10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

4111/2007 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, mediku ikuskatzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian azkenaurreko proba gainditu duten izangaien zerrendak argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 28an emandako 1698/2007 Ebazpenaren bidez, mediku ikuskatzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 20an.

Epaimahaiaren espedientea jasota, bidezkoa da hautapen prozedurako azkenaurreko ariketa gainditu arren azkenekoa gainditu ez duten izangaiei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, 11.1 arauan ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, ez dagoela proba guztiak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den izangairik.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Mediku ikuskatzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko azkenaurreko proba gainditu arren azkenekoa gainditu ez duten izangaien zerrenda argitarara ematea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Izangaiek medikuntzako lizentziaturaren titulua edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igorri beharko dira.

3. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, 11.1 arauan ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko abenduaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Mediku ikuskatzaile izateko oposizioko azkenaurreko ariketa gainditu duten izangaien zerrenda (maiatzaren 28ko 1698/2007 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia)

HURRENKERA DEITURAK ETA IZENA PUNTUAZIOA

1 ASIAIN ISTURIZ, JOAQUIN 20,3

Iragarkiaren kodea: F0800378