64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ATARRABIA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Atarrabiako Udaleko Giza Baliabideetako zuzendari lanpostua, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdian

Atarrabiako Udaleko Giza Baliabideetako zuzendari lanpostua, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 33. zenbakian argitaratu ziren, 2007ko martxoaren 16an. Deialdira eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, maiatzaren 7ko 194 Ebazpenaren bitartez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea ebatzi zuen.

Izangai onartuak:

ITZIAR ARISTU BUENO

YOLANDA GIL GOMEZ

M.ª JOSEFA GUINDEO GARCIA

M.ª UNCIZU HUICI FERNANDEZ

EDUARDO MOLER MANCHO

Izangai baztertuak: Bat ere ez.

Eta argitara ematen da deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoa betez. Halaber, jakitera ematen da, izangai baztertuek ondorengo hamar eguneko epea dutela erreklamazioak egin eta, hala badagokio, egindako akatsak zuzentzeko.

Deialdiaren 5.1 oinarria aldatzea eta doakion moduan uztea: "Epaimahai kalifikatzailea ondokoek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Alfonso Ucar Zaratiegui jauna, Atarrabiako Udaleko alkatea. Ordezkoa: Marta Díaz andrea, Atarrabiako Udaleko alkateordea.

Mahaikide-Idazkaria: Fco. Javier Gil Izco jauna, Atarrabiako Udaleko idazkaria. Ordezkoa: Cristina Fabo andrea, Burlatako Udaleko idazkaria.

Mahaikidea: Carlos Ibáñez de Garayo jauna, Nafarroako Industria Elkartearen Giza Baliabideetako Departamentuko teknikaria, AIN. Ordezkoa: Silvia Zabalza Medina andrea, Nafarroako Industria Elkartearen Giza Baliabideetako Departamentuko teknikaria, AIN

Mahaikidea: Berta Enrique andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko aholkulari juridikoa. Ordezkoa: Antonio Madurga jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkaria.

Mahaikidea: Langileen Batzordearen ordezkari bat."

Atarrabian, 2007ko maiatzaren 7an._Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0707869