95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN MUSIKA ESKOLA

Gitarra irakaslearen izendapena, lan-kontratu finkoaren eta lanaldi osoan aritzeko, Zizur Nagusiko Udalaren Musika Eskolan

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Eskolaren Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko buruak hau erabaki du:

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Eskolako gitarra irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia, 2006ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, abuztuaren 2an. Aipatutako oposizio-lehiaketako epamahaiak izendapen proposamena eginda, eta deialdiko 8.1 oinarrian ezarritakoa bete ondoren, Francisco Vidal Elortegui jauna izendatu dut Zizur Nagusiko Udalaren Musika Eskolako gitarra irakasle, lan-kontratu finkoaren eta lanaldi osoan aritzeko. Halaber, izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua eman dut.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2007ko ekainaren 16an._Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko burua, Paloma Núñez Centaño.

Iragarkiaren kodea: L0710578