26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 6an emandako 11/2008 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kiroleko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 6an emandako 11/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kiroleko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Hautapen prozesua ondoko hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako arauak.

ARAUAK

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea kiroleko goi mailako teknikarien lanpostu bat betetzea da. Lanpostua funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa da, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren zerbitzuko Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoari atxikirik dago, plantilla organikoan 7411. zenbakia du eta Iruñean aritzekoa da.

1.2. Lanpostuak A mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.3. Halaber, deialdi honen bidez hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak osatuko dira, deialdi honetako 9. arauan xedaturikoarekin bat.

2.-Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adinez nagusia izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Lizentziadun titulu bat, arkitektoarena, ingeniariarena edo baliokidea edukitzea, edo eskaerak aurkezteko azken egunerako titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.2. Betebehar horiek izendatua izateko proposatzen den hautagaiak egiaztatu beharko ditu, deialdiaren 7.2 atalean ezarritako epean eta moduan.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/2008 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskabideak deialdi honen eranskineko ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Internet bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 25 euro ordaindu izanaren ziurtagiria.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Prozedura hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Behar bezala betetako ordainketa gutuna erabiliz; Foru Komunitateko Administrazioak Nafarroako finantza entitateetan dituen kontuetan sartuko da dirua. Arestian aipatutako webgunean, deialdiaren iragarkian, ordainketa gutunaren eredua dago.

-Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, Banestoko (Banco Español de Crédito) 00308124 87 0870002271 kontuan; horrelakoetan ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

-Izangaiaren izen-deiturak.

-NANa/IFZ.

-Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

-Kontzeptua: oposizioak.

-Deialdiaren xede den lanpostua.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek. Organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez frogatuko da hori.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonek. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako dirusarrerarik ez duela interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Internet bidez, arestian emandako helbidean.

3.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: José Javier Esparza Abaurrea jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Ignacio Arbeloa Freire jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol zuzendariordea.

-Mahaikidea: Esteban Gorostiaga Ayestarán jauna, Nafarroako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaria.

Ordezkoa: Santiago Martínez Gorostiaga jauna, errehabilitazioko mediku espezialista, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikia.

-Mahaikidea: Javier Ibañez Santos jauna, Nafarroako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren Unitate Teknikoko burua.

Ordezkoa: Irene Madariaga Arnáiz andrea, kardiologiako mediku espezialista, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikia.

-Mahaikidea: Nafarroako Kirolaren Institutuko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

Ordezkoa: Nafarroako Kirolaren Institutuko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Mahaikide idazkaria: Ricardo Ruano Enériz jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren eta Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: José Antonio Marañón Oricain jauna, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Epaimahaia kide titularrek eta ordezkoek osatua egon daiteke, hala badagokio.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoaren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2008ko ekainean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: Gai-zerrendako lehenengo zatian agertzen diren aldizkarietatik (gehigarriak kenduta) epaimahaiak lehenago aukeratuko dituen hamabost artikulutatik ausaz hautatuko den artikulu bati buruzko iruzkina egitea idatziz. Ariketa egiteko lau ordu emanen dira. Hasierako hamabost artikuluak aukeratuko dirahaien edukiaren eta deialdiko lanpostuaren edukiaren eta eginkizunen arteko erlazioa kontuan hartuz. Ariketa egiteko, izangaiek ingelesezko hiztegia erabil dezakete.

Bigarren ariketa: teorikoa; gai-zerrendako bigarren zatitik zozketaz aterako diren bi gai jorratzea, gehienez ere 4 orduz.

Hirugarren ariketa: teorikoa, gai-zerrendako hirugarren zatiko gaiei buruzko galderak erantzutea. Galdera bakoitzean zenbait erantzun proposatuko dira, baina bat bakarra izanen da egokia. Ariketa egiteko bi ordu emanen dira. Erantzun okerrak zehatuko dira. Proposatutako galderaren bat baliogabetzen bada, ariketaren azkeneko nota aterako da ariketari esleitutako guztirako puntuazioa gelditzen diren baliozko galderen artean hainbanatuz, erreserbako galderarik ez baita sartuko.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehen ariketa: gehienez 40 puntu.

Bigarren ariketa: gehienez 40 puntu. Gai bakoitzean gehienez 20 puntuko balorazioa ematen ahal da.

Hirugarren ariketa: gehienez 20 puntu.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Lehenbizikoan ariketari dagokion gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira. Bigarren ariketan ere ariketari dagokion gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira, bai, orobat, gairen batean 0 puntu ateratzen dutenak. Hirugarren ariketan 0 puntutik gora lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

6.5. Lehenengo eta bigarren ariketak epaimahaiaren aurreko ekitaldi ireki batean irakurri beharko dituzte izangaiek.

6.6. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.8. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitortua dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean adierazten dutenaren arabera.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean eta proba egin den tokian argitaratuko du hura gainditu dutenen zerrenda, lortutako kalifikazioak barne, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dizkio oposizioa gainditzen dutenen zerrenda eta puntuazio handieneko izangaia izendatzeko proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Berdinketarik gertatuz gero, lehenengo ariketan puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, gainerako ariketetan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenez hurren.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek ondoko agiri hauek aurkeztu dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb. 2, atalondoa), Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari zuzenduak, prestatu diren berariazko inprimakiak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoko Hautapen Zerbitzuan jaso ondoren (Navarrrería kalea, 39):

7.2.1. Izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa ez bada:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiaren 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Proposatutako izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiria aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finko edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Proposatutako izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa ez bada:

a) Deialdiaren 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez baditu ezin izanen da izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzun beharra ukatu gabe.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Baldintza eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio eta horrek deialdi honetako 8.2 arauan ezarritako moduan ekarri beharko du.

8.-Izendapena, lanpostuaren esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko arauetan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko du, kiroleko goi mailako teknikari lanetan aritzeko, eta dagokion lanpostu hutsa esleituko dio.

8.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dute izendatua, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen dituela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, izendatua Nafarroako administrazio publikoen edozein mutualitatetako eskubide pasiboen araubidekoa bada, bi aukera izanen ditu: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko mutualitatean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

8.3. Izendatzen den izangaiak destinoko herrian bizi beharra du eta, horretarako, udalerri horretan finkatuko du bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.

8.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

8.5. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatu epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaia lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

8.6. Izangaiari, funtzionario bilakatu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data hartan beste administrazio publiko batean ari delako, dagokion lanpostu hutsa deialdiko 7.4 atalak agintzen duen bezala beteko da.

9.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta arau honexetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:

a) Hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen prozesuaren azkenaurreko ariketa bai baina azkenekoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

9.2. Epaimahaiaren espedientea jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azkenaurreko ariketa gainditu dutenei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

Deialdiaren 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozedurarako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Aipatutako ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta langileen zerrendak Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendetan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

9.3. Sarrera prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintza horiek, baita hautaprobek eta kontratazioaldiak iraun bitarte ere.

9.4. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña):

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Deialdiaren azkenaurreko ariketa gainditu bai baina lanposturik gabeko gaindituen zerrendan ez daudenen zerrenda.

9.5. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan guztira lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetako puntuak batu eta guztira lortutako puntuazioaren arabera. Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

10.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2008ko otsailaren 6an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Izena: .............., adinez nagusia, NAN zenbakia (edo antzeko agiriaren zenbakia): ........, sorteguna: ........, sorlekua: ..........., nazionalitatea: ........, bizilekua: .............., kalea: ..................., posta kodea: ............., telefonoa: ..........., laneko telefonoa: ...............

AZALTZEN DUT:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko ......... izateko .............. lanpostu ............... bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, ondoko txandan (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an).

f Txanda irekia

f Igoera txanda (*).

f Ezgaitasuna dutenentzako txanda (*)

Hautaprobak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, honako esparruotako batean:

f Administrazio-erroa (*)

f Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua (*)

f Nafarroako Mendekotasun Agentzia (*)

(Esparruetako bakar bat aukeratu daiteke).

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez nautela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.

Deialdian eskatzen den titulua badudala.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudanez, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala.

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskara gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala. (*)

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala. (*)

f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun frogak egitea eskatzen dudala. (*)

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean, 200....ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN INSTITUTUA

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehen zatia

1. gaia.-Medicine and Science in Sports and Exercise (1988-2006).

2. gaia.-International Journal of Sports Medicine (1988-1992; 1993-1995; 1998; 2000).

3. gaia.-Canadian Journal of Applied Physiology (1993-2006).

4. gaia.-International Journal of Sports Nutrition (1992-2006).

5. gaia.-Journal of Science and Medicine in Sport (2000).

6. gaia.-Journal of Aging and Physical Activity (1994-2006).

7. gaia.-Sports Medicine (1988-2006).

8. gaia.-European Journal of Applied Physiology (1994-2006).

9. gaia.-Scandinavian Journal of Medicine and Science in Sports (1992-2006).

10. gaia.-Journal of Sports Sciences (1994-2000).

11. gaia.-Journal of Strength and Conditioning Research (1993-1996; 1999-2006).

12. gaia.-The Journal of Sports Medicine and Physical Fitness (2000).

13. gaia.-Journal of Applied Biomechanics (1999-2006).

Bigarren zatia

1. gaia.-Gorputzen mugimendua erreferentzia sistema batean. Mugimendu motak ibilbidearen arabera.

2. gaia.-Giza gorputza eta haren mugimenduak. Mugimenduaren adierazle anatomikoak.

2. gaia.-Segmentuen mugimendua adierazteko terminologia.

4. gaia.-Kirol arloko trebetasun eta zeregin motorren sailkapena. Trebetasun itxi eta irekiak. Ziklikoak, aziklikoak eta konbinatuak.

5. gaia.-Kirol teknika. Ezaugarri bereizleak. Optimizatua versus egokitua.

6. gaia.-Eredu teknikoak eta estilo pertsonala. Eredu teknikoak vs. eredu tekniko-taktikoak.

7. gaia.-Mugimenduaren behaketa, azterketa eta egitura. Mugimenduaren ezaugarriak. Ezaugarri kuantitatiboak eta kualitatiboak.

8. gaia.-Mugimenduaren egituraketa faseetan.

9. gaia.-Mugimenduaren azterketa biomekanikoa. Errendimenduaren helburu orokorra, proposamen mekanikoa, printzipio biomekanikoak eta ezaugarri kritikoak.

10. gaia.-Kirol teknikaren ebaluazioa. Helburuak, ebaluazio metodoak eta faseak.

11. gaia.-Teknikaren eraginkortasunaren ebaluazioa: absolutua, konparatiboa eta burutzapenarena.

12. gaia.-Kirolariaren gaitasun teknikoaren balorazioa. Teknikaren barietatearen eta bolumenaren adierazleak.

13. gaia.-Jarduera fisikoa aztertzeko aplikazio teknologikoak, kirol errendimenduaren eta osasunaren arloetan: fotogrametria, elektromiografia, azelerometria.

14. gaia.-Jarduera fisikoa aztertzeko aplikazio teknologikoak, kirol errendimenduaren eta osasunaren arloetan: ibilketaren, presioaren eta muskulu-indarraren azterketa.

15. gaia.-Traslazio linealaren zergatiak. Newtonen legeak.

16. gaia.-Indarren sailkapena. Indar motak mekanikan.

17. gaia.-Indarra bektore gisa. Indarraren ezaugarriak. Indarren konposizioa eta bereizmena. Gorputz baten gainean eragiten duten indarren diagramak.

18. gaia.-Orekaren eta egonkortasunaren kontrola eta azterketa jarduera fisikoan eta kirolean. Oreka eta egonkortasuna baldintzatzen dituzten aldagaiak.

19. gaia.-Oreka jarrera estatikoetan eta dinamikoetan.

20. gaia.-Oreka eta egonkortasuna baloratzeko metodoak.

21. gaia.-Indar konstante batek egiten duen lan mekanikoa. Indar aldakor batek egiten duen lan mekanikoa. Lanaren eta energia zinetikoaren teorema. Analisi dimentsionalaren oinarrizko jakingarriak.

22. gaia.-Indar kontserbakorrak eta ez-kontserbakorrak. Energia potentziala. Energia mekanikoa kontserbatzeko teorema.

23. gaia.-Muskulu-indarren lan mekanikoa. Erresistentzia lana, mugimen lana.

24. gaia.-Potentzia. Potentzia mekanikoa Bosco-ren testean. Muskulu-uzkurduraren potentziaren, abiaduraren eta muskulu-indarraren arteko erlazioa.

25. gaia.-Arraste, sostengu eta uhin indarrak.

26. gaia.-Segmentu elkartuen printzipio zinetikoa erabiltzen duten jardueren azterketa. Jaurtitzeko eta jotzeko mugimenduen azterketa.

27. gaia.-Jaurtitzeko diziplinetan eraginkortasuna hobetzeko aldagaiak.

28. gaia.-Jaurti eta jotzeko patroia erabiltzen duten kirol tekniken azterketa. Xabalina jaurtiketa, golfaren swing-a eta futboleko baloia oinez jotzea.

29. gaia.-Azterketa biomekanikoaren metodologia entrenamenduetan: akatsak harrapatzea.

30. gaia.-Proiekzioen egikaritzapen teknikoaren menpe ez dauden faktoreak: grabitate indarra. Erresistentzia aerodinamikoaren indarra.

31. gaia.-Proiekzioen egikaritzapen teknikoaren menpe dauden faktoreak: abiadura, angelua eta ateratzearen altuera.

32. gaia.-Doitasunez egindako proiekzioak.

33. gaia.-Aireko mugimendu akrobatikoen azterketa.

34. gaia.-Euskarri batekin egiten diren errotazio mugimenduak.

35. gaia.-Indar aerodinamikoak txirrindularitzan: propultsio indarrak eta erresistentzia indarrak.

36. gaia.-Kirol oinetakoen alderdi biomekanikoak I: inpaktuak indargetzea. Lurzoruari atxikitzea: galga eta inpultsio indarrak.

37. gaia.-Kirol oinetakoen alderdi biomekanikoak II: oinaren mugimenduaren kontrola eta oinari nola egokitzen zaizkion. Presioen banaketa. Oinaren formari nola egokitzen zaizkion.

38. gaia.-Kirol oinetakoen alderdi fisiologikoak: energia kontsumoa eta konfort termikoa.

39. gaia.-Oinetako motak: lasterketetakoak, takodunak, taldekako kiroletakoak, tenisekoak, atletismokoak eta aire zabaleko jardueretakoak.

40. gaia.-Indarraren kontzeptua eta muskulu-ekintzen motak.

41. gaia.-Indarra nola agertzen den kirol jardueran. Ezaugarriak.

42. gaia.-Muskuluaren ezaugarri biomekanikoak: indarraren eta abiaduraren arteko erlazioa. Luzeraren eta tentsioaren arteko erlazioa.

43. gaia.-Muskulu-uzkurduraren eszentrikoa: oinarriak eta aplikazioak.

44. gaia.-Indarraren ebaluazioa kirol errendimenduan eta entrenamenduan: neurketa isometrikoa.

45. gaia.-Indarraren ebaluazioa kirol errendimenduan eta entrenamenduan: sistema isoinertzialak eta isozinetikoak.

46. gaia.-Indarraren ebaluazioa kirol errendimenduan eta entrenamenduan: jauzi bertikala kontramugimenduarekin.

47. gaia.-Gizakien neke neuromuskularraren mekanismoak: kontzeptua eta aztertzeko metodoak.

48. gaia.-Gizakien neke neuromuskularraren mekanismoak: alderdi zentralak. Alderdi periferikoak.

49. gaia.-Indar-entrenamenduaren preskripzioa: intentsitatearen kontrola. Bolumenaren kontrola.

50. gaia.-Indar-entrenamenduaren preskripzioa: muskulu-ekintza, atsedenaldiak, muskulu-ekintzaren abiadura.

51. gaia.-Bolumenaren eta intentsitatearen eragina indarraren eta muskulu-potentziaren entrenamenduan.

52. gaia.-Indar-entrenamenduaren egiturazko egokitzapenak: muskulu-faktoreak eta tentsio berariazkoa.

53. gaia.-Indar-entrenamenduaren egokitzapen neuralak.

54. gaia.-Indar-entrenamenduaren egokitzapen hormonalak.

55. gaia.-Zahartzea eta sistema neuromuskularra I. Edukiera funtzionala eta ahultasuna, indarraren eta muskulu-potentziaren galera.

56. gaia.-Zahartzea eta sistema neuromuskularra II. Muskulu-masa, tentsio berariazkoa, muskuluetako zuntzen koporua eta tamaina, aktibazio agonista, koaktibazio antagonista. Hormonen balantzea.

57. gaia.-Zahartzea eta indar-entrenamendua: egokitzapen neuromuskularrak eta hormonalak.

58. gaia.-Indar-entrenamendua futbolean. Indar-entrenamenduaren garrantzia futbolean. Entrenamenduaren ondorioak.

59. gaia.-Indar-entrenamendua eskubaloian. Indarraren garrantzia. Eliteko kirolarien eta afizionatuen arteko konparazioa. Denboraldi baten ondorioak gaitasun fisikoan eta entrenamenduarekin duen erlazioa.

60. gaia.-Indar-entrenamendua nerabezaroaren aurreko urteetan eta nerabezaroan. Egokitzapen neuromuskularrak, fase sentiberak, entrenatzeko ahalmena, gomendioak.

61. gaia.-Adinekoendako indar-entrenamenduaren programazioa. Hasi berrientzako programa eta arituentzako programa. Bolumena eta intentsitatea. Ariketa motak.

62. gaia.-Adinekoen indarra baloratzeko testak. Helburuak, test motak, preskripzioak egiteko nola erabiltzen diren.

63. gaia.-Elektroestimulazio neuromuskularraren oinarriak. Borondatezko uzkurduraren eta elektroestimulazioaren konparaketa. Lapiqueren legea. Estimulazio mailak.

64. gaia.-Korronte elektrikoaren parametroak azalaren bidezko elektroestilumazioan. Uhin-mota, abiadararen zabalera, estimulazioaren maiztasuna, uzkurduraren eta atsedenaldiaren denbora, korrontearen intentsitatea.

65. gaia.-Azalaren bidezko elektroestimulazioak muskulu-funtzioan dituen ondorio akutu eta kronikoak.

66. gaia.-Entrenamenduari uztea eta sistema neuromuskularra.

67. gaia-Errendimendu fisikoa puntuan jartzea (tapering) lehiaketari begira.

68. gaia.-Aktibazioaren ondoko potentziazioa. Intentsitate- eta bolumen-estimuluen ondorio akutu eta atzeratuen eragina jauzi bertikalak egiteko ahalmenean.

69. gaia.-Entrenamendu pliometrikoan maiztasun ezberdinak aplikatzeak jauzi bertikalak eta desplazamenduaren abiadura hobetzeko dituen ondorioak. Entrenamenduen bolumen ezberdinak aplikatzeak kirol markan dituen ondorioak.

70. gaia.-Kreatina bidezko gehigarriak hartzeak muskulu-indarrean dituen ondorioak.

71. gaia.-Errepikapenak behin eta berriz, agortu arte, erabiltzen dituzten abiadura goreneko entrenamendu saioetan, kargak abiadura nahigabe galtzean dituen ondorioak.

72. gaia.-Tapering delakoaren eta indar-entrenamenduak uztearen ondorioak eta goi mailako kirolariek horren aurrean dituzten erantzun hormonalak.

Hirugarren zatia

1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: Estatuko aginteak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala Konstituzioan.

2. gaia.-Zuzenbide Publikoaren iturburuak: legeak eta lege motak. Lege dekretuak. Legegintzako foru dekretuak. Nazioarteko itunak.

3. gaia.-Administrazio Zuzenbidearen iturburuak: erregelamendua eta erregelamendu-ahalmena. Erregelamendu motak. Erregelamendu-ahalmenaren mugak eta haren kontrola.

4. gaia.-Administrazio egintza (I): kontzeptua, motak eta osagaiak.

5. gaia.-Administrazio egintza (II): administrazio egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

6. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.

7 gaia.-Administrazio prozedura erkidea (II): administrazioarekiko errekurtsoak: printzipio orokorrak eta motak.

8. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolakuntza eta eginkizunak.

9. gaia.-Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko Foru Legea.

10. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legea.

11. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa. Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua.

12. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (I): langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario bihurtu eta izatetik gelditzea.

13. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (II): karrera administratiboa. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak.

14. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoa: Nafarroako Ogasun Publikoaren eskubide eta betebeharrak. Nafarroako aurrekontu orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa; betearaztea eta likidazioa.

15. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak: araubide juridikoa. Administrazio kontratu ohikoenak: kontzeptua eta motak. Kontratuak esleitu, hobetu, formalizatu, betearazi, aldatu eta iraungitzeko arau orokorrak.

16.-Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuen babesari buruzko agentzia. Datuen nazioarteko mugimenduak.

17.-Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea: xedapen orokorrak eta laguntzak eman eta kudeatzeko prozedurak.

18. gaia.-15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa.

19. gaia.-216/2007 Foru Dekretua, irailaren 24koa, Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutuak onesten dituena. Nafarroako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa.

20. gaia.-80/2003 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako kirol entitateak arautzen dituena.

Oharra: gai zerrendako hirugarren zatiko gai guztiak, deialdia zein egunetan argitaratzen den Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, egun horretako legeriaren arabera eskatuko dira.

Iragarkiaren kodea: F0802084