95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEITZA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuan xedatutakoa aplikatuz, oposizio-lehiaketa bidez zerbitzu anitzetako enplegatu euskalduna izateko lanpostu bat betetzeko, deialdiko epaimahaiak, Lazaro Zabala Cestau izendatzeko proposamena egin du, hura izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Izangai proposatuak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, deialdiko 9. oinarrian aipatu agiriak ekartzeko (deialdia 2007ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 6an).

Leitzan, 2007ko uztailaren 4an._Alkatea, Xabier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0710997