64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 8koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 8an emandako 81/2007 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez jendaurrean jarri ziren Tuterako udalerriko 23. poligonoko 95., 97., 98. eta 100. lurzatietan eguzki-planta fotovoltaiko bat instalatzeko proiektua, Valle del Ebro Solar, S.L. (Valdesolar) enpresak sustatua, eta ingurumen ukipenen azterlana.

Martxoaren 8ko 81/2007 Ebazpenaren testuan akats bat dagoela ikusirik, behar den zuzenketa egiten da, akats zuzenketa argitaratuz. Ebazpena 2007ko apirilaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 44. zenbakian.

3828. orrialdeko bigarren zutabean, 1. artikuluko bigarren lerroaldean, "Murtxanteko Herriko Etxean" dioen tokian "Tuterako Herriko Etxean" behar du.

Iruñean, 2007ko apirilaren 10ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0706181