10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LAKUNTZA

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsita

Lakuntzako Udalak, 2007ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakuntzako Udalaren eta 2. poligonoko 385, 386, eta 471. lurzatien jabearen arteko kudeaketako hirigintzako hitzarmena; jabea Sakana S. Cooperativa da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lakuntzan, 2008ko urtarrilaren 2an.-Alkate udalburua, José Ramón Garín Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0800031