95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

805/2007 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 45/026 k.p.an, Lodosako udal mugapean" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako apirilaren 25eko 60/2007 Foru Aginduaren bidez, "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 45/026 k.p.an, Lodosako udal mugapean" izeneko eraikuntza proiektua jendaurrean egoteko aldia bukatutzat eman eta behin betikoz onetsi zen.

Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 153. artikuluan eta haren erregelamenduko 235.7. artikuluan, eta hori aldatzen duen uztailaren 6ko 780/201 Errege Dekretuak, onura publikoaren eta gizarte interesaren adierazpenaz xedaturikoa betetzekoa izanen dela eta haren ondoriozko obrek ukituriko lurrak lehenbailehen okupatuko direla, nahitaezko desjabetzeari buruzko legeria betetzearren.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 45/026 k.p.an, Lodosako udal mugapean" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea okupatu aitzineko aktak eta, bidezko bada, behin betikoz okupatzekoak egitera ager daitezen, Lodosako udaletxean, 2007ko abuztuaren 14an.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Lodosako udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau Lodosako Udalari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Desjabetze Atalari igortzea.

Iruñean, 2007ko uztailaren 17an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0711530