95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2006 aldaketaren espedientea, 2006ko aurrekontuko kreditu gehikuntzari buruzkoa. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2007ko apirilaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzako 1/2006 espedientea, Udalaren 2006ko aurrekontuan eragiten duena; guztira, 1.252,77 euro egiten du.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Espediente hori aipatutako Batzarrak hasiera batean onetsi zuelako iragarkia argitaratu zen 2007ko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 1ean.

Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, behin betiko onespenaren iragarkia argitaratzen da.

Gastuak:

Kontusaila: 1 121 22602. Izena: Publizitatea eta propaganda. Zenbateko zehatza: 1.252,77 euro.

Finantzabidea:

Kredituaren baja:

Kontusaila: 1 3111 16301. Izena: Langileen prestakuntza eta hobekuntza. Zenbatekoa: 1.081,65 euro.

Kontusaila: 1 3112 13108. Izena: Famili langilearen ordezkapenak. Zenbatekoa: 171,12 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A._Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Mankomunitatearen Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B._Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

C._Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Altsasun, 2007ko ekainaren 28an._Mankomunitateko burua, María Carmen López Cavia.

Iragarkiaren kodea: L0710694