139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AURITZ

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Indarra duten xedapenei jarraikiz, behin betikoz onetsi da eta, beraz, argitara ematen da ordenantza, biharamunean indarra har dezan; izan ere, 2008ko abuztuaren 7ko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta 2008ko 108. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, irailaren 3an, eta jendaurrean egon den legezko epean inork ez du haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Auritzen, 2008ko urriaren 16an.-Alkatea, José Irigaray Gil.

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Ordenantza hau ondoko arauetan xedatutakoaren babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikuluan; urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 93. artikuluan eta hurrengoetan; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan.

2. artikulua. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean ondoko aprobetxamendu edo erabilera pribatiboetarik edozein egitea da zergapeko egintza:

1.-Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

2.-Erabilera publikoko lurrak salgai, material edo gisako muntaduren bidez okupatzea.

3.-Soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko eremu publikoko zoladura edo espaloietan kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, baita argi-sare publikotik egindako hargunea ere.

4.-Eremu publikoaren gainean edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren markesina, olana edo gisako muntadurak, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.

5.-Eremu publikoaren gainean edo haren hegalkinean kokatuta dauden burdina-barra, aldamio eta gisakoak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, baskulak, salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

6.-Irabazteko xedearekin mahaiak eta aulkiak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

7.-Eremu publikoan kioskoak jartzea.

8.-Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak, kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa.

9.-(Kendua).

10.-(Kendua).

3. artikulua. Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera:

a) Udal lizentzien edo kontzesioen titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak jasotzen dituztenak.

c) Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe toki entitatean haren baja aurkezten ez dutenak.

d) Bide publikoan ezartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrak edo aprobetxamenduaz baliatzen direnak. Zergadunaren ordezkotzat edukiontzien jabeak eta etxegileak hartuko dira.

4. artikulua. Ordenantza honetako prezio publikoaren zenbatekoa finkatzeko, aprobetxamenduaren iraupena eta ordenantza honetako xede diren aprobetxamendu bereziek okupatutako eremu publikoaren azalera hartuko dira kontuan, ordenantzaren eranskinean xedatzen denari jarraikiz.

5. artikulua. Toki mailako zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresak salbuetsirik egonen dira tasen ordainarazpenetik.

6. artikulua. 1. Erabilpen pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

2. Kalteak konponezinak badira, desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbertze emanen zaio ordainetan Udalari.

Toki entitateak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalte-ordainak eta diru itzulerak.

7. artikulua. Tasa ordaindu beharra aprobetxamendua onartzen denean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasi bada.

8. artikulua. Udalak behar den lizentziarik edo kontzesiorik eman gabe aprobetxamendua hasten bada, behar den tasa ordaintzeak ez ditu egindako aprobetxamenduak legeztatuko eta, beraz, kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

9. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduak behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira.

2. Erabilera publikoko lurrak, irabazi asmoz, mahai eta aulkiekin okupatzeari dagokionez, toki entitateak balio gabe utzi dezake baimena edo aldi baterako kendu, bidezko arrazoiak, obrak, konponketak eta abar badaude, eta kobratutako tasaren zati proportzionala itzultzea bertze beharkizunik ez du izanen.

3. Lizentzia ematen den unean ordainduko da balkoiak edo terrazak kristalen bidez ixteko tasa.

10. artikulua. 1. Iruzurtzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

2. Bertzelako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Toki entitateak, agindu bidez, lizentzia edo baimenik gabeko muntadurak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta muntadura hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den bertze edozergatik sortutako gastuak jabearen kargu geldituko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan, ordenantza honek indarra hartuko du 2007ko urtarrilaren 1ean edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean oso-osorik argitara ematen den egunean.

ZENBATEKOEN GAINEKO ERANSKINA

I. epigrafea

Lurzoruko aprobetxamendu bereziak

I.1.-Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo horren zati bakoitzeko: 0,48 euro, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean.

I.2.-Merkatu eta azoka tikiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

-Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta: 0,48 euro egunean.

-Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturakoak diren bertze gauza batzuk saltzea: 0,48 euro egunean.

I.3.-Azoka tikiak:

-Eskulan tikiak, bisuteria eta baimena duten bertze gauza batzuk, saltoki bakoitzeko: 0,48 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.4.-Kioskoak: metro koadro edo zatiki bakoitzeko.

-Egunean: 0,48 euro.

Herriko bestetan, 3,01 euro/metro karratua edo zatikia, egunean; gehienez ere, 150,25 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.5.-Salmentetarako etxolak, jostetarako eta ikuskizunetarako muntadurak: metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean 0,48 euro.

Herriko bestetan, 3,01 euro/metro karratua edo zatikia, egunean; gehienez ere, 150,25 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.6.-Aldamioak: 0,18 euro egunean, zutoin edo beso bakoitzeko.

I.7.-Garabiak: okupazio bakoitzeko, 180,30 euroko kuota sorraraziko da. Okupazioa sei hilabete baino luzeagokoa bada, 90,15 euroko berte kuota bat sorraraziko da, hurrengo seihilekoaren lehengo egunean.

Aldamioek eta/edo garabiek urbanizazio prozesuan diren eremu publikoak okupatzen dituztenean sorraraziko dira I.6 eta I.7 puntuak, jarduketa sistematizatuan, harik eta Udalak obra onartu arte.

I.8.-Karabanak, atoiak eta autoak ez diren gainerako ibilgailuak, baimena espresuki ematen zaienean, nahiz tasa ordaindu izanak baimena berez ez ekarri. Egun edo zatiki bakoitza: 0,48 euro.

I.5.-Ostatu-ibilgailuak: 0,48 euro, metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean.

Herriko bestetan, 3,01 euro/metro karratua edo zatikia, egunean; gehienez ere, 150,25 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.10.-Nolanahiko gaiak saltzeko makina automatikoak: 0,48 euro, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean.

Herriko bestetan, 3,01 euro/metro karratua edo zatikia, egunean; gehienez ere, 150,25 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.11.-Edukiontziak, material bilketa, obretako etxolak eta gisako gainerako elementuak.

-Edukiontzi eta egun bakoitzeko: 0,32 euro.

-Obretako etxola eta egun bakoitzeko: 0,32 euro.

-Material bilketagatik m²/eguna: 0,19 euro.

-Gisako gainerako elementuengatik m²/eguna: 0,19 euro.

I.12.-Jarduera ez ekonomikoetako bertzelako erabilera edo aprobetxamenduak, hesiak eta jarduera ekonomikoa ez den edozein okupazio, hamar metro karratuko azalera bakoitzeko: 0,19 euro.

II. epigrafea

Lurzoru azpiko aprobetxamendu bereziak

-Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 42,07 euro.

-Likido edo gasen hodiak, metro lineal bakoitzeko, 0,24 euro urtean.

Iragarkiaren kodea: L0815939