95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

78/2007 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako musikako lanbide ikasketetan sartzeko arauak ematen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, I. tituluko VI. kapituluan, arte ikasketak arautzen ditu, besteak beste musikako lanbide ikasketak, eta haien eremua eta egitura ezartzen ditu.

Lege horren 6.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuak curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketetarako.

Ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez ezarritako hezkuntza sistemaren antolaketa berria aplikatzeko egutegia ezartzen duenak, 21. artikuluan dioenez, 2007-2008 ikasturtean musikako lanbide ikasketetako lehenbiziko lau kurtsoak ezarriko dira, eta iraungi eginen dira orain arte indarrean egon diren maila ertaineko ikasketetako lehenbiziko bi zikloak. Halaber, artikulu horrek ondokoa ere ezartzen du: 2008-2009 ikasturtean musikako lanbide ikasketetako bosgarren eta seigarren kurtsoak ezarriko direla, eta iraungi eginen dela ordura arte indarra izanen duten maila ertaineko ikasketetako hirugarren zikloa.

Martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arautzen diren musikako lanbide ikasketen curriculuma ezartzen du, Nafarroako Foru Komunitaterako.

Ikasketa horien funtzionamendua egokiro antolatzeko, bidezkoa da musikako lanbide ikasketetan sartzeko baldintzak eta matrikulazioaren inguruko alderdiak arautzea.

Ikusirik, musikako lanbide ikasketetan sartzeko arauak emateko, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak emandako adostasun txostena.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketetan sartzeko arauak ematea Nafarroako Foru Komunitatean.

2. artikulua. Musikako lanbide ikasketetan sartzeko baldintzak.

2.1. Lehen kurtsoan sartzea.

Musikako lanbide ikasketetako lehen kurtsoan sartzeko, berariazko sarrera proba gainditu behar da. Lanbide ikasketak aprobetxamenduz egiteko heldutasuna, gaitasunak eta ezagutzak baloratuko dira proba horretan.

2.2. Lehen kurtsoan ez, beste batean sartzea.

Lehen kurtsoan hasi ordez, espezialitate batean sartu nahi bada aurreko kurtsoak egin gabe, berariazko sarrera proba gainditu beharko da eta bertan izangaiak frogatu beharko du kasuan kasuko ikasketak aprobetxamenduz egiteko behar diren ezagutzak badituela. Proba horretan erreferentzia gisa hartuko dira izangaiak egin nahi duen kurtsoaren aurrekoetan ematen diren ikasgaien helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak.

3. artikulua. Probak egitea.

Musikako lanbide ikasketetan sartzeko probak urtero deialdi batean eginen dira, ekainean, ikastetxeak ezartzen duen epean.

4. artikulua. Inskripzioa eskatzea.

Maiatzean eta ekainean, probak egin aurretik, behar adina denbora lehenago, ikastetxeek epea ezarriko dute sarrera probarako izena emateko. Inskripzioaren eskabidea bete beharko da eta bertan adieraziko da zein kurtso eta espezialitatetan sartu nahi den.

5. artikulua. Sarrera probaren edukia.

5.1. Arau orokor gisa, zein musika tresnaren espezialitatetan sartu nahi den, espezialitate horretan eginen da sarrera proba.

5.2. Bai lehenbiziko kurtsoan sartzeko probak bai hurrengo kurtsoetako probek bi zati izanen dituzte:

a) Interpretazioa.

b) Entzuteko gaitasuna eta ezagutza teoriko-praktikoak ebaluatzeko ariketa.

5.3. Lehen kurtsoan sartzeko proban ariketa hauek eginen dira:

a) Egin nahi den espezialitateko musika tresnarekin, hiru obra joko dira, estilo desberdinetakoak. Horietako bat, gutxienez, buruz ikasita jo behar da.

Hiru obra horietatik izangaiak bi aukeratu behar ditu espezialitate bakoitzean berariaz prestatzen den errepertorioko obren artean. Errepertorio hori artikulu honetako 5.4 idatz-zatian zehazten den moduan prestatuko da. Hirugarren obra ikasleak nahi duena izanen da.

Kantu espezialitatean, hiru obretako bat herri kanta izanen da.

Artikulu honetako 5.1 idatz-zatian arau orokor gisa adierazitakoa gorabehera, lehen kurtsoan sartzeko proban, Organo eta Klabe espezialitateetan, proba pianoarekin egin ahal izanen da, eta Tuba espezialitatean, berriz, bonbardinoarekin.

b) Beste ariketa bat eginen da ikaslearen entzuteko gaitasuna eta musika-hizkuntzaz dituen ezagutza teoriko-praktikoak ebaluatzeko.

5.4. Lehen kurtsoan sartzeko probaren deskribapena eta obren errepertorioa.

Foru agindu honen eranskinean dago musikako lanbide ikasketetako lehen kurtsoan sartzeko a) letrako obren errepertorioa, espezialitatez espezialitate, baita sarrera probako b) ariketaren deskribapena ere.

Hezkuntza Departamentuak errepertorioa eta probaren deskribapena aldatu ahal izanen ditu, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Ikastetxeek beren hezkuntza proiektuan jasoko dituzte lehen kurtsoan sartzeko probaren edukia eta ebaluazioa, aldez aurretiko maila gisa, eta horiek lotura izan beharko dute proiektu horretan lehen kurtsorako ezarritako helburu, eduki eta ebaluazio-irizpideekin.

5.5. Lehen kurtsoan ez beste batean sartzeko proban ariketa hauek eginen dira:

a) Egin nahi den espezialitateko musika tresnarekin hiru obra joko dira, estilo desberdinetakoak. Horietako bat, gutxienez, buruz ikasita jo behar da.

b) Beste ariketa bat eginen da ikaslearen entzuteko gaitasuna ebaluatzeko eta sartu nahi duen kurtsoaren aurrekoei dagozkien ezagutza teoriko-praktikoak ba ote dituen begiratzeko.

5.6. Lehen kurtsoan ez beste batean sartzeko probaren deskribapena eta obren errepertorioa.

Ikastetxeek beren hezkuntza proiektuan jasoko dituzte lehen kurtsoan ez beste batean sartzeko probaren edukia eta ebaluazioa, eta horiek bat etorriko dira proiektu horretan helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak kurtsoz kurtso banatuta dauden moduarekin.

Hezkuntza proiektua onetsi ondoren, ikastetxeek aditzera emanen dituzte lehen kurtsoa ez den beste batean sartzeko probaren nondik norakoak, hau da, a) idatz-zatiko obren errepertorioa eta b) idatz-zatiko ariketaren edukia, ikastetxean ematen diren espezialitateetako bakoitzerako.

6. artikulua. Sarrera probaren kalifikazioa.

Probaren atal bakoitzean 0 eta 10 puntu bitarteko kalifikazioa emanen da.

Sarrera probaren azken kalifikazioa 0tik 10era bitarteko zenbaki bat izanen da, hamartar batekin, gehienez. Kalifikazio hori a) idatz-zatiko kalifikazioaren eta b) idatz-zatiko kalifikazioaren arteko batezbesteko ponderatua izanen da (lehena %70ean ponderatuko da eta bigarrena %30ean).

Proba gainditzeko, a) eta b) ataletan 5na puntu lortu behar dira gutxienez, eta azken kalifikazioan ere 5 puntu lortu behar dira gutxienez.

Lehena ez den beste kurtso batean sartzeko proban ikasleak erakusten duen errendimendu orokorra hura inskribatu den kurtsorako egokia ez bada, epaimahaiak zehaztuko du zein kurtsotan sartu behar lukeen izangaiak, eta kurtso horri begira emanen dio azken puntuazioa. Horrela, ikaspostu hutsak egokiro esleituko dira.

7. artikulua. Epaimahaiak eta aktak.

Sarrera proba ebaluatzeko, epaimahai bat eratuko da espezialitate bakoitzeko. Zuzendariak izendatutako hiru irakaslek osatuko dute epaimahai bakoitza.

Epaimahai bakoitzak prozesuaren gaineko informazio garrantzitsu guztiak jasoko ditu, eta kurtso eta espezialitate bakoitzean lortutako emaitzen akta eginen du.

Epaimahaiaren lana amaitu eta bi egun baliodun igaro baino lehen, ikastetxeko iragarki oholean, kurtso eta espezialitate bakoitzean, izangaien zerrenda jarriko da, lortutako azken kalifikazioaren arabera ordenatuta handienetik txikienera. Ariketetan lortutako puntuazio partzialak ere jarriko dira.

8. artikulua. Erreklamazioak.

Sarrera proban lortutako azken kalifikazioaren kontra, izangaiek, edo haien guraso zein legezko ordezkariek, berraztertzea eskatu ahal izanen diote ikastetxeko zuzendariari, idatziz, bi egun balioduneko epean, epaimahaiak emaitza argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hurrengo bi egun baliodunetan epaimahaiek berraztertzeko eskaerak aztertuko dituzte, horien gaineko txostenak egin eta ikastetxeko zuzendariari emanen dizkiote, eta hark kopia igorriko die izangaiei edo haien guraso zein legezko ordezkariei, ezarritako epean.

Berraztertzeko prozesua agortzen duten ikasleek zilegi izanen dute, dela nork bere kasa, dela guraso edo tutoreen bitartez, ikastetxeko zuzendariari eskatzea erreklamazioa Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igor dezala, azken jakinarazpena egin eta bi egun balioduneko epean.

Ikastetxeko zuzendariak, gehienez ere hiru egun balioduneko epean, espedientea bidaliko du Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura. Zuzendari nagusiak ebazpena emanen du _eta horrek administrazio bideari amaiera emanen dio_ hamabost egun balioduneko epean espedientea jasotzen denetik hasita, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren txostenak kontuan izanik.

Ikaslearen alegazioaren aldeko ebazpena ematen baldin bada arestian aipatutako instantziaren batean, dagokion zuzenketa agerraraziko da aktan, epaimahaiko idazkariak sinatutako eta zuzendariak ikus-onetsitako eginbidearen bitartez, eta kontuan hartuko da ikaspostuak esleitzeko garaian, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. artikulua. Probaren ondorioak eta baliozkotasuna.

Sarrera proba gainditzeak proba horri dagokion ikasturterako matrikulatzeko eskubidea sortuko du soilik, betiere ikaspostu hutsik baldin badago kasuan kasuko espezialitatean eta kurtsoan.

10. artikulua. Ikaspostuen eskaintza.

Hezkuntza Departamentuak bere eskumeneko ikastetxeetan eskuragarri dauden ikaspostuen kopurua ezarri ahal izanen du espezialitate eta kurtso bakoitzerako.

11. artikulua. Ikaspostuak esleitzea.

Kurtso eta espezialitateetako plaza hutsak esleituko dira ikasturte bakoitzean, kurtso bakoitzeko proban lortutako behin betiko puntuazioen arabera, puntuazioen ordenari hertsiki jarraituz.

Berdinketarik izanez gero, probaren lehen atalean puntu gehien lortu dituen izangaiak izanen du lehentasuna. Hala ere berdinketak irauten badu, jendaurreko zozketaren bidez hautsiko da.

12. artikulua. Matrikulazioaren ingurukoak.

12.1. Ikastetxeko ikasleentzako postuak.

Ikastetxeek hurrengo ikasturterako postua gordeko diete ikastetxean ikasketak egiten ari direnei.

Ekaineko deialdi arruntean irakasgai guztiak gainditzen dituzten ikasleek matrikula egin beharko dute ikastetxeak horretarako ezartzen duen epean. Hala egin ezik, hurrengo urtean ikastetxean ikasketa ofizialak egiten jarraitzeko aukera galduko dute.

Ekaineko ebaluazio arruntaren ondoren irakasgairen bat gainditu gabe duten ikasleei ikaspostua gordeko zaie aparteko ebaluazioaren emaitza jakin arte. Gainditu gabeko irakasgairen bat duen ikaslea hurrengo kurtsora igarotzeko moduan badago, ikastetxeak ikaspostua gordeko dio hurrengo kurtsoan; bestela, ikastetxeak behin-behinean gordeko dio ikaspostua bai kurtsoa errepikatzeko bai hurrengo kurtsora igarotzeko, aparteko ebaluazioaren emaitzen zain.

12.2. Matrikulatzeko prozesua.

Behin ikastetxeko ikasleak matrikulaturik, ikasturtea amaitu ondoren, eta irakasgairen bat gainditu gabe duten ikasleentzako ikaspostuak gorderik, ikastetxeek matrikulatzeko epea ezarriko diete sarrera probak gainditu dituzten ikasleei, dagozkien espezialitatean eta kurtsoan matrikulatu daitezen, foru agindu honen 11. artikuluan ezarritako lehentasun ordenari jarraituz, eta eskuragarri dauden ikaspostu hutsen arabera.

Gero, aparteko ebaluaziorako deialdiaren ondoren, ikastetxeak beste matrikulazio epe bat ezarriko du, lehenik irakasgairen bat gainditu gabe duten ikastetxeko ikasleak matrikulatu daitezen, eta bigarrenik, ikaspostu hutsen bat geratzen bada, sarrera probak gainditu arren lehenbiziko matrikulazio aldian ikasposturik lortu ez duten ikasleak matrikulatu daitezen; hori guztia foru agindu honen 11. artikuluan ezarritako lehentasun ordenaren arabera eginen da.

12.3. Espedienteak lekuz aldatzea.

Beren espedientea Nafarroako Foru Komunitateko kontserbatorio profesional edo baimendutako ikastetxeren batera aldatu nahi izanez gero, ikasleek onarpena eskatu ahal izanen dute beren ikasketak beste ikastetxe batean egiten jarraitzeko, lehengo espezialitate berean eta dagokien kurtsoan, martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuari jarraituz, betiere ikasketa hauetarako ezarritako gehieneko iraupena agortu gabe badute.

Ikastetxeak halako eskaerak onartu ahal izanen ditu baldin eta ikasle ofizialei eta sarrera probak gainditu dituzten izangaiei ikaspostua esleitu eta matrikula egin ondoren ikasposturen bat hutsik geratzen bada eskatutako kurtsoan eta espezialitatean.

Onarpena lortuz gero, ikasleak bere espedientea beste ikastetxe horretara aldatzeko eskaera egin beharko du jatorrizko ikastetxean.

12.4. Matrikulari uko egitea.

Ikasleek, apirilaren 30era arte, zilegi izanen dute matrikula deuseztatzeko eskatzea ikastetxeko zuzendariari, gaixotasunen batek edo beste arrazoiren batek ikasketetan jarraitzea eragozten badie.

Horretarako, ikasleek agiri sinesgarrien bidez frogatu beharko dute inguruabar hauetakoren bat:

_Eritasun fisiko nahiz psikiko luzea izatea.

_Lanpostu bat eskuratu izana.

_Familiako beharkizunak izatea.

Ikaslearen irakasleei entzun ondoren, ikastetxeko zuzendariak eskaera ebatzi eta matrikulari uko egiteko baimena emanen du, baldin eta aipatu arrazoi horietako bat frogatzen bada eta, hori dela medio, ezinezkoa izan bada eskatzailea eskolara normalki joatea eta etengabeko ebaluazioaren bidez haren kalifikazioa egitea.

Aurreko paragrafoan aipatu arrazoiak ez bezalako arrazoi bereziak daudenean, zuzendariak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusira igorriko du eskaera, txosten batekin batera eta, hala badagokio, behar den dokumentazioarekin batera, behar den ebazpena eman dadin.

Matrikularen deuseztapena ebaluazio agirietan agerraraziko da, behar den eginbidea eginez espediente akademikoan, ebaluazio aktetan eta kalifikazio liburuan.

Matrikulari uko egin arren ez dira itzuliko ordaindutako tasak.

Matrikulari uko egiten dioten ikasleek hurrengo ikasturtean berriz ekin ahalko diete ikasketei ikastetxe berean, baldintza berezirik gabe. Ondoko ikasturteetan ikastetxera itzultzeko, ordea, foru agindu honetan ezarritako sarrera-prozedura arrunta bete beharko dute: sarrera proba gainditu eta ikaspostu hutsen zain egon.

Ikasleak dena delako kurtsoan edo musikako lanbide ikasketetan iraun duen denboraren zenbaketan, ez da kontuan hartuko matrikula deuseztatu den ikasturtea.

Espezialitate berean behin bakarrik deuseztatu ahal izanen da ikasturteko matrikula.

12.5. Bi espezialitate batera egitea.

Ikasturte berean musika tresnetako bi espezialitate egin ahalko dira gehienez ere, eta biak ikastetxe berean egin beharko dira.

Espezialitate batean egin eta gainditutako irakasgai komunak beste espezialitateetan baliodunak izanen dira eta gainditutzat emanen dira, ebaluazio agirietan dagoen kalifikazio edo adierazpen berarekin.

12.6. Matrikula zabaltzea.

Goragoko kurtsoan ikasteko behar adinako ezagutzak eta interpretaziorako heldutasuna dituzten ikasleei Hezkuntza Departamentuak, salbuespenez, espezialitate bereko hurrengo kurtsoan ere matrikulatzeko baimena eman ahalko die, tutorearen gomendioak eta irakasle taldearen adostasun txostena kontuan hartuta.

Ikasleek ikastetxeko zuzendariari abenduaren 15a baino lehen eskatu behar diote matrikula zabaltzeko.

Urtarrila baino lehen, ikastetxeko zuzendariak Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariari igorriko dizkio eskabide horiek, behar diren agiriekin batera. Zerbitzu horrek, aldez aurretik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak txostena emanda, matrikula zabaltzeko eskaerei baiezkoa edo ezezkoa emanen die, eta ikastetxea jakitun jarriko du urtarrilaren 20a baino lehen.

Baiezkoa jasotzen duten eskatzaileek espezialitate bereko hurrengo kurtsoan matrikulatu ahal izanen dira, eta urtarrila amaitu baino lehen ordainduko dituzte matrikularen tasak. Ez zaizkie itzuliko matrikula zabaldu aurretik egiten ari ziren kurtsorako ordaindutako tasak.

Matrikula zabaldu duten ikasleak, otsailetik aurrera, musika tresnako eskoletara goragoko kurtsoan bakarrik joanen dira, baina gainerako irakasgaietako eskoletara bi kurtsoetan joanen dira.

Matrikula zabaldu izana agerraraziko da ebaluazio agirietan, horretarako ematen diren arauei jarraituz.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra._Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko ekainaren 29an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

ERANSKINA

Musikako lanbide ikasketetako lehenbiziko kurtsoan sartzeko proba

A) Musikako lanbide ikasketetako lehenbiziko kurtsoan sartzeko probaren

a) ataleko obren errepertorioa espezialitatez espezialitate

Espezialitatea: Akordeoia

1) Jatorrizko obrak

_"Geraldine", J. Baselli-Millerey, EOM

_"CKA3", N. Tschaikin

_"Kleine Suite", G. Müller

_"Quadri D'israele", J. Oppenheimer

_"Coqs & la Guepe", P. Busseuil, EOM

_"For Children" (3), P. Fiala, Trio-Förlaget

_"Mikroskopioak" (6), T. Lundquist, Trio-Förgalet

_"Rondini" (3), J. Novak, Hohner

_"Umeentzako 1. suitea", B. Precz, Opera 3

_"Umeentzako 2. suitea", B. Precz

_"Lau urtaroak"(5), B.K. Przybylsky, PWM

_"Haur jolasak" (4), G. Krzanowska

_"Fairy Tales" (4), B.K. Przybylsky, PWM

_"Bidaia Ekialdean", L. Stark

_"Canadian folk songs II-III"(5), M. Surdin, Boosey & Hawkes

_"Patchwork musicale", Noemí Gobbi, 5 zenbakia eta beste bi zenbaki.

_"Country Dance" (BS), Boris Borgstrom

_"Miniatura-suitea" (BS), P. Hoch

_"Omaggio a Bach" (BS), Oppenheimer

_"Scherzo" (BS), J. Gart

_"Ego-Aize" (BS), Etxeberria

_"Concerto Brillant" (BS), Joerg Draeger

2) Transkripzioak:

_"Les cahiers de l'accordeon" (2) M. Bonnin, A. Astier

_"Rondo", I.J. Pleyel, A. Astier

_"Rondo", Clementi

_"Allegro" (mold. J. Oppenheimer), I. H. Fiocco, Berben

_"Preludioa eta fuga" (1) (mold. G. Espitalier), J.K.F. Fischer, Eres

_"Lau bagatela" (2), D. Kabalewsky

_"Fuga" (mold. J. Macerolo), J. Pachelbel, Wat

_"Sonata la minorrean" (mold. M. Ellegaard) D. Scarlatti. J. Preissler

_"Polyphones Spielbuch III", W. Maurer, J. Preissler. Hauetatik hiru: 5-13-8-15-14-17-19

_"5 Pezzi", R. Schumann / Benizzi. Hirugarrena eta bi gehiago.

_"Eulitzarra hegan", Rimski-Korsakov/Marcosignori

Oharra: Ikasleak 2) ataleko ("Transkripzioak") obra bat hautatu behar du gutxienez.

_Parentesi arteko zenbakiek adierazten dute zenbat pieza hautatu behar diren obra bakoitzetik.

Espezialitatea: Harpa

_N.Ch. Bochsa, "Harparako estudio ospetsuak" op. 318, 1. libk. (Leduc arg.). Estudioetako bat, aukeran

_N.Ch. Bochsa, "25 ariketa-estudio" op. 62 (Leduc arg.). Estudio bat, lehenbiziko hamahiruen artetik hautatua

_B. Andrés-en "Ribambelle"ko 10 piezetatik edozein

_J.L. Dussek, "Sei sonatina harparako" (Sopraphon Praka-Artia arg.). Lehen edo bigarren sonatina

_F.J. Naderman, "Zazpi sonatina mailaz maila" (Leduc arg.). Lehen edo bigarren sonatina

_M. Rosa Calvo-Manzano, "Haurren Gabonak", piezetako bat

_H. Renie, "Harparako klasikoak" bilduma (Leduc arg.). Hamaikagarren koadernoko obra bat

_M. Rosa Calvo-Manzano, "Haurren mundu txikia", 5., 6., 7. edo 9. pieza (U.M.E. arg.)

_"Automme", M. Grandjany

_"Serenate Melancólica" op. 45, "Feuilles d'Automme. Hiru inprobisazio erraz harparako" obratik. Alph. Hasselmans

_"Trois petites Bluettes" harparako, A. Hasselmans. Hiruretako bat, aukeran (Alphonse Leduc arg.)

_"Aquatintes" B. Andres. J. Hamelle & Cie arg.

_"Arpa 3 y 4" liburuko pieza bat (Mundimúsica arg.), "Arpa 2" liburutik "Nocturno" edo "Habanera 98" (Mundimúsica arg.)

Espezialitatea: Kantua

_Aria barrokoak:

.Udite amanti

.Amor

.Amarilli

.Dite ch'io canti

.Son ancor pargoletta

.Se láura spira

.Nel cor piú non mi sento

_Vaccai metodoa

_Kantak:

.Ay triste que vengo

.Tres moricas m'enamoran

.El tra la la y el punteado

.El majo tímido

.Copla marinera

.¿Qué razón podéis tener?

.Ay, amargas soledades

.Mi libertad en sosiego

Espezialitatea: Klarinetea

A) Estudioak.

_Baermann, C., 39. estudioa, Faber Music. (80 estudio graduatu), (Davies & Harris)

_Baermann, C., 15. estudioa, Fentone F500. (50 estudio melodiko), (Pamela Weston)

_Klose, H., 4. estudioa, Musica Moderna. (12 estudio erregistro guztietan)

_Lancelot, J, 7. estudioa, Editions Musica (mailaz mailako 25 estudio erraz) Trasatlantiques

_Lazarus, H., 33. estudioa, Faber Music (Davies & Harris)

B) Barrokoa

_Bach, J.S, Ariosoa, Carl Fischer, (mold.: H.R. Kent), 156. kantatatik

_Telemann, G.P. 3. sonatina, Boosey & Hawkes (mold.: Wastall-Hyde)

C) Garai klasikoa

_Mozart, W.A., 18 zenbakia, Allegroa, Gérard Billaudot. (Mozart, hastapenak. 1. koadernoa), (Guy Dangain)

_Fuchs, G.F., La Clarinette Classique, C libk., 4 zenbakia (Lancelot & Classens)

D) Garai erromantikoa.

_Lefevre, J.X., La Clarinette Classique, C libk., 4 zenbakia. (Lancelot & Classens)

_Tchaikowsky, P., La Clarinette Classique, C libk., 12 zenbakia (Lancelot & Classens)

E) XX. mendea

_Bozza, E., Idylle, Alphonse Leduc

_Milhaud, D., Kontzertu txikia, Gérard Billaudot (Mold.: R. Calmel)

_Poot, M., Arabesque, Alphonse Leduc

_Nielsen, C., Fantasy, Wilhelm Hanssen

Espezialitatea: Klabea

Jo behar diren hiru obretatik bat edo bi J.S. Bach-enak izanen dira eta gainerakoak beste egile batzuenak.

_Bach, J.S.:

.Preludio txikiak.

.Asmakizunak bi ahotsetarako.

_Bach, J.C.F.: Menuet and trio Fa M. "Musical Leisure Hours", 2 zenbakia

_Haendel:

.Suiteak (lehenbiziko zortziak izan ezik), mugimendu bat. Courantea fa M-ean. HWV 488.

.Airea si bemolean HWV 471.

.Tokata sol minorrean HWV 586 edo parekoa.

_Telemann, G. Ph:

.Fantasia klabizenbalorako Suiteak (soli) do minorrean eta fa minorrean klabizenbalorako.

.Essercizi musici, mugimendu bat, aukeran.

_Kirnberger: Passepied rean edo parekoa

_Benda G: 3. sonatina la minorrean edo parekoa

_Scarlatti: Sonata errazak (K83 2. mug. fa maiorrean, edo parekoa)

_Purcell H., Air en La M. Z 641 edo parekoa.

_W. Lawes: Coranto

_Couperin. L.: La pastourelle

_Couperin, F.:

.Les tambourins

.L'Espagnolète

.La Bandoline

.Rigaudon Re m.

.L'Angelique

.Les Bergeries, etab.

_Le Roux: Passepied en Fa M.

_Daquin, L.C.:

.La melodieuse

.L'amusante

.Le coucou, etab.

_Rameau, P.: gigak mi minorrean eta mi maiorrean.

_Toeillet, J.: "Klaberako edo espinetarako ikasgaiak", Minuet Roundo in Re M.

_Cabezón, A.: Bi duo hasiberrientzat.

_Clementi: Sonatina en Fa M. Op. 36, 4 zenbakia, 2. mug. andante con espressione, edo parekoa.

_Haydn, F.J.: Sonatak (1. libk.) (Lehenbizikoetako bat) Wiener Urtext

Oharra: sarrera proba pianoan egitea aukeratzen bada, obren errepertorioa Pianoko espezialitateari dagokiona izanen da; jo beharreko obretako bat edo bi J.S. Bach-enak izanen dira eta gainerakoak beste egile batzuenak.

Espezialitatea: Kontrabaxua

_Gominguéné, C., Vivaldiri omenaldia

_Lancen, S., Berceusea hipopotamokume batentzat

_Pergolesi, G.B. Tre Giorini (Zimmerman)

_2. minueta. J. S. Bach (Suzuki)

_Ratez, E. Cantabile

_Saint-Saens, C., Elefantea

_Walton, J., A Deep Song

Espezialitatea: Fagota

A) Estudioak

_Gariboldi, 23. unitatea, Boosey arg. (Learn as you play bassoon)

_Weissenborn, J. 2., 4. eta 6. estudioak, Op. 8. Arg.: Carl (Practical method for the bassoon) Fischer

B) Barrokoa

_Boismortier, J.B., Rigaudon. Ed. Boosey (Learn as you play bassoon)

_Galliard, J.E. 1. sonata la minorrean. I.M.C. arg. (3. eta 4. mugimenduak)

_Telemann, G. P., Duoa, Faber arg. (First book of bassoon solos, 28 zenbakia)

C) Garai klasikoa

_Haydn, F.J. 85. sinfoniako finalea, Faber arg. (Going solo bassoon, 7 zenbakia)

_Merci, Sonata sol maiorrean. Schott arg.

_Mozart, W.A., Se a caso madama "Le nocce di Figaro". (Going solo bassoon, 10 zenbakia), Faber arg.

D) Garai erromantikoa

_Fischer, L, The Cellarman's Song., Boosey arg. (Learn as you play bassoon)

_Saint-Saëns, C. The Elephant, Durand arg.

_Schubert, F., 5. sinfoniako trioa, Faber arg. (Going solo bassoon)

_Weber, C.M. von, Rustic March. Faber arg., (First book of bassoon solos, 27 zenbakia)

E) XX. mendea

_Ameller, Fagotin, Hinrichsen arg.

_Bartok, B. Evening in the country, Faber arg. (Going solo bassoon)

_Damase, Bassoon junior, Lemoine arg.

_Goosens, Vieille chanson a Boire, Leduc arg.

_Jacob. Four sketches. Emerson arg.

Espezialitatea: Moko flauta

_Boismortiner, J.R., 2 sonata. Schott

_Bononcini, G.B. Divertimenti Da Camera. I, II, III, V, Schott

_Bruggen, F., 1. estudioa, Broekmans & Van Poppe (5 Studies for Finger-Control)

_Demoivre, D., Suiteak mi m-ean, do m-ean, re M-ean, sol m-ean, Schott

_Duschenes, M. 3., 5., 6. eta 7. estudioak (12 Etudes), Berandol Music

_Eyck, J. Van, (Der Fluyten-Lusthof), 3, 8, 27, 31, 35, 105 eta 127 zenbakiak. Amadeus

_Grosse, F. Der. 20., 25., 28. eta 32. estudioak. Sikorski. (40 Solfeggien)

_Genzmer, H., Sonate. Schott

_Haendel, G.F., Sonatak sol minorrean eta fa maiorrean, Op. 1 Schott

_Hotteterre, J.M. Preludioak fa M-ean, re m-ean, la m-ean, sol M-ean, mi m-ean, re M-ean, si m-ean, sol m-ean (L'art de Préluder) Zurfluch

_Keuning, H.P., Sonatine, Harmonia-Uitgave

_Linden, H.M., IV Capricen., Heinrichshofen. 2., 3., 6. eta 8. estudioak. Schott. (Neuzeitliche Ubungen)

_Marcello, B., Sonatak (12 sonata Op. II), I, II, III, IV, Amadeus

_Parcham, A., Sonata in G. Hortus-Musicus

_Poser, H. 7 Bagatellas Op. 52, Moeck

_Telemann, G. Ph., Sonata fa maiorrean, Schott. (Der Getreue Musik Meister)

_2., 4. eta 5. partitak. Hortus-Musicus. (Die Kleine Kammermusik)

_Tophaw, W., Sonata in C. Hortus-Musicus

_Vivaldi, A., Sonata re minorrean. Schott

_Winterfeld, D.H., 2., 3., 8. eta 10. estudioak, Hoffmeister. (12 Etuden fúr Altblockflöte)

Espezialitatea: Zeharkako flauta

A) Estudioak

_Altés, H. Flauta ikasteko metodo osoa 22. eta 23. ikasgaietako estudio bat.

_Bántai-Kovacs, II. libk. Estudio selektiboak, II. libk. 11., 17., 18., 45., 49., 55. eta 56. estudioak.

B) Barrokoa

_Haendel, G. F., Sonata sol maiorrean Op. 1, 2 zenbakia

_Loeillet, J., Sonata re maiorrean Op. 3, IX zenbakia

_Finger, G., Sonata sol maiorrean.

_Telemann, G. F., Sonata fa maiorrean.

_Vivaldi, G., Sonata do maiorrean.

C) Obra klasikoak

_Haydn, F. J., Adagio et Presto

_Mozart, W. A., "Cosi fan tutte"ko arieta

D) Obra erromantikoak

_Donizetti, G., Sonata fa maiorrean.

_F) XX. mendea

_Esplá, O., Chants D'antan

_Debussy, C., Beltz txikia

_Fauré, G., Berceuse, Sicilienne

_Honegger, A., Romance

Espezialitatea: Gitarra

_F. Sor. 12 estudio erraz, Op. 60, II, V, VI eta IX zenbakiak (Universal Edition)

_F. Carulli, Studi Per Chitarra, 20, 25 eta 30 zenbakiak

_M. Giuliani, Le Papillon, 23 eta 25 zenbakiak

_L. Brouwer, Estudio xumeak, VI zenbakia, F.

_Kleinjans, Le coin de l'enfance, 7 eta 13 zenbakiak.

_J.M. Mourat, La Guitare Classique, 59, 63, 65 eta 68 zenbakiak.

_Anton Diabelli, Praeludium, Op. 103 (Schot arg.).

_Hainbat egile, Nire lehen pieza barrokoak, 10 eta 16 zenbakiak. (Ed. Ricordi)

_John W. Duarte Six Easy Pictures Op. 57 Lullaby (Novello arg.).

_D. Aguado, Metodoa, 20. eta 21. ikasgaiak (1. zatia).

Espezialitatea: Oboea

A) Estudioak

_Davies. Eskalak eta arpegioak. Boosey & Hawkes.

_Gillet. Methode pour le debut. Du Hautbois. Leduc.

_Van Beekum. Ornamental Oboes. Harmonia. Hilversum.

B) Barrokoa

_Haendel. 1. kontzertua (1. eta 2. aldiak). Boosey & Hawkes.

_Pergolesi. Siciliano Edit. (Oboe Music for Beginners, 10 zenbakia) Musica Budapest.

_Telemann. Vivacea (Le Hautbois Classique, 15 zenbakia) Combre.

_Purcell. Air And Hornpide. Boose (2157).

_Corelli. Kontzertua (1. eta 2. aldiak). Boosey & Hawkes.

_Bach. Gabota, (Oboe Music for Beginners, 6 zenbakia). Musica Budapest arg.

C) Garai klasikoa

_Beethoven. Adagioa, Musica Budapest arg. Z 12561

_Forbes. Classical and romantic pieces (horietako bat). OUP 6541

D) Garai erromantikoa

_Franck. Andantinoa (First Repertoire for Oboe, 9 zenbakia) Boosey & Hawkes

_Grieg. Four Pieces. Chester

_Puccini, Nessum Dorma. Norton 469

E) XX. mendea

_Gabelles, G. Aubade. Billaudot

_Satie. 3 Gimnopédies. FEN (110)

_Faure. Pièce. Billaudot

_Faure. Berceuse. Billaudot

_Macperson. Romance. (First Repertoire Pieces for Oboe, 21 zenbakia) Boosey & Hawkes.

Espezialitatea: Organoa

A) Antzinako musika

_Cabanilles, J. B. Faltsuen tentua

_Valente, A. (1520-1581). Lo Ballo dell'intorcia

_Carreira, A. (1520-1597). Tiento

_Jiménez, J (+1678). Pange lingua tiple gainean, 10 zenbakia. Sacris Solemnis, 11 zenbakia

B) Barrokoa

_Bach, J. S. Partita do minorrean, 3 edo 4 zenbakia

_Bach, J. S., 5. partita sol maiorrean

_Kauffmann, G.F., "Num Danket Alle Gott" preludio-korala.

_Clarke, J. Serenade

_Clarke, J. Trumpet Minuet

C) Garai erromantikoa

_Lemmens, J. 1., 2., 3., 4. eta 5. piezak (horietako bat)

_Guridi, J. Euskal doinua

_Franck, C. Grand choeur

_Franck, C. Berceuse

Oharra: sarrera proba pianoan egitea aukeratzen bada, obren errepertorioa Pianoko espezialitateari dagokiona izanen da.

Espezialitatea: Perkusioa

A) Xaflak:

_G. Whaley. Fundamental studies for mallets. 22. orrialdetik aurrera.

_Marcel Joraud. Hamabost estudio xilofonorako. 3.etik aurrera.

B) Kaxa:

_G. Whaley, Fundamental studies for snare drum. 42.etik azkeneraino.

_Vic Firth, Elementary Book 1, 24 edo 22.

C) Tinbalak:

_J. Michael Toy. Tampico.

_John Beck. Snake River.

Espezialitatea: Pianoa

_Czerny: Op. 299, 1. koadernoa (horietako bat)

_Moszkowsky: "20 estudio txiki" (horietako bat)

_J. S. Bach: "Preludio txikiak". 4. preludioa BWV 930, 5. preludioa BWV 928, 6. preludioa BWV 925, 1. preludioa BWV 933, 2. preludioa BWV 934, 3. preludioa BWV 935, 4. preludioa BWV 936, 5. preludioa BWV 937, 6. preludioa BWV 938, 4. preludioa BWV 942, 5. preludioa BWV 943

_J. S. Bach: "Asmakizunak bi ahotsetarako" (horietako bat)

_Mozart: Sonatina vienatarrak (lehen mugimendua)

_Clementi: 3., 4. eta 6. sonatinak, Op. 36 (lehen mugimendua)

_Haydn. Sonatak: Hob. XVI/ 4, 7, 9, 10, 11 G1

_Hob. XVII/ D 1 (osorik) (Edizioa: Schott / Universal) Band 1 a

_Beethoven: Bagatelak Op. 119, lehenengoa edo bigarrena

_Schumann: "Gazteentzako albuma" Op. 68. Zenbakiak: 9, 11, 12, 13, 17, 18, 19, 20 eta 26.

_Tchaikowsky: "Gazteentzako albuma" Op. 39. Zenbakiak: 8, 10, 14, 15, 17, 18, 21 eta 22

_Grieg: "Pieza lirikoak" Op. 12 (saileko bat)

_Prokofiev: "Haurrentzako musika", Op. 65 (saileko bat)

_Bartok: "For children" (II. libk.), 18, 21, 22 eta 30 zenbakiak

_"Mikrokosmos" IV. libk. (saileko bat, 98 zenbakia izan ezik)

_Khatchaturian: "Haurrentzako albuma" (saileko bat, 1, 2 eta 3 zenbakiak izan ezik)

_Mompou: "Zirrara intimoak", "Txori tristea", "Sekretua".

Espezialitatea: Saxofoia

_Mortari, Melodia, Leduc arg.

_C. Franck, Piece II, Leduc arg.

_E. Bozza. Petite gavotte. Leduc arg.

_E. Bozza. Petite gavotte. Leduc arg.

_M. Dautremer. Reverie interrompue. Leduc arg.

_R. Bariller. Fan'jazz. Leduc arg.

_Rameau, Tambourin. Leduc arg.

_Beethoven. Petite valse. Leduc arg.

_Duke Ellington. In A Sentimental Mood

Espezialitatea: Tronboia

A) Barrokoa

_Hasse. Hasse suite

_Pezel. Dantzen suitea

_Bach. Aria (Bist du Bei Mir)

_Handel. 2 Pieces (Air and Corrente)

_Handel. Whre'er you walk

B) Erromantikoa-Klasikoa

_Fauré. Aurore

_Fauré. Apres un reve

_Debussy. Air de lia

_Debussy. Beau soir

_Mendelssohn. On wings of song

_Mozart. O Isis und Osiris

_Bessomet. Andante dans un style classique

C) XX. mendea

_Lancen. Menuet pour un ours

_Clerisse. Prière

_Brown. Meditation

_Uber, Prelude and scherzo Op. 215

_Gagnebin. Sarabande

_Reutter. Ostinato

_P.M.Dubois. En coulisse

_Clerisse. Poeme

_Dorsselaer. Introduction et allegro martial

_P. Seguin. Confidence

_Bougeron. Pièce en Fa

_R. Mignion. Andante et allegro

Espezialitatea: Tronpa

A) Garai barrokoa eta klasikoa

_Couperin, F. Les Moissonneurs. (Rondoa) (Eight easy pieces, 8 zenbakia) Oxford University Press.

_Haydn, F.J., Minuetto. (Mold. Willner), (Classical album for horn, 7 zenbakia). Boosey & Hawkes

_Gluck, C.W., Pavane. (Mold. Willner). (Classical album for horn, 6 zenbakia). Boosey & Hawkes

_Mozart, W.A. Romanza. (Mold. Willner). (Classical album for horn, 8 zenbakia). Boosey & Hawkes

B) Garai erromantikoa

_Saint-Saëns, C. Erromantza. Schirmer arg.

_Glière, R. 6. erromantza, Op. 36. I.M.C.

_Scriabine, A. Romance, Gerard Billaudot argitaletxea

_Strauss, J. Dolci Pianti. M.H.L. arg.

C) XX. mendea

_Auclert, P. Lied. A. Leduc

_Clerise, R., L'absent. A. Leduc

_Smith, L.B., Telestar, First division, Ublis

_Cooke, A. Rondo in B flat

Espezialitatea: Tronpeta

A) Barrokoa (tronpeta si bemolean eta pianoa)

_Purcell, H. Intrada et Rigaudon. (Mold. P. Longinotti). Billaudot

_Telemann, G.P. 1. suitea (Transk. P. Hyde D. Wastall). Boosey & Hawkes

_Tartiani, G. Sonata sol minorrean biolinerako, largoa eta allegroa. (Transk. Orvid-Nagel). I.M.L.

_Corelli, A., Sonata fan. (Transk: J. Thilde). Billaudot

B) Garai klasikoa eta erromantikoa (tronpeta si bemolean eta pianoa)

_W. A. Mozart, Ave verum. Marc Reift

_Schubert, F. Serenata, Marc Reift (Transk.: F.J. Michel)

_G. Concone. Lyrical estudies, 12. eta 15. estudioak

_J. B. Arban. Metodo osoa

.25. or. 12. ikasgaia. Sinkopak

.30. or. 24. ikasgaia. Kortxeak eta kortxeaerdiak

C) XX. mendea (tronpeta eta pianoa)

_Jouvin, G./ Cap-Horn, M. Combre, Devaux, A.J.

_Ameller, A. Belle Province Rouyn. A. Leduc

_Bozza, E. Lied. A. Leduc

_Clérisse, A. Noce villageoise, A. Leduc

_Gaudron, A. Andante et allegro moderato, G. Billaudot

_Clérisse, R. Thème Varié, A. Leduc

_Picavais, L. Piece Pour Concurs, G. Billaudot

_Shelvkov, V. Fanfare march, N.M. Gower

_Endersen R.M. Foret echo

Espezialitatea: Tuba

a) Barrokoa

_Bach, Air and bourrée.

_Corelli, Preludio and allemanda (X. sonata)

_Haendel, Larghetto and allegro

_Telemann, Andante and allegro

_Purcell. Recitative song and chorus

_Bach, Musette (Anna Magd).

_Boyce. Gavotte (4. sinfonia)

B) Garai klasikoa

_Mozart. Minueta

_Mozart. O Isis und Osiris

_Mozart. Serenade. Don Giovanni

_Schubert. Swang song

_c) Garai erromantikoa

_Wagner. Walther's prize song (Meistensinger)

_Bizet. Carmen Excerpts

_Schumann. Sailor's song

_Bordogni. Bordogni Medley

_Debussy. Jimbo's Lullaby

_Grieg. In the hall of the mountain king

_Grieg. My Johann

_Phillips. Eight bel canto songs.

_Brahms. 5 Songs.

D) XX. mendea

_Beach. Auhena

_Bowles. Deep rock (Jazz Style)

_Buchtel. Il penseroso e l'allegro

_Dowling. His majesty the tuba

_Burgstamler. Chanson noir

_Nelhibel. Suite

_Ameller. Bassutely

_Delgiudice. Le petit mammouth

_Kreisler. Rondo

_Vanderlook. Bombastoso

_Ligth Blue. Rossa zure etude

_Troie-Miller. Sonatina klasikoa

_Weiss. Village Blacksmith

Oharra: sarrera proba bonbardinoarekin ere egiten ahalko da, Tuba edo Tronboi espezialitateko obrak interpretatuz.

Espezialitatea: Txistua

A) Musika autoktonoa / Herri musika

_Comber Market/The beardless boy. The irish collection. Ossian publications

_Madam Maxwell/Miss Murphy Carloan (1630-1738). The irish collection. Ossian publications

_Ume Eder Bat/Hara Non Diren/Zugana, Manuela. J. M. Iparragirre (1820-1881). Txistu gozoa, 2. maila

_Kontrapasa, José Olaizola (1883-1969) Txistu Gozoa, 3. maila. J.I. Ansorena

_Xamurá. 63. erreberentzia. Txistu ots gozoa, Nola ...? 2. ikastaldia. Isidro Ansorena

B) Pizkundea

_Danze medioevali italiane. Saltarello 1. Ricordi

_Spagnoletta al modo di madriglia/Allegrezza D Amore. M. Fabrizio Caroso (1527-1605). Ricordi

_Errenazimentuko dantzak (III). Etienne du tetre, 1 Pavane, 2 Gaillarde, 3 Bransle, 4 Bransle. Ricordi ba 13271

C) Barrokoa

_IV. sonata. Carl Rosier (1640-1725). Ricordi ba 133212

_Doinutxo Bi. F. Couperin (1668-1733) Txistu gozoa 31

_II. suitea. Johann Fisher (1665-1746)

_Adagio e Presto. J. Chr. Pez (1710)

_Divisions upon an italian ground. Robert Carr.

D) XX. mendea

_Amaiur (Alborada). Joaquín Iruretagoiena (1898-1957).

_Fantasia on greensleeves. R. Vaughan Williams (1872-1958). Oxford University Press.

Espezialitatea: Biola

A) Estudioak

_Sitt, H.: Estudioak hari bikoitzetarako, Op. 32

_Hofmann, R.: Melodic Double-Stop. Studies, op. 96

_Wohlfahrt, F.: Hainbat elementu, Op. 45, 1. eta 2. libk.

_Hofmann, R.: Lehen estudioak biolarako, op. 86

B) Barrokoa

_Haendel, G. F.: Sonatak

_Marcello, B.: Sonatak doan eta solean.

_Telemann, G. P.: Kontzertua sol maiorrean

_Vivaldi, A.: Sonata mi minorrean

_Hainbat: L'alto classique. 2. libk.:

.Prelude (A. Corelli)

C) Garai klasikoa

_Mozart, L.: Kontzertua biolarako

_Vanhal, J.B.: Sonata Op. 5.

_Hainbat: L'alto classique. 2. libk.:

.Romance (L. Beethoven)

.Menuet (W. A. Mozart)

_Seitz, F.: 2. kontzertua doan.

D) Garai erromantikoa

_Sitt. H.: Leaves albuma (horietako bat)

_Schubert, F : Sonata movement.

_Hainbat: L'alto classique. 2. libk.:

.Serenade (F. Schubert)

.Reverie (R. Schumann)

E) XX. mendea

_Bartok, B.: Dantza eslovakiarra.

_Hummel, B.: 1. eta 2. sonatinak (horietako bat)

_Hummel, B.: Kleine Suite.

_Debussy, C.: Romance

_Jones, D.: 3 pieza

Espezialitatea: Biolina

A) Estudioak

_Arias, A. I. koadernoa, 6. eta 30. estudioak (2., 7., 19., 20., 28., 32. eta 34. aldaerak).

_Maisuak. I. koadernoa. 13. estudioa (kortxea = 104)

_II. koadernoa. 3. estudioa.

_Wohlfahrt, F. 32.-40. estudioak eta 45. estudioa, Op. 45.

B) Barrokoa

_Fiocco. Allegroa

_Purcell, H. Airea eta preludioa eta rondinoa

_Gluck, C. Andante cantabilea

_Rameau, J. P. La villageoise

_Händel, G. F. Airea, sarabanda eta gabota

_Hasse, J. A. Bourréea eta Minueta

_Lully, J. B. Gabota eta Musettea

_Leclair, J. M. Sarabanda

_Bach, J. S. Minuetak eta aria cantabilea

_Tartini. Sarabanda

_Buononcini. Rondoa

_Quantz, J. Preludioa eta gabota

_Boyce, W. Matelottea

_Loeillet, J. B. La Jeunesse

_Telemann, G. P. Sarabanda, gabota eta 6 sonatina (bat aukeratu)

_Kuchler, F. Concertinoa re maiorrean op. 15 eta Concertinoa Op. 12

_Pepusch, J. C. Sonatak

_Finger, G. Hornpipea ingeles erara

_Boyce, W. Matelotteak

_Stanley. Allegretto graziosoa

_Corelli, A. Sarabanda eta correntea

_Senaillé, J. B. Entrée et cotillon

_Arne, T. A. Doinua

_Galliard, J. E. Bi doinu

C) Garai klasikoa

_Paradisi, M. T. Siziliarra

_Spohr, L. Erromantza

_Bach, J. S. Aria cantabilea

_Reeve. Intermezzoa

_Millies, H. Concertinoa re maiorrean (Mozarten erara)

_Seiltz, F. 2. kontzertua sol minorrean Op. 13.

_Mozart, W. A. Bagatela

_Mozart, W. A. Martxa turkiarra, (Pieza aukeratuen 2. albuma). Música Moderna argitaletxea

_Beethoven, L. V. Maitasun kanta

_Beethoven, L. V. Minueta eta trioa

_Beethoven, L. V. Minuetto Celebri Pezzi (Dalla Sonata Op. 49 numero 2). Classici Album Riccordi

_Schubert, F. Erromantza

_Hook, J. Tempo di menueto

_Steibelt, D. Uno ballo

D) Garai erromantikoa

_Schumann, R. Souvenir eta Loto lorea

_Elgar, E. Goizeko kanta, Op. 15, 2 zenbakia

_Curci, ciardak

_Monti, V. Krabelina

_Brahms, J. 5. dantza hungariarra (pieza aukeratuen 2. albuma). Música Moderna argitaletxea

_Tchaikowsky, P. Hitzik gabeko erromantza (Pieza aukeratuen 2. albuma). Música Moderna argitaletxea

_Mendelssohn, F. Udaberriko kantua, Celebri Pezzi. Classici Album. Riccordi

E) XX. mendea

_Blake, H. Dance of the snowmann (3 zenbakia)

_Radanovics, M. 1, 2 eta 3 zenbakiak (bat aukeratu behar da 2. Jazz eta Biolin Koadernotik). Universal Edition 19757

_Dárdányi, P. 7 zenbakia Hungarian Dance. 9 zenbakia Slow and fast (Music for violin albumetik). Editio Musica Budapest 26.749

Espezialitatea: Biolontxeloa

_S. Lee: "Mailaz mailako 40 estudio melodiko" Op. 31 obratik, 1., 3., 5., 8., 12., 15. edo 17. estudioa. Boileau argitaletxea

_L. Feuillard. "La technique du Violoncelle", II. libk. Delrieu arg. 29 zenbakia (Dotzauer) edo 31 zenbakia (Kreutzer)

_J.B. Breval: Sonata do maiorrean

_A. Vivaldi: V. sonata mi minorrean

_R. Schumann: Reverie (Traumerai)

_W. Squire: Danse Rustique Op. 20/5

B) Musikako lanbide ikasketetako lehenbiziko kursoan sartzeko probaren

b) atalaren deskripzioa

1) Idatzizko ariketa

1.1. Diktatu erritmiko-melodikoa.

Pianoan interpretatutako melodia bat idaztea, tonalitate maiorrekoa edo minorrekoa, gehienez bi alterazio dituena klabe-armaduran, 2/4, 3/4 edo 6/8 konpasekoa, maiatzaren 20ko 217/1996 Foru Dekretuan (1996ko uztailaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eskatzen diren eduki erritmiko-melodikoak dituena.

Melodia hori esaldika diktatuko da. Esaldi bakoitza sei aldiz joko da gehienez. Esaldiz esaldi jo aurretik eta ondoren, melodia osorik joko da.

Ikasleak konpasa eta tonalitatea identifikatu beharko ditu.

1.2. Musika pasarte baten analisia.

Idatzizko musika pasarte batean, ikasleak honako hauek ezagutu behar ditu: tonalitatea, forma, esaldiak, esaldierdiak eta kadentziak (kadentziaerdia, plagala eta benetakoa).

2) Ahozko ariketa.

2.1. Melodia bat lehen begiradan irakurtzea (akonpainamenduarekin)

Melodia bat lehen begiradan intonatzea, bi alterazio baino gehiagoko armadura ez duen tonalitatean, tonalitate maiorrean edo horren tonu erlatibo minorretan, 2. lerroko sol klabean, intonazio teknikak, afinazioaren doitasuna, teknika erritmikoa eta partituran agogikari eta dinamikari buruz dauden oharrak aplikatuz.

2.2. Irakurketa neurtua.

Epaimahaiak proposaturiko musika pasartea irakurri eta neurtzea sol klabean eta 4. lerroko fa klabean, konpasez aldatuz (2/4, 3/4, 4/4 eta 6/8 konpasak, baliokidetasunak errespetatuz), agintzen den abiadura metronomikoan. Kortxeaerdirainoko eta horren isilunerainoko irudiak irakurri behar dira.

Oharra: epaimahaiak curriculumean aipatzen diren praktika teorikoen inguruko galderak egin ahal izanen ditu.

Iragarkiaren kodea: F0710892