95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Eskuordetza orokorrak eta zinegotzi delegatuen eta berezien izendapenak

Iruñeko Udalaren Alkatetzak ondoko dekretua eman zuen, 2007ko ekainaren 25ean:

DAL 25-JUN-07 (1/PR)

Udal Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, ondokoa xedatu dut:

Lehena._Eskuordetza orokorretarako ondoko edukiak ezartzea, Alkatetzak zinegotzi delegatuei haien esku utzitako eskumenez bezainbatean:

1. Haien eskumenekoak diren helburuak planifikatu eta programatzea.

2. Zein eskumenetarako eskuordetuak izan diren eta horien gaineko erabakiak argitaratu, baliatu eta betetzeko agintzea.

3. Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Udalbatzari ebazpenak eta erabakiak proposatzea, haien eskumenekoak diren aferen gainean.

4. Diru-laguntzak edo transferentziak ematea, horiek 30.050,61 euro baino gutxiago jotzen badute, kudeaketa-mota zernahi delarik ere.

5. Aurreko bi atalen arabera zein aferatarako eskuordetza izan eta horiei dagozkien gastuak baimendu eta xedatzea.

6. Betebeharren aitortza eta kitapena, betiere horiek 30.050,61 euro baino gehiago jotzen ez badute.

7. Berraztertzeko errekurtsoen gainean ebatzi eta zein eskumenetarako eskuordetuak izan eta horiek baliatuta emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion errekurtsoen berri ematea.

8. Kontratazio-mahaiburuak izatea, kontratazio-prozeduretan.

9. Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzigo delegatuan, arau-hausteak zehatzea, zein gaitarako eskuordetua izan eta horietan, betiere barne harturik Udaltzaingoko langileen diziplinazko arau-hausteak.

Bigarrena._Ondoko zinegotziak izendatzea, zeinek, Udal Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak alor bakoitzari atxikitako gaiak kontuan hartuta, zein eskumenetarako eskuordetuak izan eta horiek baliatuko baitituzte:

_Ana Elizalde Urmeneta Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatuak Hiritarren Babeseko Alorrari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu, bai eta Ingurumen eta Osasuneko Alorrari atxikitako mugikortasun-aferei dagozkienak ere.

_Paz Prieto Sáenz de Tejada Kultura eta Turismo zinegotzi delegatuak Kulturako Alorrari eta Merkataritza eta Turismoko Alorreko Turismoari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu.

_Ana Pineda Abel de la Cruz Merkataritza eta Toki Ogasuneko zinegotzi delegatuak Ekonomiako Alorrari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu, bai eta Merkataritza eta Turismoko Alorreko Merkataritzari zein Lehendakaritzako Alorreko Europar Gaietarako Unitatearen programari dagozkienak ere.

_José Javier López Rodríguez Proiektu Estrategikoetako eta Hiri Kontserbazioko zinegotzi delegatuak Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorrari zein Hiri Kontserbazioko Alorrari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu.

_Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia Hirigintza, Etxebizitza eta Garapen Iraunkorreko zinegotzi delegatuak Hirigintza eta Etxebizitzako Alorrari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu, bai eta Ingurumen eta Osasuneko Alorrari atxikitako aferei dagozkienak ere, salbu mugikortasun-gaiei buruzkoak.

_Fermín Alonso Ibarra Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrietako zinegotzi delegatuak Hiritarren Partaidetzako Alorrari eta Lehendakaritzako Alorreko Udal-Informatikako programari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu.

_José Iribas Sánchez de Boado Lehendakaritza, Hezkuntza eta Gazteria zinegotzi delegatuak Lehendakaritzako Alorrari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu -salbu Udal Informatikako eta Europar Gaietarako Unitateko programei dagozkienak-, bai eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko Hezkuntzari eta Gazteriari atxikitako aferei dagozkienak ere.

_Francisco Javier Lorente Pérez Gizarte Ongizate eta Kirol zinegotzi delegatuak Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorrari eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko Kirolari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu.

Aurrekoez gain, lau zinegotzigo berezi sortu dira, ondoko alorretan txertatuak:

_Funtzio Publikoko zinegotzi berezia: Ignacio Polo Guilabert (Lehendakaritza Alorra).

_Gazteria zinegotzi berezia: Cristina Sanz Barrios (Hezkuntza eta Gazteria Alorra).

_Hiri Kontserbazioko zinegotzi berezia: Eduardo Palacios Sureda (Proiektu Estrategikoetako eta Hiri Kontserbazioko Alorra).

_Berdintasun zinegotzi berezia: Teresa Moreno Purroy (Gizarte Ongizate eta Kirol Alorra).

Hirugarrena._Sinadurarako eskuordetza.

1. Kontratuak sinatzeko, alor bakoitzeko zinegotzi delegatua eskuordetzea.

2. Eskuordetza baliatuta sinatzen diren kontratuetan hori hala dela adierazi beharra dago.

Laugarrena._2007-6-18ko 1/PR Alkatetzaren dekretua baliogabetzea.

Bosgarrena._Dekretu honek 2007-6-25ean hartuko du indarra.

Seigarrena._Udalbatzari jakinarazi behar zaio, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu.

Iruñean, 2007ko ekainaren 25ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0711010