10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

Herrilurren desafektazioa. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2007ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea 453.640,46 m²-ko herrilurra desafektatzea, "La Degollada" alderdiko herrilurretan kokaturiko zenbait lurzatiri baitagokio, gero ondotik ematen diren enpresei lagatzeko, eguzki parke fotovoltaikoa para dezaten: Promociones Fotovoltaicas Quercus, S.L., Promociones Fotovoltaicas Salix, S.L., eta Promociones Fotovoltaicas Sorbus, S.L.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek epe horren barnean egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, erabakiak behin betiko balioa izanen du.

Ablitasen, 2007ko abenduaren 31n.-Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0800012