64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

3 eta 10. ordenantza fiskaletan egindako aldaketen behin betiko onespena

Iruñeko Udalbatzak, 2007ko martxoaren 15eko osoko bilkuran, Eraikuntza, instalazio eta lanen gaineko zerga arautzen duen 3. ordenantza fiskala eta Lizentziak emateagatik eta hirigintzako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen 10. ordenantza fiskala hasiera batez aldatzea onetsi zuen. Behin espedientea jendaurrean paraturik, aldez aurretik iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALAren 36. zenbakian eta Udaletxe honen iragarki-taulan argitaratu zelarik, eta arauzko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro eta gero, behin betiko onetsi dira ondoko aldaketak:

1. 3. ordenantza fiskalaren 14.1. artikulua horrela gelditu da: "14.1) Tramitazio laburreko araubidearen eta lizentzia jakinarazien araubide bereziaren menpeko lizentzien kasuan, eskatzaileak ondokoak aurkeztu beharko ditu, lizentzia-eskabidearekin batera: autolikidazioko agiria, behar bezala beterik, eta ordainagiria."

2. 10. ordenantza fiskalaren 5. artikulua horrela gelditu da: "5. Artículo-Tasa lizentzia noiz eskatu eta orduan bertan sortuko da. Ez da tasarik ordaindu beharrik, interesdunak eskabideari uko egiten badio, lizentzia emateko Udalak erabakia hartu edo, lizentzia jakinarazien kasuan, adostasuna emateko eginbidea gauzatu baino lehen."

3. 10. ordenantza fiskalaren 8,1. artikulua horrela gelditu da: "8.1. Lizentziak emateagatik eta hirigintzako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak autolikidazio araubidepean galdatuko dira. Tramitazio laburreko araubidearen eta lizentzia jakinarazien araubide bereziaren menpeko lizentzien kasuan, Ordenantza honen 12. artikuluan ezarritakoari eginen zaio men."

4. 10. ordenantza fiskalaren 12.1. artikulua horrela gelditu da: 12,1. Artículo-1) Tramitazio laburreko araubidearen eta lizentzia jakinarazien araubide bereziaren menpeko lizentzien kasuan, eskatzaileak ondokoak aurkeztu beharko ditu, lizentzia-eskabidearekin batera: autolikidazioko agiria, behar bezala beterik, eta ordainagiria.

5. 10. ordenantza fiskalaren tarifen eranskinaren I.3 epigrafea horrela gelditu da: "I.3) tramitazio laburreko obra-lizentziak eta lizentzia jakinaraziak:

_Tramitazio laburreko lizentzia bakoitza bideratu eta ebazteagatik sortuko den tasa 104,00 euro da.

_Lizentzia jakinarazi bakoitza aztertu eta emateagatik sortuko den tasa 6,00 da.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 3an._Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0707473