10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTAXOA

2008rako zerga-tasak

Artaxoako Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, bertan zirenak ados egonda onetsi zituen 2008ko zerga-tasak. Hona hemen:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,2451 izanen da.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordainarazteko 1,4 ezartzea.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko karga-tasa %4 izanen da.

-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 175. artikuluko eskalatik, %2,5eko portzentajea paratzea hirilurren balio igoerarako, eta %9,36ko tasa, Foru Lege horren 176. artikuluan aipatzen den karga-eskalatik.

Aipatu erabakiak 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien epaitegiari edo salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Artaxoan, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0800005