64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OSKIAKO EHIZA MANKOMUNITATEA

Hainbat herritako ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Itza Zendeako eta Olloibarko udal bulegoetan herri horietako ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Aldaba, Aritz, Orderitz, Saratsa, Eritze, Otxobi, Atondo, Lete, Anotz, Eguillor-Beasoain, eta Aldatz, Iharte eta Oskiako finka partikularrak.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 9an._Jarduneko burua, Martín Urtea Labari.

Iragarkiaren kodea: L0707772