64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ELGORRIAGA

2007ko aurrekontuko kreditu gerakina sartzea. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 2007ko kreditu gerakinak sartzeari buruzko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

_Onartu diren kreditu sorrerak eta gehikuntzak:

Kontusaila: 1-432-60103: Bainuetxeko bidearen zoladura eta argiak. Sartzen den gerakina: 226.708,12 euro.

Finantzabidea:

_Eskuragarri dagoen diruzaintzako gerakin likidoaren kargura erabilitako zenbatekoa edo, hala bada, hitzartu beharreko kredituaren kargura erabilitako zenbatekoa. 142.995,12 euro.

_Erabilitako kopurua, ukitutako diruzaintzako gerakinaren kargura. 83.713,00 euro.

Elgorriagan, 2007ko apirilaren 24an._Alkatea, José Miguel Galarregui Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L0706950