9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

1/2007 FORU AGINDUA, urtarrilaren 4koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, NA-178 errepidea 10+000 k.p.tik 14+000 k.p.ra bitarte (Isoko gaina) berritzeko proiektua behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, abuztuaren 4ko 119/2006 Foru Aginduaren bidez, NA-178 errepidea 10+000 k.p.tik 14+000 k.p.ra. bitarte (Isoko gaina) berritzeko proiektuari onespen teknikoa eman zion eta hura, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean jarri zuen 20 egun baliodunetan.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, abenduaren 28ko 471/2006 Foru Aginduaren bidez, Ingurumen Eraginaren Adierazpena egin zuen NA-178 errepidea 10+000 k.p.tik 14+000 k.p.ra bitarte (Isoko gaina) berritzeko proiektuaz. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatu du proiektu hori.

Epe hori iragan eta ez da haren aurkako alegaziorik jaso.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. NA-178 errepidea 10+000 k.p.tik 14+000 k.p.ra bitarte (Isoko gaina) berritzeko proiektuaren jendaurreko epea ebaztea.

2. NA-178 errepidea 10+000 k.p.tik 14+000 k.p.ra bitarte (Isoko gaina) berritzeko proiektua behin betikoz onestea. Proiektuaren hasierako aurrekontua 6.569.022,59 eurokoa da.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Erromantzatuko Udalari, Desjabetzapen Atalari eta Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 4an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0700342