10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

HUARTE

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea Ollokilanda Urbi alderdiko M6.1 lurzatian Sancena Residencial, S.A.k sustatu duen xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Uharten, 2008ko urtarrilaren 3an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0800043