10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGUZKITZA

Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2008ko urtarrilaren 8ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udal honen eta Jaione Fernández García, Iñaki Morales Etxeberria eta Raúl Galdeano Alvarez jaun-andreen arteko hirigintza hitzarmena. Xedea du Iguzkizako Kontzejuko U.A. 2.14 unitateko hirigintza aprobetxamenduaren %10aren ordez baliokide ekonomikoa ematea, Hirigintza Zerbitzuaren balorazioari jarraikiz.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Iguzkitzan, 2008ko urtarrilaren 8an.-Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L0800335