64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TORRES DEL RIO

2007ko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak 2007ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onestea erabaki zuen, 2007ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran eta erabateko gehiengoa zuela.

Espedientea ikusgai dago udal idazkaritzan, interesdunen eskura, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Torres del Ríon, 2007ko apirilaren 16an._Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L0706326