95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CORTES

Aurrekontuko 3/2007 aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko apirilaren 23an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea aurrekontuko 3/2007 aldaketa, kreditu gehikuntza baten bidez eta 20.000 euro egiten duena, kontusail honen gainean: 1-4521-62202 Udalaren igerilekuak egokitzea. Kontusail honen bidez finantzatuko da:

_1-870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 20.000 euro.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea udal idazkaritzan 15 egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena 2007ko maiatzaren 30ean argitaratu zen, 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta jendaurreko epea abiarazi zuen iragarki horrek.

Jendaurrean egoteko epea bukatu eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, 2/1995 Foru Legearen 202.ean xedatutakoari jarraituz.

Cortesen, 2007ko ekainaren 27an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0710611