90. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

90/2007 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Caparroso-Carcastillo NA-124 errepidea zabaldu eta hobetzea, Santakaratik Murillo el Frutora bitarte" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, otsailaren 28an emandako 30/2007 Foru Aginduaren bidez, "Caparroso-Carcastillo NA-124 errepidea zabaldu eta hobetzea, Santacaratik Murillo el Frutora bitarte" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion eta hura, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean jarri zen 30 egun baliodunez eta 2007ko martxoaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 35. zenbakian.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera eman du alegazioak aurkezteko aldia iraganik, ez dela proiektuarekiko alegaziorik jaso.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2,2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Caparroso-Carcastillo NA-124 errepidea zabaldu eta hobetzea, Santakaratik Murillo el Frutora bitarte" izeneko proiektuaren jendaurreko epea ebaztea.

2. "Caparroso-Carcastillo NA-124 errepidea zabaldu eta hobetzea, Santakaratik Murillo el Frutora bitarte" izeneko proiektua behin betiko onestea, 2.457.109,25 euroko hasierako aurrekontuarekin.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Santakara eta Murillo el Frutoko udalei jakinaraztea, eta adieraztea, halaber, foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek administrazio publikoentzako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2007ko ekainaren 28an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0710729