95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLTZA ZENDEA

0-3 urtekoendako haur eskolako zaintza eta egonaldi zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2007ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 0-3 urtekoendako haur eskolako zaintza eta egonaldi zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa.

Onespenaren erabakia 2007ko 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 11n, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Oltza Zendean, 2007ko ekainaren 18an._Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN 0-3 URTEKOENDAKO HAUR ESKOLAKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluan xedatutakoaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Oltza Zendeako Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako zerbitzuez baliatzen diren adin txikikoen gurasoak, tutoreak edo legezko ordezkariak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak, betiere gurasoen ahalgoa badute, Kode Zibilaren 162. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kudeaketa eta dirubilketarako arauak

3.1 artikulua. Hilabeteko osoak aurreratuta ordainduko da prezio publikoa. Interesduna Oltza Zendeako Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolan onartzeko, eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da, baita matrikulako azken ordainagiri pagatua ere.

3.2 artikulua. Tarifak zehazteko oinarritzat hartuko dira familiako kide guztiek eskuratzen dituzten dirusarreraak. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenean familia-unitateari dagokion zerga-oinarriak adierazten ditu familiaren dirusarrerak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egitera beharturik ez daudenek, honako hau aurkeztu beharko dute:

_Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu ez dela adierazten duena.

_Haur eskolaren zerbitzua eskatzen duten adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkarien lan bizitzari buruzko txostena, eta familiaren dirusarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak (soldaten ziurtagiriak, pentsioenak, TC2, eta abar).

Tarifen aplikazioa

4.1 artikulua. Tarifei dagokienez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eta toki entitateen artean sinaturiko hitzarmenei atxikitako haur hezkuntzako ikastetxeentzat Nafarroako Gobernuak urtero onesten dituen haiexek aplikatuko dira.

Udalak eranskineko tarifak aldatuko ditu, Nafarroako Gobernuak tarifa berriak finkatzen dituen aldiro, ikasturtea hasi baino lehen.

4.2. artikulua. Haur Hezkuntzako ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek %50eko beherapena izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan, eta ordenantza honetan ezartzen den tarifa apalenaren parekoa izanen da, gutxienez.

4.3. artikulua. Haur Eskolako ikastetxera 3 seme-alaba edo gehiago eramaten dituzten familiek %50eko beherapena izanen dute bigarren seme-alabaren tarifan, eta apalena hirugarren edo hurrengo seme-alaben tarifetan.

4.4. artikulua. Tarifa aplikagarria zehazteko, urteko per capita errenta hartuko da kontuan, hau da, familiaren dirusarrera guztien eta familia osatzen duten kide kopuruaren arteko zatiketaren emaitza. Familia-unitatearen zerga-oinarria, P.F.E.Z.aren aitorpenean ageri dena, hartzen da familiaren dirusarreratzat.

4.5. artikulua. Matrikula egiteko unean ezarriko dira tarifak, eta ikasturtean ezin izanen dira berrikusi edo aldatu.

4.6. artikulua. Ikastetxean matrikulaturik dauden haur guztiek eskolatzeko tarifa ordaindu beharko dute; ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, zerbitzua edo jarduera egiten ez denean bakarrik itzuliko da haren zenbatekoa. Matrikula egiteak, borondatezko baja eskatzen den kasuetan izan ezik, ikastetxera joatera eta ikasturtean hamaika hilabeteko ordaintzera behartzen du. Ikasturtea hasia dela egiten bada matrikula, haurra ikastetxean hasten den unetik aitzina ordainduko dira tarifak, eta hilabeteka hainbanatuko da.

4.7. artikulua. Ezarriko den epearen barrenean, errentaren azkeneko aitorpena edo 5. artikuluko bigarren lerroaldean zehaztutako dirusarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei, edo horiei aski irizten ez bazaie, gehieneko kuota aplikatuko zaie.

4.8. artikulua. Jantokian onartuz gero, hura ordaindu beharko da, erabili edo ez; izan ere, zerbitzua emate hutsak behartzen du.

Jantokian onartu eta hilabetearen buruan izanen ditu ondorioak.

Jantokiaren zerbitzua egokitze aldian ematen ez denez, erdia izanen da zerbitzuaren kuota lehen hilabetekoan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, honako hauek aplikatuko dira: 0-3 urtekoendako Haur Eskola arautzen duen ordenantza, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eta Udal honen arteko lankidetza hitzarmena eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak.

Bigarrena._Ordenantza honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ERANSKINA

Gehieneko tarifak, 2007-2008 ikasturteko hilabeteetarako

Eskolatzea:

_7 ordukoa: 199 euro, hilabeteko.

Jantokia:

_Jantokiko tarifa: 90 euro, hilabeteko.

Aurreko atalean ezarritako tarifak murriztu eginen dira familia-unitateko kideen per capita errentaren arabera. Ondoko taulan jaso dira familiak ordaindu beharreko tarifa:

Tarifa murriztuak, per capita errentaren arabera

PER CAPITA ERRENTA ESKOLATZEA JANTOKIA GUZTIRA

15.000tik gora 199 90 289

12.401etik 15.000 bitarte 179 90 269

10.701etik 12.400 bitarte 148 90 238

9.301etik 10.700 bitarte 123 90 213

7.981etik 9.300 bitarte 92 80 172

6.651tik 7.980 bitarte 78 69 147

5.501etik 6.650 bitarte 57 59 116

4.501etik 5.500 bitarte 45 49 94

3.351tik 4.500 bitarte 34 39 73

3.350etik behera 16 35 51

Iragarkiaren kodea: L0710516