95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

LEITZA

Jarduera ekonomikoen zerga. Ofiziozko bajak. Leitzako Alkatetzaren 2007ko uztailaren 2ko ebazpena

2007ko uztailaren 2an, Leitzako alkateak honako ebazpen hau onartu du:

(2007/185) Ondar Seguridad y Mobiliario Informatico, S.L., Construcciones Metalicas Honar, S.L. eta Explotaciones Forestales Saralegui, S.L., jarduera ekonomikoen zergaren erregistrotik kentzeko prozesua.

Jarduera ekonomikoen edo lizentzia fiskalaren gaineko zerga kudeatzeko arauak ematen dituen 614/1996 Foru Dekretuan oinarrituta, eta kontuan hartuz Foru Dekretu horren 11. artikuluak dioena: Udalak eskumena duela ofizioz jarduera ekonomikoen zentsuetan erregistroak sartu, aldatu edo hortik kentzeko,

Erabaki dut:

1._Jarduera ekonomikoen zergaren erroldan bajak, erregistroak kentzeko, prozesua irekitzea.

2._Bistakoa denez gaur egun ez daukatela jarduerarik:

_Ondar Seguridad y Mobiliario Informatico, S.L. enpresa: 316.6.0 epigrafean; metalezko altzariak fabrikatzea.

_Construcciones Metálicas Honar, S.L. enpresa: 315.0.0 epigrafean; biltegi eraikitzeak eta galdaragintza.

_Explotaciones Forestales Saralegui, S.L. enpresa: 617.3.0 epigrafean; egur eta kortxoaren handizkako merkataritza.

3._Interesdunei hamabost eguneko epea ematea, BOLETIN OFICIALean iragarki hau argitaratzen denetik, ofizioz erregistroak kentzeko ekintza honi, zuzenbidean bidezkotzat jo ditzaketen alegazioak aurkezteko.

Aipatutako epea agortu ondoren alegaziorik ez bada aurkezten, bajak ofizioz eginen dira.

Leitzan, 2007ko uztailaren 4an_Alkatea, Xabier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0711095