95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TXULAPAIN

2007ko plantilla organikoko aldaketa. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, aurtengo ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19, 20, 85 eta ondoko artikuluen edukiarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 22.2.i artikuluan ezarritakoarekin bat, 2007ko plantilla organikoko aldaketa onesten da hasiera batean; delako espedientea jendaurrean dago, udal idazkaritzan, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, horretarako hamabost egun balioduneko epea izanen baitute iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Idazkari-kontu hartzailea: A maila. Lanaldia: osoa. Atezko Udalarekin partekatua. Egoera administratiboa: jardunean.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Idazkari-kontu hartzailea: Manuel Conget Ferrúz. 4. gradua. 6 hirurteko. Egoera: laneko baja.

Administrazio-kontratudunak

Idazkari-kontu hartzailea: A maila. Lanaldia: osoa. Atezko Udalarekin partekatua. Lanpostuko osagarria: %30. Egoera administratiboa: jardunean

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Idazkari-kontu hartzailea: Alfonso Araujo Guardamino. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Sarrera eguna: 2007/06/11. Lanpostuko osagarria: %30. Egoera administratiboa: jardunean.

Lan-kontratudunak

Administrari-ofiziala: C maila. Araubidea: aldi baterako lan-kontratuduna. Lanaldia: osoa. Mailako osagarria: %12. Egoera administratiboa: jardunean.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda

Administrari-ofiziala: Rosa María Martínez Martín. C maila. Sarrera eguna: 2005/03/01. Mailako osagarria: %12. Egoera administratiboa: Jardunean

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

2007. urtean deialdia eginen da, administrari-ofizial izateko lanpostu finko bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Txulapainen, 2007ko ekainaren 28an._Alkatea, Narila Mondragón Ciarra.

Iragarkiaren kodea: L0710727