95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

704/2007 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Zizur Txikiko eta Iruñeko "Miravalles-El Redín" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, unitateak gehitu baitira.

Ikusirik "Fomento de Centros de Enseñanza, S.A.," entitatearen legezko ordezkariek eskaturik irekitako espedientea, entitate hori baita Zizur Txikiko eta Iruñeko "Miravalles-El Redín" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra, non Iruñeko El Vergel kaleko egoitzan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4 unitate gehiago izateko baimena eskatzen baitute.

Ikusirik Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalak emandako txostena, non adierazten baitu ikastetxearen instalazioak aski direla eskatutako ikasgela berrietarako.

Uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuko 19. artikuluak ezarritakoa betetzeko asmoz, horren bidez araubide orokorreko irakaskuntza ezunibertsitarioak Nafarroako Foru Komunitatean emateko baimena izateko prozedura ezarri baitzen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz; eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Zizur Txikiko eta Iruñeko "Miravalles-El Redín" (ikastetxearen kodea: 31008581) Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea, 2007-08 ikasturtetik aurrera, 4 unitate gehitu baititu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (lerro bat) Iruñeko egoitzan. Ikastetxeak 16 unitate eta 480 ikastokitarako baimena izanen du (8 unitate eta 240 ikastokitarako baimena egoitza bakoitzean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Indarrik gabe geldituko da, data horretatik aurrera, ikastetxeak etapa horretako unitate 1erako duen behin-behineko baimena.

2. Horregatik, data horretatik aurrera, "Miravalles-El Redín" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren datuak Hezkuntza Departamentuko Ikastetxe ez-unibertsitarioen Erregistroan sartuko dira eta hauek izanen dira:

Ikastetxearen kodea: 31008581.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Berariazko izena: "Miravalles-El Redín".

Helbidea: Belzeta pasealekua, zk.g. eta Vergel kalea, 8.

Herriak: Zizur Txikia eta Iruña.

Udalerriak: Zizur Txikia eta Iruña.

Titularra: Fomento de Centros de Enseñanza, S.A. Ematen dituen irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa: "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateak.

Osaera juridikoa:

_Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 15 unitate, gehienez ere 375 ikastoki Zizur Txikian.

_Lehen Hezkuntza: 30 unitate eta gehienez 750 ikastoki (18 unitate eta 450 ikastoki gehienez ere Zizur Txikian, eta 12 unitate eta gehienez ere 300 ikastoki Iruñean).

_Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate eta gehienez 480 ikastoki (8 unitate eta 240 ikastoki gehienez ere Zizur Txikian, eta 8 unitate eta gehienez ere 240 ikastoki Iruñean).

_Batxilergoa: 8 unitate eta gehienez 280 ikastoki (4 unitate eta 140 ikastoki gehienez ere Zizur Txikian, eta 4 unitate eta gehienez ere 140 ikastoki Iruñean).

3 Ikastetxearen entitate titularrak baimena eskatu beharko dio Departamentuari ikastetxearen konfigurazioan edozein aldaketa eginez gero, baldin eta ebazpen honen 3. atalean jasotako erregistro datuak eta haren instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuko III. tituluan ezarritakoari jarraituz.

4. "Miravalles_El Redín" ikastetxea itundua izanen da baimenduak dituen irakaskuntza guztietarako eta gai horrekin lotutako guztiari buruzko legerian ezarritakoaren arabera arautuko da. Ezin izanen du, baimendutako unitateei dagokienez, legeriak uzten duen unitate kopurua gainditu.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesdunen entitate titularrari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Hezkuntza Itunen Bulegoari, eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2007ko uztailaren 3an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0711126