95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko uztailaren 18ko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"1._Hasiera batean onestea U.E.1 exekuzio unitateko (San Adriango industrialdeari iparrean gehitutako eremuan dagoen hartako) Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektua, San Adrián Inversiones, S.L.k, José Antonio Muerza Serrak eta Javier Arriezu Verak sustatua, horiek baitira jardunen den eremuan sartutako lur gehienen jabeak.

2._Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan alegazioak aurkez daitezen.

3._Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Diario de Navarra egunkarira eta iragarki oholera igortzea, argitara eman dadin.

4._Erabaki hau jakinaraztea ukituak gertatzen diren erregistroko jabeei, eta entzuteko epea ematea, jendaurrean egoteko denbora bera, alegia, hogei egun, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan gaiari buruz egokia iruditzen zaien guztia adierazi eta alegatzeko aukera izan dezaten."

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan ezarritakoak bere ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2007ko uztailaren 20an._Alkateordea, alkatearen eginkizunetan, Carlos Arriezu Vera.

Iragarkiaren kodea: L0711727