64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

88/2007 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko zerbitzuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen duenez, departamentu bakoitzeko titularrak, foru agindu baten bidez, zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean edo beste ezintasun bat dutenean haien ordez jardun dezaten. Artikulu horren 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Kargua hutsik gelditzen denean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1. Gizarte Ongizatearen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

2. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren Zuzendariordetzako Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, 2007ko martxoaren 21ean._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0705320