95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

94/2007 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Madril N-113 errepideko 77+620 kilometro puntuan Castejongo ipar sarbidea egokitu eta hobetzeko lanak" izeneko proiektua behin-behinean onetsi eta jendaurrean jartzen duena.

Zainketa Zerbitzuak aditzera eman du "Iruña-Madril N-113 errepideko 77+620 kilometro puntuan Castejongo ipar sarbidea egokitu eta hobetzeko lanak" izeneko proiektua egin dela.

Gaur egun, Iruña-Madril N-113 errepidea eta Castejondik Alfarora doan errepidea biribilgune-erdian gurutzatzen dira. Biribilgune horretan oso ikuspen eskasa dago, sestra-aldaketa dagoelako handik gertu dagoen trenbidearen gaineko zubian.

Sestra-aldaketa horren gertutasunak istripu ugari eragin ditu bidegurutze horretan, baita zenbait hildako ere. Hortaz, 1998. urteaz geroztik egin diren bide segurtasunari buruzko azterlanetan, bidegurutze hori istripu ugariko tartea da eta, hori zuzentzeko, neurri hauek hartu dituzte, besteak beste: abiadura handitzeko eta mantsotzeko erreiak luzatu dituzte, seinale horizontalak eta bertikalak areagotu dituzte, bidegurutze arriskutsuaren berri ematen duten kartelak eta soinu-marrak paratu dituzte, etab. Neurri horiek istripuak murrizten lagundu dute, baina bidegurutze horrek istripu ugariko tartea izaten dirau, bide segurtasunari buruzko azken azterlanek diotenez.

Castejon-Alfaro errepideko bidegurutzea saihesteko eta errepide nagusian ezkerra biratu behar ez izateko prestatu da proiketu hau. Proiektuan aurreikusten da Castejon-Alfaro errepidearen tarte hori aldatzea eta N-113 errepidearen azpitik igarotzea; horretarako, trenbidearen azpiko pasabidearen baogune bat aprobetxatuko da eta alde bakoitzean biribilgune itxi bat eraikiko da, edozein mugimendu egin ahal izateko.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeko 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedaturikoarekin bat, bidezko da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokienez.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin-behinean onestea "Iruña-Madril N-113 errepideko 77+620 kilometro puntuan Castejongo ipar sarbidea egokitu eta hobetzeko lanak" izeneko proiektua.

2. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eranskinean datorrena, jendaurrean jartzea hilabetez, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin ditzan eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Horretarako, interesdunek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuan eta Castejongo Udaletxean.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Castejongo Udalari, Desjabetze Atalari eta Zainketa Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Castejongo Udalari lurzatien planoen kopia igorriko zaio.

Iruñean, 2007ko uztailaren 17an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

"IRUÑA-MADRIL N-113 ERREPIDEKO 77+620 KILOMETRO PUNTUAN CASTEJONGO IPAR SARBIDEA EGOKITU ETA HOBETZEKO LANAK" IZENEKO PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

CASTEJONGO UDAL MUGAPEA

CAS-1 DEL VALLE MORENO, MARIA FELISA 6.734 2 245 UREZTAKETA ALORRA

CAS-2 ADORACION HERMANOS ZERBITZUGUNEA 1.132 2 95 ZERBITZUGUNEA

CAS-3 CASTEJON ERAIKUNTZAKO MATERIALAK 602 2 91 MERKATARITZAKO LOKALAK

CAS-4 MATEO RODRIGUEZ, MARIA LUISA 63 2 1610C ERAIKUNTZA

CAS-5 MILAGRO CASTILLO, JOSE LUIS 28 2 1611 LARREAK

CAS-6 CASTEJON JATETXE-SAGARDOTEGIA 417 2 92 JATETXEA

Iragarkiaren kodea: F0711647