10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Musika Eskolako tuba-bonbardino espezialitateko irakasle lanpostua. Izendapena eta esleipena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 21ean, erabaki hau hartu zuen:

(12/PR)

Ikusirik Iruñeko Udalaren zerbitzuan, musika eskolako irakasle izateko lanpostu bat, tuba-bonbardino espezialitatekoa, oposizio bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratuarekin betetzeko deialdiko epaimahaiak eginiko proposamena, deialdia 2007ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, apirilaren 16an, honako hau erabaki da:

1. Alvaro Díaz Urtasun jauna Musika Eskolako tuba-bonbardino espezialitateko lan-kontratu finkoko irakasle izendatzea, hura izan baita oposizioan punturik gehien lortu duena.

2. Hezkuntza eta Gazteria Alorreko 202913-1 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea.

3. Izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, erabaki hau jakinarazten zaionetik hasita.

Iruñean, 2007ko abenduaren 21ean.-Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0800041