95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2005eko azaroaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 142. zenbakian, argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak puntu gehienez gainditu dituen izangaiaren izena eta izendatzeko proposamena aurkeztu ditu.

María Pilar Muñoz-Guerra Varona andreari eta David Sergio Cobos Manchón jaunari, beraiek eskaturik, borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaz jabetu zen egunetik, egun horretan beste Administrazio Publiko batean ari zelako.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradioterapiako teknikari espezialista izateko 5 lanpostutarako izendapen proposamena onesten da, honakoaren aldekoa hain zuzen:

_Txanda irekia:

MARIA CARMEN TORREBLANCA GAMEZ

JUAN JOSE CASTEDO SAL

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko uztailaren 3an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0711001