64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

790/2007 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Inspección y Garantía de Calidad, S.A. (IGC) enpresaren izena aldatzen duena "Ur horniduraren barneko instalazioak" alorrean kontrol erakunde gisa aritzeko baimenean. Aurrerantzean Socotec Iberia, S.A. izanen da.

Enrique Montalvo Bravo jaunak, Socotec Iberia, S.A. enpresaren zuzendari teknikoa eta ordezkaria den aldetik, idazki bat aurkeztu du IGC enpresak "Ur horniduraren barneko instalazioak" alorrean kontrol erakunde gisa aritzeko baimenean duen izena aldatzeko, aurrerantzean Socotec Iberia, S.A. izan dadin. Baimen hori Nafarroako Foru Komunitateko Industria zuzendari nagusiak eman zion martxoaren 27ko 199/2001 Ebazpenaren bidez. Socotec Iberia, S.A. enpresaren helbidea hau da: Pozuelo de Alarcón (Madril) herriko Europako etorbidea, 19, 2. eraikina, 2. solairua, eta Nafarroako ordezkaritzarena La Estrella industrialdea, Berroa kalea, 2-4, 2.a, 203. bul., 31192, Taxoare (Nafarroa).

Industria zuzendari nagusiak, martxoaren 27an emaniko 199/2001 Ebazpenaren bidez, baimena eman zion Inspección y Garantía de Calidad, S.A. enpresari ikuskapen-jardueran kontrol erakunde gisa aritzeko; jarduera hori Kreditazio Entitate Nazionalak 1997ko ekainaren 6an emandako 77/EI/005/97 kreditazio ziurtagirian eta 2001eko martxoaren 2ko 9. eranskin tekniko berrikusian zehazten den araudian kokatzen da, erregelamenduzko alor honi dagokiona:

Ur horniduraren barneko instalazioak, 1975eko abenduaren 9ko Aginduan ezartzen diren mugekin, haren bidez onetsi baitziren Ur horniduraren barneko instalazioetarako oinarrizko arauak.

Eskabideari erantsitako dokumentazioak betetzen ditu abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Industria Kalitate eta Segurtasuneko Azpiegiturari buruzko Erregelamenduko 43. artikuluko 3. idatz-zatian ezartzen diren baldintza eta betebeharrak, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan arauzko industria segurtasunaren eta kontrolaren arloko jarduketak arautzen dituen azaroaren 9ko 326/1998 Foru Dekretuan kontrol erakunde gisa jarduteko eskatutakoak ere.

Kontuan hartuz Kreditazio Entitate Nazionalak 2006ko martxoaren 17an 07/EI/05 zk.ko Kreditazio Agiria eman ziola Socotec Iberia, S.A.ri, 15. eranskin tekniko berrikusiarekin batera, honako erregelamendu alor hau hartzen duena:

Ur horniduraren barneko instalazioak, 1975eko abenduaren 9ko Aginduan ezartzen diren mugekin, haren bidez onetsi baitziren Ur horniduraren barneko instalazioetarako oinarrizko arauak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Socotec Iberia, S.A. enpresari baimena ematea kontrol erakunde gisa aritzeko "Ur horniduraren barneko instalazioak" erregelamendu alorrean, Inspección y Garantía de Calidad, S.A. (IGC) kontrol erakundeak izena aldatu baitu.

2. Industria zuzendari nagusiak martxoaren 27ko 199/2001 Ebazpenaren bidez emandako baimena aldatzea, "Ur horniduraren barneko instalazioak" erregelamendu alorreko baimena muga dadin erregelamenduetan eta 07/EI005 kreditazioan eta horren eranskin teknikoan zehaztutako araudi teknikoan sartutako industria-segurtasuneko erregelamenduzko jarduketetara.

3. Enpresa horrek baimena izanen du aurreko atalean aipatzen diren erregelamendu alorrean eta muga horiekin, Espaniako lurralde osoan, baina edozein autonomia erkidegotan aritzeko bere jarduketak egokitu beharko ditu uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan jasotakora.

4. Enpresa horrek baimena izanen du Nafarroako Foru Komunitatearen barruan "Ur horniduraren barneko instalazioen" tramitazio administratiboa egiteko, azaroaren 9ko 326/1998 Foru Dekretuarekin bat.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Socotec Iberia, S.A.ri, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

7. Ebazpena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzea.

Iruñean, 2007ko martxoaren 21ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0705313