10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

GALAR

Deialdia, "Ezkirozko SGU.1 Sistema Orokorraren exekuzioa" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko

Galar Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2008ko urtarrilaren 2an eman zuen 002/2008 ebazpena. Hona hemen edukia:

Nafarroako Gobernuak, 2007ko abenduaren 10ean hartu erabakiaren bidez, "Ezkirozko SGU.1 Sistema Orokorraren exekuzioa" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa zela deklaratu zuen, nahitaezko desjabetzeko. Orain, ekin bekio okupatzealdiari balio justua zehaztu eta ordainketa egin baino lehen.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraikiz.

Ebatzi dut:

1. Ukitutako interesdunei dei egitea, Udaletxera ager daitezen otsailaren 6an, arratsaldeko ordu batean, okupatu aurreko akta egitera; hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 3 eta 4. artikuluei eta haren Erregelamenduko 3.1 artikuluari jarraikiz.

Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa ekar dezakete, euren kontura.

2.-Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean egiten diren egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean.

3.-Interesdunei jakinaraztea.

Getze-Galarren, 2008ko urtarrilaren 8an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0800263