64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Nahitaezko desjabetzea, "Goi hornidurako Ihabarko ur-biltegia eta Arakil ibarreko ur-hornidurako sarea (Ihabar-Satrustegi tartea)" izeneko proiektua eta lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen dituena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko martxoaren 28an egin bilkuran, "Goi hornidurako Ihabarko ur-biltegia eta Arakil ibarreko ur-hornidurako sarea (Ihabar-Satrustegi tartea)" izeneko proiektua onetsi zuen, 2005/2008ko hirurteko planaren barnean.

Onespen horrek berarekin dakar, tokiko zerbitzu publikoa izateagatik, onura publikoaren deklarazioa eta hartzen dituen ondasun eta eskubideak okupatu beharra, nahitaezko desjabetze ondorioetarako, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztaileren 2ko 6/1990Foru Legearen 215.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 47.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, okupatu beharreko ondasunak udalerri bakar batean daudenez gero, Sakanako Mankomunitateak desjabetzeko ahalmena erabiltzen ahal du.

Hori horrela, Batzar Orokorrak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan ezarritakoa betez, honakoa erabaki zuen:

1.º "Goi hornidurako Ihabarko ur-biltegia eta Arakil ibarreko ur-hornidurako sarea (Ihabar-Satrustegi tartea)" izeneko proiektua eta lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea hamabost eguneko epean, desjabetzapenak ukitutakoek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzaten. Datu horiek honako helbidera bidali beharko dira: Sakanako Mankomunitatea, Uriz 38 zk., 31830 Lakuntza.

2.º Erabaki hau, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Sakanako Mankomunitateko eta Arakilgo udaletxeko iragarki oholean argitaratzea. Proiektua eta lurzatien planoak interesatuen eskura egongo dira Mankomunitatean eta Arakilgo udaletxean.

Lakuntza, 2007 ko apirilaren 4an._Sakanako Mankomunitatearen lehendakaria, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L0706168