95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

660/2007 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteendako laguntzen 2007ko deialdia ebazten duena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteendako laguntzen 2007ko deialdia ebaztea. Deialdi hura urtarrilaren 26ko 60/2007 Ebazpenaren bidez egin zen. Txostenarekin batera horretarako eratu zen batzordearen akta aurkeztu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 5.625 euroko gastua onestea, 2007ko gastuen aurrekontuko "Gurasoen eta ikasleen elkarte eta federazioendako dirulaguntzak" izeneko 422000-41500-4819-324200 kontusailaren kargura, 2007. urtean Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteei laguntzak emateko.

2. I. eranskinean azaltzen diren ikasleen elkarteei adierazitako diru kopurua ordaintzeko agindua ematea, beraiek antolatutako berariazko jarduerak egin ditzaten.

3. Elkarte onuradunei eskatzea egindako gastuaren frogagiriak igor ditzatela, 2008ko urtarrilaren 15a baino lehen, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura.

Egindako gastuak justifikatzeko, laguntza jaso duten elkarteek II. eranskinean ageri den fitxa bete beharko dute eta gastuen fakturak aurkeztu. Horietan zehazten den zenbatekoa, guztira, ez da dirulaguntzarena baino txikiagoa izanen.

4. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

6. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

Iruñean, 2007ko ekainaren 25ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteak eta 2007. urtean jasoko duten diru kopurua

IZENA IKASTETXEA HERRIA I.F.K.LAGUNTZA

(EUROAK)

ALUSFRON IK. ELK. AZAGRAKO DBHI AZAGRA G-31746126 944,54

S. LUISA MARI. IK. ELK. STA. LUISA MARILLAC I. BARAÑAIN G-31927445 628,65

SANTIAGO 93 IK. ELK. NTRA SRA DEL PUY I. LIZARRA G-31571615 695,53

LUIS AMIGO IK. ELK. LUIS AMIGO I. MUTILOABEITI G-31599392 1.129,18

ALIBAS IK. ELK. BASOKO BHI IRUÑA G-31849078 761,24

SALESIANOS IK. ELK. SALESIANOS I. IRUÑA G-31336647 1.465,86

GUZTIRA - - - 5.625,00

II. ERANSKINA

Ikasleen elkarte eta federazioek 2007. urtean harturiko laguntzaren justifikazioa

Elkartea:

Ikastetxea:

Helbidea: .............................................. Telefonoa:

Herria: .............................................. P.K.:

2007. urterako jasotako diru kopurua:

Frogagirian agertzen den diru kopurua:

Jarduera hauetarako erabili da:

1._

2._

3._

4._

5._

Elkarteko buruak eta idazkariak ziurtatzen dute aurten harturiko laguntza jarduera horietarako erabili dela. Horretarako gastuen jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkezten dituzte, esleipenaren ebazpenean xedaturikoaren arabera.

2007ko ......................................aren ..............................(e)an.

ElkartekoElkarteko

burua idazkaria

(Sinadurak eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: F0710549