailuen instalazioa dela medio. Abiagailuek inskribaturik eduki behar dituzte fabrikatzailearen marka eta beren ezaugarri nagusiak. Indarra duen Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan xedatutako guztia beteko dute; zehazki, Kanpoko Argiztapen Instalazioetarako Gida Teknikoa (GUIA-BT-09), Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioarena, eta Jarraibide Osagarriak.

3.-Luminaria eta proiektagailuen baldintza teknikoak.

Oinarrizko printzipio gisa, eraikuntzaren ikuspegitik, luminariek UNE EN 60598 arauaren atal hauek beteko dituzte: 1. atala, eta 2. ataleko azpiatal aplikagarriak, hots, 2.3 azpiatala, kanpoko argiztapeneko luminarietarako, eta 2.5 azpiatala, proiektagailuetarako.

-Luminariak:

Beren funtzioa modu ahalik eraginkorrenean bete ahal izateko, energiaren erabilerari dagokionez, eta beren ezaugarriak ahalik eta luzaroen mantendu ahal izateko, luminariek, aurrekoaz gain, oinarrizko baldintza batzuk behar dituzte, ezaugarri fotometrikoen ingurukoak, hezetasunaren eta hautsaren sarreraren kontrako babes mailaren ingurukoak eta talka mekanikoen kontrako erresistentziaren ingurukoak. Halaber, ezaugarri egokiak izan behar dituzte aire zabalean gutxienez 20 urte irauteko beren erresistentzia mekanikoa eta korrosioaren aurkako erresistentzia murriztu gabe.

Goian aipatutako baldintzak 1. eta 2. tauletan ematen dira, presio handiko sodio-lurrunezko eta metal-halogenurozko lanparetarako, eta argi zehazten dira, luminaria mota bakoitzerako, sistema optikoaren mota, fotometria, lanparen potentziak, babes maila (IP) eta itxituraren materiala. Taula horretan honako balio fotometriko hauek jaso dira:

.Gutxieneko errendimendua (

.Gutxieneko erabilera-faktorea (K), argi-puntuaren garaieraren eta galtzadaren zabaleraren arteko (a/h) erlazio desberdinetarako.

.Instalaturiko goi hemisferioaren gehieneko fluxua (GHFinst).

.Eragimen energetikoa, W/m²-tan, argiztapen maila jakin baterako.

Horrez gain, luminariek baldintza batzuk bete beharko dituzte funtzionamendurako gaitasunari eta funtzionamenduaren segurtasunari dagokienez, eta eraikuntzako araudia betetzen dutelako ziurtagiria eduki beharko dute.

Horretarako, honakoak hartuko dira kontuan:

.Agente atmosferikoetatik babesturik egon behar dute. Babesak bermatu behar du gutxienez 10 urte iraunen dutela.

.Muntatzen, desmuntatzen eta garbitzen errazak izanen dira, eta bai lanpara bai gainerako osagarriak erraz eta eroso aldatu ahal izateko modukoak izanen dira.

.CE markaren inguruko baldintzak bete behar dituztenez, ekipamendu elektriko lagungarria muntaturik dutela etorri behar dute fabrikatik.

2. TAULA

Ibilgailuen trafiko motelerako eta oso motelerako bideak, bidegorriak eta oinezkoentzako bideak argiztatzeko luminariak (C, D eta E proiektu-egoerak)

Fotometria Erregulagarria (R) Erregulagarria (R) Erregulagarria (R) Finkoa

Finkoa Finkoa Finkoa

Ahalmena Gehienez 250 w Gehienez 150 w Gehienez 250 w Gehienez 150 w

p.h.s. p.h.s. p.h.s. p.h.s.

100 w (G) 100 w (G) 150 w (G) 100 w (G)

Sistema optikoaren babes maila UNE EN-60598 IP 65 (G) IP 65 (G) IP 65 (G) IP 54 (G)

Itxituraren materiala Beira G) Beira (G) Beira (G) Beira (G)

Metakrilatoa Metakrilatoa Metakrilatoa Metakrilatoa

Polikarbonatoa Polikarbonatoa Polikarbonatoa Polikarbonatoa

ERRENDIMENDUAK: Zuzen. Zehark.

PHS ETA MH LANPARA

Hodi argia - %65 - %60 - %40 - %65 - %60

Oboide opalezkoa - %60 - %55 - %40 - %50 - %55

ERABILERA-FAKTOREA (*)

PHS ETA MH LANPARA

Hodi argia

a / h = 0,5 - %18 - %15 - %8 - %15 - %15

a / h = 1,0 - %30 - %28 - %15 - %25 - %28

a / h = 1,5 - %38 - %33 - %22 - %30 - %33

a / h = 2,0 - %42 - %38 - %25 - %35 - %38

Oboide opalezkoa

(2) a / h = 0,5 - %15 - %10 - %8 - %10 - %10

a / h = 1,0 - %27 - %25 - %15 - %25 - %25

a / h = 1,5 - %32 - %30 - %22 - %27 - %30

a / h = 2,0 - %35 - %35 - %25 - %30 - %35

Instalaturiko GHF (**) - %15 - %15 - %15 - %5 - %15

(1) Estetika zainduko farolak eta aparatu historikoak, herrigune zaharretan eta monumentu guneetan jartzen direnak, eta diseinu abangoardista duten luminariak.

(2) Galtzadaren zabalera muntaturiko luminariaren garaieraren erdia bada (a = h/2), luminariak eta haren kokapen geometrikoak halakoak izan behar dute non lanpararen fluxuaren %20, gutxienez, galtzadara zuzenduko baita. Interpretazio berbera eginda honako balio pareak lortzen dira: a/h = 1 eta %30; a/h =1,5 eta %35; a/h = 2 eta %40, II-P motako luminariarako, opalezko lanpara oboiderako.

(G). Gomendagarria dela esan nahi du.

(*) Argiztatu beharreko galtzadari dagokion erabilera-faktorea (K). (Instalazioaren geometriak ere baldintzatzen du, hau da, argiztatu beharreko tokian luminariek duten kokapen fisikoak).

(**) Luminariak instalatzerakoan, fabrikatzaileak ezarritako makurdura eta doikuntzak errespetatuko dira, eta instalaturiko goi hemisferioaren fluxuak ez ditu gaindituko taulako balioak.

(***) Iluminantzia/luminantzia (L/E) erlazioa funtsezkoa da, eta argiztapen proiektuetan proposatzen diren konponbideen prestazioak ebaluatzeko orduan kontuan hartu behar da. Zoladura mota aldatu gabe, L/E erlaziorik handiena ematen duen luminaria izanen da zerura argi gutxien igorriko duena.

.Ezaugarri fotometrikoak.

.Luminaria artistikoek (farolak), globo erakoek eta abarrekoek bloke optikoa izanen dute, 2. taulan ezarritako gutxieneko errendimenduak (%) lor daitezen.

.Goi hemisferioaren fluxua (GHF %), errendimendua (%), erabilera-faktorea (K %) eta gainerako ezaugarriak, instalatu beharreko luminaria mota guztietan, fabrikatzaileak bermatu behar ditu, ENACek edo erakunde nazional eskudunak baimendutako laborategi batek emandako ziurtagiriaren bidez.

.Instalaturiko goi hemisferioaren fluxua (GHFinst %), erabilera-faktorea (K %) eta luminantzia/iluminantzia erlazioa (L/E) proiektuan justifikatu behar dira, hautaturiko konponbide luminoteknikorako. Konparazio zuzenak egiteko, zoladura mota bera erabiliko da luminantziari buruzko kalkulu guztietan.

-Argiztapen sistema gomendagarriak.

Oinezkoen trafikoa nagusi izan arren ibilgailuak ere ibiltzen diren kaleetan, lehentasunez argiztapen sistema hau jarriko da:

.Hiri barneko merkataritza eremuetan, oinezkoentzako eremuetan edo etxebizitza eremuetan, luminariek sistema optikoak izanen dituzte goi hemisferioranzko fluxua kontrolatzeko, luminaria klasikoak izan nahiz modernoak izan.

.Ibilgailuen eta oinezkoen trafiko mistoa duten kaleetan, ibilgailuak badira nagusi, luminarien euskarriak gehienez 8 m garai izanen dira. Luminaria horiek itxura soil eta neutroa izanen dute, eta goi hemisferioranzko fluxuari ezarritako mugak beteko dituzte; aldi berean, etxebizitzetako leihoetatik argia sartzeko mugak ere errespetatuko dituzte. Parke eta lorategietan, goi hemisferiorantz igorritako fluxua murrizten duten luminariak erabiliko dira, begietarako eragozpenik ez sortzeko, eta gehienez 5 m-ko garaiera izanen dute, baina hurbiltzen diren pertsonak ezagutzeko adinako iluminantzia erdizilindrikoa emanen dute.

-Proiektagailuak:

Aire zabaleko eremuak argiztatzeko instalatzen diren proiektagailuek, hala nola aparkalekuetan, fatxada eta monumentuetan, kirol instalazioetan eta aire zabaleko josteta eta lan eremuetan jartzen direnek, ondoko baldintzak beteko dituzte:

.Haien sistema optikoak IP 65 hermetikotasun gradua izanen du, beirazko itxitura, aluminiozko injekzio edo estrusio gorputza, edo altzairu herdoilgaitzezkoa, eta proiektaturiko argiztapenerako fotometria egokia.

.Lehentasunez instalatuko dira banaketa fotometrikoa plano bakar batekiko simetrikoa dutenak, eta beirazko itxitura lurrarekiko paraleloa dutenak. Izan ere, gaueko argi distiraren kontrolak zerikusia du erabiltzen den argi banaketarekin.

Proiektagailu mota horiek zertan diren labur azaltzeko, jarraian banaketa fotometrikoaren moten deskripzio laburra ematen da: biraketa-ardatz batekiko simetrikoak diren proiektagailuak, 2 planorekiko simetrikoak direnak eta plano batekiko simetrikoak, eta azkenik, asimetrikoak, ondoko irudietan ageri diren moduan:

Proiektagailu guztietarako, haien banaketa fotometrikoa edozein dela ere, kontuan hartuko da ezen, argi banaketa zenbat eta intentsiboagoa izan, hau da, irekidura-angelua zenbat eta txikiagoa izan, hainbat hobea izanen dela argiaren kontrola eta errazagoa izanen dela gaueko argi distira murriztea. Argibide gehiagotarako, jarraian proiektagailuen sailkapena ematen da beren argi sortaren irekiduraren arabera. Argi sortaren irekidura da haren intentsitate maximoaren (Imax) %50eko eta %50etik gorako bi intentsitateek eratzen duten angelua, sortaren ardatza barnean duen planoan kokatua:

3. TAULA

Oso estua < 10°

Estua < 20°

Ertaina 20° eta 40° bitartekoa

Zabala > 40°

Argi sortaren irekiduraren arabera bi proiektagailu mota bereizten dira:

."Intentsiboak": argi sortaren irekidura 10°-tik beherakoa da.

."Erdi-intentsiboak": argi sortaren irekidura 10° eta 20° bitartekoa da.

."Erdi-estentsiboak": argi sortaren irekidura 20° eta 40° bitartekoa da.

."Estentsiboak": argi sortaren irekidura 40°-tik gorakoa da.

Eremu handiak argiztatzen direnean, proiektagailuen makurdura ez da 70°-tik gorakoa izanen, eta 65º-tik beherakoa izatea gomendatzen da, itsutzea ekiditeko eta gaueko argi distira murrizteko.

Goi hemisferioaren fluxua (GHF %), errendimendua (%), erabilera-faktorea (K %) eta gainerako ezaugarriak, instalatu beharreko proiektagailu mota guztietan, fabrikatzaileak bermatu behar ditu, ENACek edo erakunde nazional eskudunak baimendutako laborategi batek emandako ziurtagiriaren bidez.

-Ezaugarri fotometrikoak.

Errendimendua ( ), erabilera faktorea (K) eta instalaturiko goi hemisferioaren fluxua (FHSinst) honetara egokituko dira:

.Gutxieneko errendimendua ( lanpara tubular argiaren kasuan > %60, eta lanpara oboide opalaren kasuan > %50. Gutxieneko erabilera-faktorea (K): %25en eta %50en artekoa, batez besteko balioa > %35. Saiatu behar da erabilera-faktorea ahalik eta handiena izan dadin.

.Instalaturiko goi hemisferioaren fluxu (GHFinst) gehienekoa: ordenantza honen 6. artikuluan ezarritakoaren araberakoa izanen da.

4.-Tentsioa egonkortu eta argi fluxua murrizteko ekipamenduak linearen amaieran.

IDAEk bere 5. koadernoaren ("Argiztapenaren eragimen energetikoa") 11. orrialdean ezarritako baldintza nagusi hauek beteko dituzte:

-Ez dute eragotzi behar argiteriaren funtzionamendua.

-Ez dute laburtu behar instalazioaren osagaien bizitza.

-Fidagarrienak izan behar dute.

-Eragimen energetiko handiena ahalbidetu behar dute.

Argiteriaren funtzionamendua ez eragozteko, ekipamenduek hurrengo preskripzio teknikoak bete behar dituzte:

-By-pass-a berrarmatze automatikoarekin. Ekipamenduaren barneko gailu elektroniko edo elektromekanikoa, sarrera irteerarekin zuzenean konektatzen duena. Ekipamendua inhibitzen du mota jakin bateko barne-akatsak gertatuz gero, kasu horietan argi instalaziorako energia hornidura bermatzeko, eta berriz ere ahalbidetzen du ekipamenduaren ohiko funtzionamendua (egonkortzea eta murriztea) sarearekiko hurrengo konexioan bederen, baldin eta aktibatu zuen kausa desagertua bada.

-Argiteria sarerako hornidura etengabea. Ekipamenduak modu egokian diseinatuko dira, ekipamenduaren barneko edozein akatsek ez dezan eten argiteria sarerako energia hornidura. Etengabeko hornidura hori by-pass baten bidez lortuko da, argi instalazioaren funtzionamendu egokirako behar adinako tentsioa bermatuko baitu.

-Autotesta ekipamendua abiaraztean. Argiak pizten diren bakoitzean, ekipamenduak, zerbitzuan hasi aurretik, autotesta eginen du, by-pass-a konektaturik dagoela, eta dena zuzen badago, by-pass-a deskonektatuko du eta ekipamendua zerbitzuan hasiko da.

Instalazioaren osagaian bizitza laburtu ez dadin, ekipamenduek hurrengo preskripzio teknikoak bete behar dituzte:

-Lanparak abiarazteko tentsioa. Lanparek berezkoak dituzten eskakizunengatik, lanparak potentzia nominalean abiarazi edo bazkatuko dira, hau da, tentsio nomilanean edo sarekoan, inoiz ere ez tentsio nominaletik beherako tentsio programatuetan.

Lanparak abiarazi edo bazkatu eta 2 segundora, gutxi gorabehera, ekipamenduaren irteerako tentsioa arin jaitsiko da 209/200 V-era (230/220V-eko balastoetarako) 5 bat segundoan. Horrela, deskarga-lanparek eragiten duten abiarazte-punta deuseztatuko da eta ekipamenduaren potentzia sareko intentsitate eraginkorrera egokitu ahalko zaio, ekipamenduak gehiegizko dimentsioak izan ez ditzan.

-Irteerako tentsioaren aldakuntzaren abiadura erregimen aldaketarako. Irteerako tentsioa murrizteko abiadura gehienez 6 V/min izanen da, hurrenez hurrengo mailetan, eta gehieneko balioa irteerako tentsioaren %4 izanen da erregimen nominalean.

Bat-bateko tentsio beherakadak berehala egonkortu behar dira, argiak itzali ez daitezen. Fidagarritasunik handiena izateko, ekipamenduek hurrengo preskripzio teknikoak bete behar dituzte:

-Ekipamendu estatikoen baldintza. Tentsioa egonkortu eta argi fluxua murrizteko funtzioak eginen dituzte, elementu edo osagai estatikoak (tiristoreak, triac-ak etab.) bakarrik erabiliz zirkuitu nagusian edo potentzia-zirkuituan. Ez dute estatiko izatearen baldintza hori betetzen ekipamendu dinamikoek. Arestian aipatutako funtzioak betetzeko, ekipamendu dinamikoek, zirkuitu nagusian edo potentzia-zirkuituan, elementu edo osagai mugikorrak erabiltzen dituzte (erreleak, kontaktoreak, eskuilak, autotransformadore motordunak etab.).

-Ekipamendu trifasikoa. 400/380V+N-ko instalazio trifasikoa konektatu eta elikatzeko aurreikusitako ekipamendua. Hiru ekipamendu monofasikoz osatuko dira, babesak barne. Horrela, fase batean gertatzen diren akatsek ez dute eraginik izanen beste bi faseen funtzionamenduan.

-Autotransformadorea. Behar bezalako neurriak ditu baldintzarik aurkakoenetan funtzionatzen duenean tenperaturaren gorakada txikia izan dadin. Horrela IP-55 armairuak erabiltzen ahal dira saretxorik eta aireztapen elementu gehigarririk jarri gabe.

-Magnetotermikoak. Kurba arinekoak, eta ekipamenduaren potentziarako intentsitate egokia dutenak, arazoren bat gertatuz gero argiztapen koadroko magnetotermikoa baino lehen aktibatu dadin. Azken horiek ekipamenduaren magnetotermikoek baino intentsitate handiagoa izan behar dute.

-Babes termikoa. Magnetotermikoetatik independentea; horrela, horiek aktibatzeko nahikoa ez den gainkarga gertatuz gero, ekipamenduaren gainberotzeak by-pass sistema aktibatzen du eta matxura ekiditen du.

-Deskarga atmosferikoen kontrako babesak. Ekipamenduan sartuak, eta kapsulatutako beste bi, beren egoeraren argi-seinaleekin, ekipamenduaren sarreran eta irteeran kokatuak.

-Zirkuitu elektronikoa. Potentziakoa eta kontrolekoa, eskuragarria eta alda daitekeena, giza akatsak eragozten dituzten konektoreen bidezko konexioak dituena.

-Programa. Ekipamendua abiaraztean, kargaren intentsitatea eta autotransformadorearen intentsitate magnetizatzailea desberdinak izatea ahalbidetuko du.

-Alarma. Argi edo soinu alarma bat konektatzeko borne bat izanen dute. Alarmak ekipamenduaren arazoez ohartaraziko du.

-Kontrol unitatea. Parametro elektrikoak eta gertaerak kontrolatzeko aukerako unitate bat akoplatu edo konektatu ahal izanen da, argiztapen koadroan argiteria urrutitik kudeatzeko eta informazio guztia aginte postu zentralera igortzeko gai dena.

Eragimen energetikorik handiena izateko, ekipamenduek hurrengo preskripzio teknikoak bete behar dituzte:

-Irteerako tentsioa egonkortzea. Erregimen nominalean eta erregimen murriztuan, 230 %V.!7 inguruko sarrera-tentsioetarako, %!2ko perdoiarekin.

-Argi fluxua murriztea. Argiztapen maila uniformeki murriztuko dute %50eraino, instalazioen erabilera egokia ahalbidetzeko.

-Autotransformadorearen irteerako harguneak. Gutxienez 9 izanen dira, aurrerago aipatutako egonkortze eta murrizte baldintzak bete daitezen.

-Errendimendua. %95etik gorakoa izan behar du. Irteerako potentzia aktiboaren eta sarrerako potentzia aktiboaren arteko balio minimoa da, erregimen nominalean edo erregimen murriztuan, sarrerako tentsioaren balio maximo eta minimoetarako.

-Funtzionamendu erregimena berrezartzea. Ekipamendua erregimen nominalean, erregimen murriztuan nahiz abiarazte erregimenean dabilelarik, sarrera edo irteerako tentsiorik gabe geratzen bada, etenuneen, mikroetenuneen, bat-bateko tentsio beherakaden edo ekipamenduak dituen arazoen ondorioz, gerta daiteke kanpoko argi instalazio osoa edo zati bat itzaltzea. Halakoetan ekipamenduak bere funtzionamendua berriz abiarazi beharko du abiarazte erregimenean, eta ondoren berriz pasatuko da programatuta daukan erregimenera.

-Intentsitate onargarriak. 400/380 V+N-ko banaketa trifasikorako, fase bakoitzeko, hurrengo intentsitate eraginkor maximoak ahalbidetu behar dituzte:

7,5 kVA-rako: 11,4 A.

15 kVA-rako: 22,8 A.

22 kVA-rako: 33,5 A.

30 kVA-rako: 45,5 A.

45 kVA-rako: 68,5 A.

60 kVA-rako: 91,2 A.

5.-Informazio zentralizatua duten kudeaketa eta kontrol sistema.

Modulukakoa izanen da eta hiru maila hauetan garatuta egonen da:

-Beheko maila, Argi Puntuaren Unitatearekin. Unitate horrek argi-puntua kontrolatzen du. Beraren informazioa hurrengo mailan jaso eta prozesatzen da.

-Erdiko maila, Argi Koadroaren Unitatearekin. Argi-puntuari buruzko informazioaz gain, unitate horrek parametro elektrikoak, gertaerak, gorabeherak eta piztu eta itzaltzeko aginduak prozesatzen ditu. Funtzio hori betetzen duen ekipamenduak gai izan behar du modu autonomoan jarduteko, bere programazioari jarraituz, jasotako informazioa mantentzeko eta goragoko mailara igortzeko.

-Goiko maila, Urrutiko Kontrolaren edo Aginte Postuaren Unitatearekin. Bertan jaso eta prozesatzen da argiteria sareko informazio guztia, ekipamendu informatiko egokien bidez.

Argiztapen koadroaren unitatearen eta urrutiko kontrolaren unitatearen arteko komunikazioak merkatuan eskura dauden baliabide ugarietako edozeinen bidez egin ahal izanen dira. Kasu bakoitzean instalazio multzoaren ezaugarrietarako egokiena aukeratuko da.

Sistema modulukakoa denez, osatu ahal izanen da instalazio berrietan edo lehendik dauden instalazioetan, nahi adina mailatan, baina betiere etorkizunean berriz osatzeko aukera izanen da.

Argi Puntuaren Unitatea:

Argi-puntu bakoitzaren egoera eta hurrengo gertaerak kontrolatuko ditu:

-Erreaktantziaren edo lanpararen matxura.

-Kondentsadorearen matxura.

-Babes-fusiblearen fusioa.

-Euskarriko atetxoa irekitzea.

-Funtzionamendu orduak.

Argi-puntuaren unitatearen terminala luminarian bertan kokatuko da (betiere, funtzionamendu tenperatura errespetatzen bada), edo euskarriaren oinean, besteak beste.

Datuak, argiteria saretik bertatik, argiztapen koadroak elikatzen dituen argi-puntu guztien informazioa zentralizatzen duen terminalera igorriko da. Terminal hori argiztapen koadroan kokatuko da, eta informazio guztia argiztapen koadroaren unitatera igorriko du.

Argiztapen Koadroaren Unitatea:

Argiztapen koadro adimendunaren burmuina argiztapen koadroaren unitatea da. Trinkoa eta sendoa izan behar du.

Haren autonomia barneko erloju astronomikoaren bidez bermatuko da. Erloju horrek hamar urteko erreserbadun bateria izanen du tentsiorik gabe eta programazioa gordetzen duen aeprom memoriarekin.

Ezaugarriak eta funtzioak honakoak izanen dira:

Zirkuitu astronomikoa:

-Kalkulua egiten du algoritmo astronomiko baten bidez, tokiaren longitudearen eta latitudearen bidez.

-Egunero kalkulatuko du eguzki-sortzearen eta eguzki-sartzearen ordua, gehienez ere minutu bateko errorearekin.

-Neguko ordutegitik udako ordutegirako aldaketa eta alderantzizkoa automatikoki programatu ahal izanen dira.

-Eguzki-sortzearen eta eguzki-sartzearen orduen 1 eta 125 minutu bitarteko zuzentze orokorra ahalbidetuko du, baita zuzentze independente bat asteko egun bakoitzerako ere.

-Argiak ohiz kanpoko orduetan piztu eta itzaltzeko 60 egun berezi baino gehiago definitu ahal izanen dira.

-Zirkuituaren funtzionamendu orduen kontagailua izanen du.

Parametro elektrikoak irakurtzea. Sarrerako linea orokorraren balioa irakurtzeaz gain, benetako balio eraginkorraren neurketa hauek eginen ditu, gutxienez ere:

-Fase bakoitzeko tentsioa eta trifasikoa.

-Fase bakoitzeko intentsitatea eta trifasikoa.

-Fase bakoitzeko potentzia eta trifasikoa.

-Fase bakoitzeko potentzia erreaktiboa eta trifasikoa.

-Fase bakoitzeko potentzia faktorea eta trifasikoa.

-Energia aktiboaren kontagailu trifasikoa.

-Energia erreaktiboaren kontagailu trifasikoa.

Neurketaren eta gertaeren inguruko baldintzak. Argiztapen koadroaren unitateak aukera eman behar du parametro elektrikoen 2.000 erregistro baino gehiago eta 2.500 ekintza baino gehiago (gertaera nahiz alarma) gordetzeko, bakoitza bere datarekin eta orduarekin.

Energia aurreztea. Ekipamendu egonkortzaile eta murriztailearen funtzionamendua kontrolatuko du. Erregimen murriztuaren ordutegiak aldatu ahal izanen dira.

Urrutiko agintea. Urrutiko agintea ahalbidetu behar du aginte postu zentral batetik. Horretarako, GSM funtzioa izanen du, denbora errealean ordenagailu zentralera zuzenean edo telefono mugikorren bidez alarmak bidaltzeko gai dena.

Zehaztapen teknikoak honakoak izanen dira gutxienez:

-Tentsiorik gabeko ukiguneetako sarrerak: 8.

-4-20 mA-ko edo 0-2 V-eko sarrera analogikoak: 1.

-8 A. 250 V-eko erreleetako irteerak: 3.

-Rs232 edo RS 485 kanal optoisolatua: 1.

-Rs485 kanal osagarri optoisolatua: 1.

-32 eta 500 VAC bitarteko tentsio harguneak: 3.

-Intentsitate harguneak trafoarekin. X/0,2 A.: 3.

-Tentsio irakurketak %0,5eko zehaztasunarekin.

-Gainerako irakurketak %1eko zehaztasunarekin.

-Elikadura tentsioa 230 VCA +/- %15.

-45 eta 65 Hz bitarteko maiztasuna.

-RAM memoria Ni-Cd bateriarekin.

-DIN 43880 ereduko kaxa errail simetrikorako.

Urrutiko Kontrolaren Unitatea:

Informazio bilketa zentralizatu eta aginte eta kontrol funtzioak egiten diren tokia da.

PC motako ordenagailu bat edo gehiago du, sare lokalean konektaturik. Bertatik gidatzen dira instalazioak eta hainbat lan aldi berean egin daitezke.

Ordenagailu nagusiak datu basea eta komunikazio atakak ditu, eta instalazioak urrutitik gidatzeko eragiketa-gunea da.

Ordenagailu morroiek informazioa partekatu dezakete eta datu base orokorreko datuak erabil ditzakete.

Kartografia erabiltzen denean komeni da bereizmen handiko monitoreak erabiltzea, 21"-koak.

Tinta-injekziozko inprimagailuak, A3 formatukoak, oso lagungarriak izanen dira instalazioen planoak egiteko eskala jakinetan.

Kostu txikiko sinoptiko apaingarriek instalazioak hobeki ulertzen lagunduko dute.

Komunikazioak:

Lehenago esan denez, argi-puntuaren unitatearen eta argiztapen koadroaren unitatearen arteko komunikazioa argiztapen saretik bertatik eginen da, denbora errealean, hau da, tentsioa dagoelarik.

Komunikazio horrek irekita egon beharko du ondoko komunikazio hauetatik erabilienetarako:

-Telefono sarearen bidezkoa (linea konmutatua edo dedikatua).

-Telefonia mugikorreko GSM modemaren bidezkoa.

-Irrati bidezkoa.

-Kablearen edo zuntz optikoaren bidezkoa.

-Eskuzko bilketaren bidezkoa, datuak biltzeko terminalarekin.

Programa informatikoa:

Gaztelaniaz egonen dira, interaktiboak izanen dira eta erabiltzen oso errazak, eta euskarri gisa Windows sistema erabiliko dute. Erabiltzaileek berek kontrolatuko dute informazioaren segurtasuna, modu erraz eta fidagarrian.

Modulu hauek izanen ditu:

-Kartografia, herriaren plano digitalizatuarekin, sinoptiko grafiko interaktiboarekin. Herriko argien koadroak non dauden erakutsiko du, eta lehen begiratuan instalazioaren funtzionamenduari buruzko oinarrizko informazioa emanen du.

-Inbentarioa, ondokoak egiteko aukera ematen duena:

.Eragiketak maniobra-koadroekin.

.Eragiketak linea elektrikoekin eta linea zatiekin.

.Eragiketak argi-puntu, luminaria eta lanparekin.

.Barra kodea duten identifikazio-etiketak inprimatzea.

.Barra kodeen irakurgailuak.

-Sistema urrutitik kudeatzea:

.Matxurak denbora errealean detektatzea.

.Argi-puntuak banaka kontrolatzea.

.Egunero detektaturiko gorabeheren gaineko txostena.

.Bat-bateko neurriak.

.Pizte eta itzaltzeen kontrola.

.Neurketen erregistroak.

.Energiaren kontagailuak.

-Mantentze lan zuzentzaileak:

.Matxura-gaztiguen sarrera.

.Konponketen sarrera.

.Konpondu gabeko matxurak.

-Prebentziozko mantentze lanak:

.Lanen programazioa.

.Lanparen aldaketa orokorra.

.Matxura errepikakorren kudeaketa.

-Lanaren automatizazioa:

Softwareak modu autonomoan funtzionatuko du, operadoreak esku hartu beharrik izan gabe. Irrati bidezko edo telefono-modem bidezko komunikazioak kudeatuko ditu, ondoko kontrol hauek automatikoki eginez:

.Pizteen kontrola.

.Gaueko funtzionamenduaren kontrola.

.Itzaltzeen kontrola.

Edozein gorabehera detektatuz gero, sinoptiko grafikoaren egoera aldatuko du eta detektaturiko gorabeheren gaztigua inprimatuko du.

6.-Argiztapen koadro integralak.

Kalitate baldintzak:

ISO 9000/2000 arauan ezarritako moduan homologatutako fabrikatzaile batek seriean eraikiak, Europako egungo zuzentarauei jarraituz. CE marka izan behar dute.

Gainera, indarra duen Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan (842/2002 Errege Dekretua) agindutako guztia bete behar dute.

Identifikazio etiketa bat izanen dute koadro bakoitzeko, ondoko datuekin:

-CE marka.

-Fabrikazio zenbakia.

-Lan tentsioa.

-Potentzia nominala.

-Kalitate kontrolaren egiaztapena.

-Fabrikazio data.

Hurrengo hiru modulu independente hauek izanen dituzte:

-Hargunearen eta neurketaren modulua.

-Energia aurrezteko modulua, egonkortzaile-murriztailearekin.

-Aginte eta babes modulua, UCA terminalarekin.

Kanpoko estalkia altzairu herdoilgaitzezko xafla izanen da, AISI-304 arauan eskatzen den kalitatea izanen du gutxienez, 2 mm lodi izanen da, eta gutxi gorabehera 1.650 mm-ko garaiera (300 mm-ko zokaloa barne) 1.750 mm-ko zabalera eta 400 mm-ko sakonera izanen ditu. Euri ura isurtzeko teilatutxoa izanen du, baita zokaloa eta brankada ere, hori guztia material beraz egina. Kanpotik, definitzeko dagoen RALeko pintura sintetikoz pintatuko da, aurretik inprimazio tratamendua emanda.

Zurruntasuna areagotzeko, ateak tolesturik egonen dira beren perimetroan eta M4 esparrago hariztatuak izanen dituzte lur-harguneko eroalea konektatzeko. Sarrailak ekintza hirukoitzekoak izanen dira, eta eraso bandalikoen kontrako heldulekua izanen dute, ezkuta daitekeena, giltzarrapoaren bidez blokeatzeko euskarriarekin.

Garraioko begi-torloju desmuntagarriak izanen dituzte, koadroa kokatu ondoren arraseko torlojua jartzeko. Multzoaren babes maila IP-65, IK-10 izanen da hargune-neurketa eta aginte-babes moduluetarako eta IP-44, IK-10 energia aurrezteko modulurako.

-Hargunearen eta neurketaren modulua:

Konpainia elektrikoaren arauen araberako hargune elektrikoa.

-Babes kaxa orokorra:

Kontagailu elektronikoak tarifa integraturako edo ekipamendu arruntetarako.

-Energia aurrezteko modulua:

Potentzia egokia duen egonkortzaile-murriztaile estatikoa, tentsioa egonkortzen duena eta lanparen argi fluxua murrizten duena linearen amaieran.

Integratua eta metalezko estalkitik erabat isolatua.

Kontrol moduluarekin komunikatua BUS 485 baten bidez.

-Aginte eta babes modulua:

Tresneria osoa isolamendu bikoitzeko kaxekin babestuko da.

Goi mailako marketakoa izanen da eta ondokoak edukiko ditu:

Etengailu orokorra.

Potentzia-kontroleko etengailua (aukerakoa).

Potentzia-kontaktore orokorra, AC3 kategoriako intentsitate nominalaren arabera.

AC3.

Argiei eragiteko eskuzko hautagailuak.

(MAN-0-AUT).

Kontaktoreetan zubia egiteko eskuzko etengailuak (aukerakoak).

Babestu behar diren irteera-lineen banakako babesa, etengailu magnetotermikoekin eta 300 mA-ko sentikortasuna duten eta berrarmatu daitezkeen diferentzialekin.

Maniobra-zirkuituaren babesak.

Gaintentsioetarako babesgarriak. B eta C motak.

Barneko argiztapena, lanpara-euskarri estankoarekin.

Argindar hargune osagarria, mantentze lanetan erabiltzeko.

Potentzia-kableatua, gutxienez 6 mm²-ko sekzioa dutenak.

Konexio-borneak irteerako lineetarako, gutxienez 35 mm²-ko sekzioa dutenak.

PG 29 iztupa-kaxak, irteerako linea bakoitza babesteko.

UCA kontrol-terminal adimenduna.

Komunikazioetako terminala. (Irratia, GSM modema edo CTR modema).

7.-Kutxetak.

Kutxetak fabrika-obrakoak izanen dira, hondo iragazkorra izanen dute, markoa eta estalki normalizatua izanen dituzte, burdin urtuzkoak, "Castejongo Udala-Herriko argiak" inskripzioarekin (EN-124 araua).

8.-Euskarriak (zutabeak, argi-paldoak edo besoak).

Argi instalazioetako luminarien zutabeak, paldoak edo luminariak esekitzeko besoak AENOR ziurtagiriaren bidez homologaturik egonen dira, UNE EN 40 araudiaren zati aplikagarriak beteko baitituzte.

Altzairu galbanizatuzko zutabe, paldo edo besoek gutxieneko ezaugarri hauek izanen dituzte, motaren arabera:

-Garaiera: 4-6 metro.

Mota: metalikoa, kono-enbor formakoa, zilindrikoa edo teleskopikoa, berotan galbanizatua.

Lodiera: 3 edo 3,5 mm, kalkuluek eskatzen dutena.

Diametroa: 60 mm-ko diametroa puntan.

-Garaiera: 8 metro.

Mota: metalikoa, kono-enbor formakoa, zilindrikoa edo teleskopikoa, berotan galbanizatua.

Lodiera: 3,5 edo 4 mm, kalkuluek eskatzen dutena.

Diametroa: 60 mm-ko diametroa puntan.

-Garaiera: 10 metro.

Mota: metalikoa, kono-enbor formakoa, zilindrikoa edo teleskopikoa, berotan galbanizatua.

Lodiera: 4 mm

Diametroa: 76 mm-ko diametroa puntan.

TERMINOLOGIA

Eraginkortasun energetikoa edo argien eraginkortasuna

Argi iturri batek igortzen duen argi fluxuaren eta kontsumitzen duen potentziaren arteko erlazioa da. lm/W-etan (lumen/watt) adierazten da.

Erabilera-faktorea

Luminariatik galtzadara edo argitu beharreko erreferentziako gainazalera heltzen den fluxu erabilgarriaren (u) eta luminarian instalaturiko lanparak edo lanparek igorritako fluxuaren (l) arteko erlazioa da. Haren ikurra Fu da eta ez du unitaterik.

Azalpena:

= Luminariaren errendimendua.

U = Utilantzia.

Argi fluxua

Argi iturri batek igortzen duen erradiazio ikusgarriaren potentzia. Argi sentipena eragiteko gaitasunaren arabera ebaluatzen da, kontuan izanik nola aldatzen den begiaren sentikortasuna uhin luzeraren arabera. Haren ikurra da eta haren unitatea lumena (lm) da.

Luminariaren goi hemisferioaren fluxua (GHF%)

ULOR ere deitzen zaio: luminaria bateko lanpararen edo lanparen fluxu osotik zenbateko portzentajea igortzen den plano horizontaletik gora, luminaria bere diseinuko jarrera normalean muntaturik dagoela.

Instalaturiko luminariaren goi hemisferioaren fluxua (GHF inst%)

ULORinst ere deitzen zaio: luminaria batetik irteten den fluxu osotik zenbateko portzentajea igortzen den plano horizontaletik gora, luminaria bere instalazio-jarreran muntaturik dagoela.

Luminariaren behe hemisferioaren fluxua (BHF%)

DLOR ere deitzen zaio: luminaria bateko lanpararen edo lanparen fluxu osoaren eta luminariaren goi hemisferioaren fluxuaren (GHF%) arteko diferentzia da, ehunekotan emanda, luminaria bere diseinuko jarrera normalean muntaturik dagoela.

Iluminantzia horizontala gainazal bateko puntu batean

Gainazal bateko elementu bati heltzen zaion argi fluxuaren (d*) eta elementu horren azaleraren (dA) arteko zatidura da (E=d Haren ikurra E da eta haren unitatea luxa (lm/m²) da.

P puntu bateko iluminantzia horizontalaren adierazpena, puntu horrek jasotzen duten argi intentsitatearen arabera, puntu horrren koordenatuek (c, eta luminariaren garaierak (h) definiturik, honakoa da:

Batez besteko iluminantzia horizontala

Galtzadaren gainazalaren batez besteko iluminantzia horizontalaren balioa. Haren ikurra Emin da eta luxetan adierazten da.

Iluminantzia horizontal gutxienekoa

Galtzadaren gainazalaren iluminantzia horizontal gutxienekoaren balioa. Haren ikurra Emin da eta luxetan adierazten da.

Iluminantzia bertikala gainazal bateko puntu batean

P puntu bateko iluminantzia bertikala, puntu horrek jasotzen duen argi intentsitatearen eta luminariaren h garaieraren arabera, honakoa da:

Argi intentsitatea

Angelu solidoaren unitateko argi fluxua da. Magnitude honek ezaugarri direkzionala du, haren ikurra I da eta haren unitatea kandela da

(cd). cd = lm/sr (lumen/estereorradian).

Luminantzia edo Distira gainazal bateko puntu batean

Gainazal horrek behatzailearen begirantz islatzen duen argi intentsitatea da, azalera unitateko. Haren ikurra L da eta haren unitatea metro karratuko kandela da (cd/m²).

P puntu bateko luminantziaren adierazpena, puntu horrek jasotzen duen argi intentsitatearen, luminariaren h garaiaren eta zoladuraren r ezaugarri fotometrikoen (ß, tg ) arabera, ezaugarri horiek matrize edo bi sarrerako taula baten bidez adierazirik (ß, tg ) honakoa da:

Galtzadaren gainazalaren batez besteko luminantzia

Galtzadaren gainazalaren batez besteko luminantziaren balioa. Haren ikurra Lm da eta cd/m²-tan adierazten da.

Argi eragozgarria

Argi barreiatua, bere ezaugarri kuantitatiboen, norabidearen edo espektroaren ondorioz ingurunean eragozpenak, deserosotasunak, nahasteak edota funtsezko informazioa ikusteko gaitasunaren galera eragiten dituena.

Luminaria baten errendimendua

Luminariatik datorren fluxu osoaren ( t) eta luminarian instalaturiko lanparak edo lanparek igorritako fluxuaren ( arteko erlazioa da.

Luminantziaren uniformetasun globala

Galtzadaren gainazalaren luminantzia gutxienekoaren eta batez bestekoaren arteko erlazioa. Haren ikurra Uo da eta ez du unitaterik. Oro har, galtzadako luminantzia-aldaketak islatzen ditu, eta ongi adierazten du nola ikusten den galtzadaren gainazala, bideko markei, oztopoei eta ibilgailuendako trafiko-bideetako gainerako erabiltzaileei begiratzean atzealdean ikusten duguna, hain zuzen ere.

Luminantziaren luzetarako uniformetasuna

Luminantzia minimoaren eta maximoaren arteko erlazioa, galtzadako zirkulazio-erreien luzetarako ardatzean. Balio txarrena hartzen da.

Haren ikurra UI da eta ez du unitaterik. Galtzadan txandakatzen diren zeharkako zerrenda distiratsuen eta ilunen sekuentzia behin eta berriz errepikatuaren neurketa ematen du. Zerikusia du galtzadako sekzio etengabeetan zehar gidatzean izaten diren baldintzekin eta ikusteko erosotasunekin.

Iluminantziaren batez besteko uniformetasuna

Galtzadaren gainazalaren iluminantzia minimoaren eta batez bestekoaren arteko erlazioa. Haren ikurra Um da eta ez du unitaterik.

Iluminantziaren uniformetasun orokorra

Galtzadaren gainazalaren iluminantzia minimoaren eta maximoaren arteko erlazioa. Haren ikurra Ug da eta ez du unitaterik.

Utilantzia

Luminariatik argiztatu beharreko erreferentziako azalerara datorren fluxu erabilgarriaren ( eta luminariak osotara emandako fluxuaren ( arteko erlazioa da. Haren ikurra U da eta ez du unitaterik.

Eremua

Jarduera berariazkoak egiten diren edo planifikaturik dauden aldea. Eremuetan argi eragozgarria murrizteko baldintza zehatzak ezartzea gomendatzen da.

Eremuak beren sailkapen-indizeen bidez adierazten dira.

Iragarkiaren kodea: L0801542