95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MORENTIN

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

2007ko uztailaren 4an egin bilkuran, Morentingo Udalak hasiera batean onetsi zuen Servicio Pabellones Industriales, S.A. (Serpinsa) enpresak sustaturiko hirigintza hitzarmena, Morentingo Udal Planean aldaketa egituratzailea sartzeko, eremu honetan eraginen baitu: 38, 101, 164 eta 19. lurzatiak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta, behar izanez gero, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Morentinen, 2007ko uztailaren 11n._Alkatea, Jesús Martínez Barandalla.

Iragarkiaren kodea: L0711223