10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

Datuen babesari buruzko araudiaren aplikazioa, Cortesko Udalean. Cortesko Udalak 2007ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran hartutako erabakia

Coretesko Udalak, 2007ko abenduaren 17an, ondotik azaltzen den xedapena eman du; hain zuzen ere, datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategiak honako arau hauei egokitzeko: Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurrien gaineko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua.

Ikusirik fitxategien egokitzapenari buruz Ikuskaritzak eginiko txosten orokorra, espedientean dagoena, eta Datuak Babesteko Erregistro Orokorreko Zuzendariordetza Nagusiak 2007ko irailaren 27an igorri idazkia, eta Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan eta Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurrien gaineko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko, honako hau xedatu dut:

Lehenbizikoa.-Ondoren zehazten diren fitxategiak kentzea, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatuta baitaude:

-Herrilurretako lurzatiak, inskripzio kodearen zenbakia: 1943280057.

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-PMH, inskripzio kodearen zenbakia: 1943280058.

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-Zirkulazioa, inskripzio kodearen zenbakia: 1943280056.

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-Datu fiskalak, inskripzio kodearen zenbakia: 1943280055.

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

-Katastroa, inskripzio kodearen zenbakia: 1943280054.

Fitxategi honetako datu pertsonalak izen bereko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

Bigarrena.-Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Agenda.

Deskripzioa: harremanetako pertsonen datuen fitxategia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: entitateak aurrera egiteko behar dituen zeregin administratiboak erraztea, hirugarrenekiko harremanak batez ere.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: harremanetan dagoen jendea.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanda.

Datuen komunikazioa: ez da eginen.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-Telefonoa.

Haur hezkuntzako ikastetxea.

Deskripzioa: Udalaren haur hezkuntzako ikastetxeko ikasleen eta haien gurasoen datu pertsonalak biltzen dituen fitxategia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalaren 0-3 urteko haur hezkuntzako ikastetxearen kudeaketa.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ikastetxeko ikasleak eta haien gurasoak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanda, inkesta, elkarrizketa eta inprimaki bidez.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: handia.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-Gizarte Segurantzako zenbakia.

-Telefonoa.

-NAN

-Ezaugarri pertsonalen datuak.

-Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

-Datu ekonomiko eta finantzarioak.

Kirolak.

Deskripzioa: edozein kirol jardueratan parte hartzeko interesa dutenen eta kirol instalazioetako erabiltzaileen datu pertsonalak biltzen dituen fitxategia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: toki entitateak antolatu kirol jarduera guztiak kudeatzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalaren kirol jardueretan parte hartzen dutenak eta kirol instalazioen erabiltzaileak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanda.

Datuen komunikazioa: ez da eginen.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-NAN/IFZ

-Telefonoa.

-Ezaugarri pertsonalen datuak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Hilerriaren kudeaketa.

Deskripzioa: nitxo eta hilobien titular interesdunen datu pertsonalak biltzen dituen fitxategia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: nitxo eta hilobien titularren kontrola eta lagapena kudeatzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: nitxo eta hilobien titularrak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanda.

Datuen komunikazioa: ez da eginen.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-NAN/IFZ

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Zehapenen kudeaketa.

Deskripzioa: isuna edo zehapena jaso dutenen datu pertsonalak biltzen dituen fitxategia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: zehapenak kudeatu eta isunak kobratzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: salatuak, zehatuak.

Datuak biltzeko prozedura: administrazio publikoak, ibilgailuen erregistroa.

Datuen komunikazioa: ez da eginen.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-NAN/IFZ

-Sinadura.

-Administrazioaren alorreko arau-hausteei buruzko datuak.

JEZ.

Deskripzioa: JEZaren mendeko enpresetako profesional, titular edo ordezkarien datu pertsonalak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: jarduera ekonomikoen gaineko zerga kudeatzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian lanbide edo enpresa jarduerak dituzten pertsonak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek emanda, inprimakien bidez.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: ertaina.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Posta helbidea.

-Telefonoa.

-NAN/IFZ

-Alta edo bajaren data.

-Merkataritza arloko datuak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Lizentziak eta baimenak.

Deskripzioa: obretarako, irekitzeko edo jarduerarako lizentziak nahiz beste baimen eta administrazio kontzesioak eskatzen dituztenen datu pertsonalen baseak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak nahiz beste baimen eta administrazio kontzesioak kudeatu eta kontrolatzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia eta baimen eskatzaileak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanda.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernua (Ingurumen Departamentua)

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: ertaina.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-Telefonoa.

-N.A.N.

-Inguruabar sozialen datuak.

-Merkataritza arloko datuak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Agirien erregistroa.

Deskripzioa: Udalarengana idatziz jotzen dutenen eta komunikazio ofizialak jasotzen dituztenen datu pertsonalen fitxategia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalarengana idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek eta administrazio publikoek emanda.

Datuen komunikazioa: ez da eginen.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

Interesen erregistroa.

Deskripzioa: Udalbatzako kideen interesen erregistoa eta beharrezko aseguruena eratzeko behar diren datuen fitxategia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: interesen erregistroa eratu eta kontrolatzea, indarra duen legeriari jarraituz. Udalbatzako kideen aseguruak.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Cortesko Udaleko Udalbatzako kideak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanda, elkarriketa bidez eta dokumentazioa aurkeztuta.

Datuen komunikazioa: zuzeneko interesdun eskubideduna dela frogatzen duen edonori.

Ardura duen organoa: Cortesko Udaleko Idazkaritza.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udaleko Idazkaritzan.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-N.A.N.

-Helbidea.

-Inguruabar sozialen datuak.

-Merkataritza arloko datuak.

-Datu ekonomiko eta finantzarioak.

Bikote egonkorren erregistroa.

Deskripzioa: paperezko fitxategia, Udalaren Erregistroan ezkondu gabeko bikote egonkor gisa inskribatutakoen datu pertsonalekin.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroa eramatea. Ziurtagiriak.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Cortesko Udalean erregistratuak daudenak eta bertan helbidea dutenak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanda.

Datuen komunikazioa: ez da eginen.

Ardura duen organoa: Cortesko Udaleko Idazkaritza.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udaleko Idazkaritzan.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak.

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-N.A.N.

-Bizikidetza hasten den eguna.

-Inskripzio eguna.

-Ezaugarri pertsonalen datuak.

Langileak.

Deskripzioa: Udaleko langileen datu pertsonalak.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa, kontratazioa, aseguruak.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Cortesko Udaleko enplegatuak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanda.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentua. Gizarte Segurantzako Diruzaintza. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Aseguru entitateak.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: handia.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-Gizarte Segurantzako zenbakia.

-N.A.N.

-Telefonoa.

-Babes berezia duten beste datu batzuk.

-Ezaugarri pertsonalen datuak.

-Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Gainbalioak.

Deskripzioa: hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren subjektu pasiboen datu pertsonalen gaineko datu basea.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: zerga kudeaketa eta kontrolatzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zerga hau ordaintzera behartuta daudenak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek edo notariotzek emanda.

Datuen komunikazioa: ez da eginen.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: ertaina.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-Zer dela eta jarduten duen.

-N.A.N.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Aurrekontuen kontabilitate publikoa.

Deskripzioa: datu base automatizatua, toki entitatearekin harreman ekonomikoa duten hirugarrenen datuz hornitua.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: kontabilitate publikoa et aurrekontuena eramatea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek edo beren ordezkariek emanik.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari, Comptos Ganberari, bidezko interesa dutenei.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-N.A.N.

-Helbidea.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Herrilurretako lurzatiak.

Deskripzioa: herrilurrak esleituta dituzten bizilagunen datu pertsonalak biltzen dituen fitxategia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: bizilagunei esleitutako lurzatiez gozatzeko tasa kudeatzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herrilurretako lurzati baten gozamendun diren pertsonak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak idatziz eskatuta.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2, 43 eta 44. artikuluak aplikatzearen ondoriozkoak.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: ertaina.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-IFZ

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Datu akademiko eta profesionalak.

-Biztanleen udal errolda.

Deskripzioa: biztanleen udal erroldako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: erroldaren mantentze-lana. Ziurtagiriak eta estatistika publikoa.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerriko biztanleak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek edo beren ordezkariek emanik.

Datuen komunikazioa: Estatistikaren Nazio Erakundea, beste udalak, Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzak.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-Telefonoa.

-N.A.N.

-Pasaportea.

-Egoitza-txartela.

-Ezaugarri pertsonalen datuak.

-Datu akademiko eta profesionalak.

Zirkulazioa.

Deskripzioa: ibilgailuen titularren datu pertsonalak biltzen dituen fitxategia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: ibilgailuen erregistroaren mantentze-lana.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.

Datuak biltzeko prozedura: Trafiko Zuzendaritza Nagusitik eta kudeatze agentzietatik.

Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei eta Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzei.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-N.A.N.

-Helbidea.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Datu fiskalak.

Deskripzioa: zerga eta tasak biltzeko behar diren datu pertsonalen fitxategia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: zerga eta tasak kudeatu eta biltzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: toki entitateko zergen subjektu pasiboak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak eta administrazio publikoek emanda.

Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzak hainbat erakunderi eta Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 61. art.).

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: ertaina.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-N.A.N.

-Helbidea.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Katastroa.

Deskripzioa: udalerriko landalur zein hirilurretako finken titularren datu pertsonalak biltzen dituen fitxategia.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: Katastroa kudeatzea: mantentze-lana, kontsulta eta ziurtagiriak ematea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerriko landalur zein hirilurretako finken titularrak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak emanda, notariotzak.

Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua) eta hainbat pertsona eta entitateri, 12/2006 Legearen 43 eta 44. artikuluan araututakoaren arabera.

Ardura duen organoa: Cortesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cortesko Udalean.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

-Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-N.A.N.

-Helbidea.

-Inguruabar sozialen datuak.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, eta sortutako fitxategiak Datuak Babesteko Espainikako Agentziako Erregistroan inskriba daitezela xedatzea.

Cortesen, 2007ko abenduaren 29an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0720018