95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontuko 2. aldaketa. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2007ko maiatzaren 4an Lizarrako Udalaren bilkura aretoan egin batzar orokor arruntean, entitatearen 2007ko aurrekontu orokor eta bakarreko 2. aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen, besteak beste, legeek agindutako quoruma izanik.

Espediente administratiboa bizilagun edo interesdunen eskura egonen da entitatearen Idazkaritzan, 15 eguneko epean egon ere, honako hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraituz, azaroaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsita geldituko da aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2007ko ekainaren 20an._Mankomunitateko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0710667