144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESTERIBAR

Ordenantza, Esteribarko eraikuntzaren gainekoa. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2008ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat Esteribarko eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 49. artikuluan.

2008ko 89. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 21ean, Esteribarko eraikuntzaren gaineko ordenantzako aldaketaren hasierako onespena.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi da eta argitara emanen da Esteribarko eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 49. artikuluko aldaketa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bidezko ondorioak izan ditzan, aipatu erabakia bete beharrez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat heldu diren gainerako arauetan xedatuari jarraikiz.

49. artikulua. Irizpide orokorrak.

Eraikinak tokian tokiko hiri-ingurunera egokituko dira eta, hartara, osagaiak, eraikuntzaren ezaugarriak eta materialak inguruko eraikinen arabera hautatuko dira, lehenagotik zegoenarekin bat egin dezaten elkarrekin ongi hartuta.

Balorazio orokor hori aztertuko da proiektuak onestean, are ondotik etortzen diren artikuluetako irizpideetan hitzez hitz zer adierazten den erreparatu gabe ere.

Eraikinak zaharberritu edo sendotzeko obra guztietan errespetatuko dira arkitektura, eraikuntza edo historia aldetik bereizgarriak diren elementu guztiak: harrizko armarriak, teilatu-hegalak, arkuak, ateburuak eta leihoburuak, harlanduak eta, orokorrean, eraikinaren lekukotasun historiko edo artistikoa ematen dutenak.

Eraikinen kanpoaldeko itxurari eragiten dioten jarduera guztiak, bi familiendako izan, ilarakoak izan edo kolektiboak izan, berdintsuak izanen dira eraikin osoan nahiz eraikin multzo guztian.

Esteribarren, 2008ko urriaren 21ean.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0816477