95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALLO ALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Allo Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2007ko apirilaren 24an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zen 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Erabaki hori 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 30ean.

Jendaurreko epea erreklamaziorik gabe iraganik, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona haren laburpena:

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 281.700 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako gastuak: 87.140 euro.

6. kapitulua._Inbertsioak: 4.100 euro.

Gastuak, guztira: 372.940 euro.

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 12.150 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 316.147 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 700 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 43.893 euro.

Dirusarrerak, guztira: 372.940 euro.

Allon, 2007ko ekainaren 25ean._Mankomunitateko burua, Lourdes Alegría Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0710700