10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUNBERRI

Aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2007ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan, guztiak ere espedientean baitaude. 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Irunberrin, 2007ko abenduaren 27an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0800015