64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2007ko maiatzaren 2koa, Nafarroako Gobernuak hartua. Honen bidez, Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, UHUNaren Iruñeko Zentro Elkartuarekin eta UHUNaren Tuterako Zentro Elkartuarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmenen testua onesten da, Nafarroako Unibertsitateen eta beste entitate batzuen VII. Udako Ikastaroak 2007an antolatzeko.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak, martxoaren 1eko 30/2007 Ebazpenaren bidez, 200.000 euroko gastua gehienez onetsi du Nafarroako Unibertsitateen eta beste entitate batzuen VII. Udako Ikastaroak 2007an antolatzeko.

Udako ikastaro horiek osatzen dituzten jarduerak 2001ean abiatu ziren, gure Komunitatearen apustu kultural eta zientifiko gisa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren bidez sustaturik. Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala eta CAN fundazioa izan dira entitate sustatzaileak. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko eta Tuterako Zentro Elkartuek, Nafar Ateneoak eta Culturas Millenium fundazioak antolatu dituzte jarduerak. Tuterako, Lizarrako eta Tafallako Udalek eta Diario de Navarra egunkariak kemenez lagundu dute. Azken bolada honetan, Sociedad de Estudios Históricos de Navarra elkarteak, Escuela Superior de Gestión Comercial y Marketing eskolak eta Erriberriko, Baztango eta Milagroko Udalek ere hartu dute parte.

Horren guztiaren ondorioz, udako ikastaroen aurtengo edizioaren edukian ageri diren jarduerek interes handia dutenez, alde guztiek azken emaitza lortzeko duten konpromisoa gaurkotu eta egokitzeko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko eta Tuterako Zentro Elkartuen partaidetza gaitzeko, ikastaroak antolatzeko ezinbestekoa baita, beharrezkotzat jo da Udako VII. Ikastaroak, 2007koak, garatzeko edukia arautu eta garatzeko lankidetza hitzarmenak onestea.

Ikastaro horiek egiteko hitzarmenetan ezartzen diren laguntzen zenbatekoa 115.000 eurokoa da gehienez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 30eko 15/2004 Foru Legean xedaturikoarekin bat, Hezkuntza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmenaren testua onestea, Nafarroako Unibertsitateen eta beste entitate batzuen VII. Udako Ikastaroak 2007an antolatzeko. Erabaki honen I. eranskinean ageri da.

2. Nafarroareko Unibertsitate Publikoarekiko hitzarmen honen ondoriozko gastua onestea. Gehienez ere, 23.000 euro izanen dira eta 2007rako aurrekontuko "Nafarroako Unibertsitateen eta beste erakunde batzuen Udako Ikastaroak" izeneko 430000-43000-4819-322302 kontusailetik finantzatuko da.

3. Hezkuntza Departamentuak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmenaren testua onestea, Nafarroako Unibertsitateen eta beste entitate batzuen VII. Udako Ikastaroak 2007an antolatzeko. Erabaki honen II. eranskinean ageri da.

4. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuarekiko hitzarmen honen ondoriozko gastua onestea. Gehienez ere, 74.000 euro izanen dira eta 2007rako aurrekontuko "Nafarroako Unibertsitateen eta beste erakunde batzuen Udako Ikastaroak" izeneko 430000-43000-4819-322302 kontusailetik finantzatuko da.

5. Hezkuntza Departamentuak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmenaren testua onestea, Nafarroako Unibertsitateen eta beste entitate batzuen VII. Udako Ikastaroak 2007an antolatzeko. Erabaki honen III. eranskinean ageri da.

6. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuarekiko hitzarmen honen ondoriozko gastua onestea. Gehienez ere, 18.000 euro izanen dira eta 2007rako aurrekontuko "Nafarroako Unibertsitateen eta beste erakunde batzuen Udako Ikastaroak" izeneko 430000-43000-4819-322302 kontusailetik finantzatuko da.

7. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren esku uztea hitzarmen hauek sinatzeko eskumena, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuaren izenean eta hori ordezkatuz aritzeko.

8. Erabakia eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

9. Erabaki hau igortzea Hezkuntza kontseilariari, Iruñeko Udalari, CAN fundazioari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiari, Nafarroako Unibertsitate Publikoari, UHUNaren Iruñeko Zentro Elkartuari, UHUNaren Tuterako Zentro Elkartuari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Unibertsitateko Hedapen Atalari, Administrazio Nagusiko Bulegoari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 2an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

I. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza hitzarmena, Nafarroako unibertsitateen VII. Udako Ikastaroetan, 2007an, egin nahi diren jarduerak burutzeko

Iruñean,

Bildurik:

Alde batetik, Pedro Pegenaute Garde, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Eta bestetik, José Luis Iriarte Angel, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Europarako Konbergentzia eta Erakundeekiko Harremanetarako errektoreordea.

Adierazi dute:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoak izan behar duela Nafarroako herritarren jakintzarako eta kulturarako gogoa eta jakin-mina bizitu behar dituen erakunde bat. Horrela, jakinduria zientifikoaren muina izanen da beti, baina bilatu beharra du, bestetik, nafar guztiak jakintza-arlo guztietara hurbiltzea, etengabeko prestakuntza izan dezaten.

2. Horretarako baliabide egokia da udako ikastaroen eskaintza. Ikastaro horiek, gai askori buruzkoak, irekiak eta dinamikoak eta parte hartzeko bidea ematen dutenak, tresna egokiak dira giza prestakuntza osoan laguntzeko. Prestakuntza osoak, bestaldetik, aisialdiaren eta denbora librearen kulturan du batik bat bere lekua, pertsona hobetu eta aberasteko bide ezin hobea baita.

3. Giza harremanak eta espiritua lantzeko uda garai egokia izanik, erakunde zientifiko eta kulturalen eragin kulturala eta beren zerbitzua Nafarroa osora zabaldu beharra dagoela oharturik, hasiera batean Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Caja Navarra Fundazioak Nafarroako Unibertsitateen eta beste erakunde batzuen Udako Ikastaroak bultzatu eta antolatzea erabaki dute lehen sei edizioetan.

4. Horrela, bada, Nafarroako erakundeen ekimena da, eta lehenbiziko aldiz gure komunitatean, modu orokor eta integratzailean bete du udan beti egon den jarduera falta. Orain, berritu egin da, Udako Ikastaroen VII. edizioaren bidez, hitzarmen honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatearen Iruñeko Zentro Elkartuaren, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatearen Tuterako Zentro Elkartuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen ahalegin eskuzabalari esker.

5. Udako Ikastaroek Unibertsitate bakoitzaren helburu berariazkoak betetzea dute xede, eta horiekin batera, baliabide egokia da unibertsitatea eta beste entitate kultural batzuk Nafarroako gizartera hurbiltzeko eta, aldi berean, herritarrek unibertsitateak sortzen dituen hezkuntza eta kultur ondasunak eskuratu eta iristeko. Beste alde batetik, udako jarduera hauen bitartez, Nafarroako unibertsitateek beren bokazioa berretsiko dute, alegia, irekita egotea pertsonari prestakuntza etengabea eskaintzeko, kultur aniztasunari eta herritarren kezkei erantzuteko, eta, UNESCOk dioen bezala, hezkuntzak bere-berea duen ezaugarriari eusteko, hots, "hezkuntza bizitza osoan zehar izatea" (Delors txostena, 1996).

6. Abiapuntua hori delarik, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak koordinaturik, jarduera erakargarriak egin nahi dira, mota askotakoak, jende talde desberdinen gogo eta kezkak asetzeko, eta, bestetik, ezinbestean, unibertsitate bakoitzaren autonomia errespetatzeko. Hori horrela, unibertsitateak bere jarduerak eskaini eta bere ikastaroak programatu eginen ditu, unibertsitateko bereko gobernu organoek berek baliozkotu eta onetsiko dituztenak.

7. Lankidetza hitzarmen hau sinatzean, agiri honetan gertaera iradokitzen duten irizpide eta konpromisoak biltzen dira, ondoren ematen den hitzarmenean aipatzen diren baldintzetan adierazten direnak.

Erabaki dute:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako Udako Ikastaroetan lagunduko du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen VII. edizioa, 2007ko programaren plan orokorraren arabera. Ohorezko Komiteko buru izanen dira Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Iruñeko Udaleko alkatea, Yolanda Barcina Angulo, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, Pedro Burillo López.

2. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ordezkari hauek izanen ditu udako ikastaroetan:

_Luis Campoy Zueco, Hezkuntza kontseilaria.

_Pedro Pegenaute Garde, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_José Remigio Múgica Navarro, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Pedro Antonio González Crespo, Unibertsitateko Hedapen Ataleko buru eta Udako Ikastaroen VII. edizioaren arduraduna (2007).

3. José Luis Iriarte Angel, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Europarako Konbergentzia eta Erakundeekiko Harremanetarako errektoreordeari dagokio Nafarroako Unibertsitate Publikoa 2007ko udako ikastaroetan ordezkatzea. Ekitaldi horretarako utzi zaizkion eginkizunak izanen ditu.

4. Nafarroako Unibertsitate Publikoak konpromisoa hartu du Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen VII. edizioan, 2007ko Plan Orokorrean aurreikusitako jarduerak burutzeko, programa honen arabera:

Jarduera: "La adopción de menores". Egunak: Uztailaren 23a, 24a eta 25a. Herria: Iruña.

Jarduera: "Agua y desarrollo: aspectos políticos, estructurales y agrícolas en la cooperación al desarrollo". Egunak: Uztailaren 23a, 24a eta 25a. Herria: Iruña.

Jarduera: "Hacer negocios en Internet". Egunak: Uztailaren 24a, 25a eta 26a. Herria: Iruña.

Jarduera: "¿Puede la educación contribuir al desarrollo en Africa? ¿Qué aspectos correspondería considerar?". Egunak: Uztailaren 30a eta 31 eta abuztuaren 1a. Herria: Iruña.

Jarduera: "Software de calidad: modelos y buenas prácticas. Un enfoque práctico". Egunak: Uztailaren 30a eta 31 eta abuztuaren 1a. Herria: Iruña.

Jarduera: "La Homeopatía: otra respuesta a la enfermedad". Egunak: ekainaren 27a eta 28a, Herria: Tutera.

5. Dokumentuz hornitutako txostena igorriko da Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, baita dosierra ere, egiten diren jarduera, ponentzia eta komunikazioei eta ateratzen diren azken ondorioen ebaluazioari buruz.

6. Nafarroako Unibertsitate Publikoak hartutako konpromisoen ordain gisa, Nafarroako Gobernuak 23.000 euro arteko laguntza emanen dio, aipatu jarduerak finantzatzeko.

7. Behar diren ordainagiri guztiak aurkeztu ondotik,Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak egokia den transferentzia ekonomikoa eginen du, betiere 23.000 euro gehienez, 2007an indarra duen aurrekontuko "Nafarroako Unibertsitateen eta beste entitate batzuen Udako Ikastaroak" 430000-43000-4819-322302 kontusailetik. Diru hori hitzartua dago Udako VII. Ikastaroen finantzaketa orokorrean. Finantzaketa hori Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak onetsi zuen, otsailaren 28an hartutako 30/2007 Ebazpenaren bidez.

Eta adostasunaren adierazgarri, Lankidetza Hitzarmen hau sinatu dute lehentxeago esandako egunean eta tokian. Nafarroako Gobernuaren izenean, Pedro Pegenaute Garde, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean, José Luis Iriarte Angel, Europarako Konbergentzia eta Erakundeekiko Harremanetarako errektoreordea.

II. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuaren arteko Lankidetza Hitzarmena, "Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen VII. edizioan, 2007" egin gogo diren jarduerei buruz

Iruñean,

Bildurik

Alde batetik, Pedro Pegenaute Garde, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Eta bestetik, José Luis Martín Nogales, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuko zuzendaria.

Adierazi dute:

8. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuak izan behar duela Nafarroako herritarren jakintzarako eta kulturarako gogoa eta jakin-mina bizitu behar dituen erakunde bat. Horrela, jakinduria zientifikoaren muina izanen da beti, baina bilatu beharra du, bestetik, nafar guztiak jakintza-arlo guztietara hurbiltzea, etengabeko prestakuntza izan dezaten.

9. Horretarako baliabide egokia da udako ikastaroen eskaintza. Ikastaro horiek, gai askori buruzkoak, irekiak eta dinamikoak eta parte hartzeko bidea ematen dutenak, tresna egokiak dira giza prestakuntza osoan laguntzeko. Prestakuntza osoak, bestaldetik, aisialdiaren eta denbora librearen kulturan du batik bat bere lekua, pertsona hobetu eta aberasteko bide ezin hobea baita.

10. Giza harremanak eta espiritua lantzeko uda garai egokia izanik, erakunde zientifiko eta kulturalen eragin kulturala eta beren zerbitzua Nafarroa osora zabaldu beharra dagoela oharturik, hasiera batean Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Caja Navarra Fundazioak Nafarroako Unibertsitateen eta beste erakunde batzuen Udako Ikastaroak bultzatu eta antolatzea erabaki dute lehen sei edizioetan.

11. Horrela, bada, Nafarroako erakundeen ekimena da, eta lehenbiziko aldiz gure komunitatean, modu orokor eta integratzailean bete du udan beti egon den jarduera falta. Orain, berritu egin da, Udako Ikastaroen VII. edizioaren bidez, hitzarmen honetan, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatearen Tuterako Zentro Elkartuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen ahalegin eskuzabalari esker.

12. Udako Ikastaroek Unibertsitate bakoitzaren helburu berariazkoak betetzea dute xede, eta horiekin batera, baliabide egokia da unibertsitatea eta beste entitate kultural batzuk Nafarroako gizartera hurbiltzeko eta, aldi berean, herritarrek unibertsitateak sortzen dituen hezkuntza eta kultur ondasunak eskuratu eta iristeko. Beste alde batetik, udako jarduera hauen bitartez, Nafarroako unibertsitateek beren bokazioa berretsiko dute, alegia, irekita egotea pertsonari prestakuntza etengabea eskaintzeko, kultur aniztasunari eta herritarren kezkei erantzuteko, eta, UNESCOk dioen bezala, hezkuntzak bere-berea duen ezaugarriari eusteko, hots, "hezkuntza bizitza osoan zehar izatea" (Delors txostena, 1996).

13. Abiapuntua hori delarik, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak koordinaturik, jarduera erakargarriak egin nahi dira, mota askotakoak, jende talde desberdinen gogo eta kezkak asetzeko, eta, bestetik, ezinbestean, unibertsitate bakoitzaren autonomia errespetatzeko. Hori horrela, unibertsitateak bere jarduerak eskaini eta bere ikastaroak programatu eginen ditu, unibertsitateko bereko gobernu organoek berek baliozkotu eta onetsiko dituztenak.

14. Lankidetza hitzarmen hau sinatzean, agiri honetan gertaera iradokitzen duten irizpide eta konpromisoak biltzen dira, ondoren ematen den hitzarmenean aipatzen diren baldintzetan adierazten direnak.

Erabaki dute:

7. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuak antolatutako Udako Ikastaroetan lagunduko du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen VII. edizioa, 2007ko programaren plan orokorraren arabera. Ohorezko Komiteko buru izanen dira Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Iruñeko Udaleko alkatea, Yolanda Barcina Angulo, eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuko zuzendaria, José Luis Martín Nogales.

8. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ordezkari hauek izanen ditu udako ikastaroetan:

_Luis Campoy Zueco, Hezkuntza kontseilaria.

_Pedro Pegenaute Garde, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_José Remigio Múgica Navarro, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Pedro Antonio González Crespo, Unibertsitateko Hedapen Ataleko buru eta Udako Ikastaroen VII. edizioaren arduraduna (2007).

9. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuak 2007ko Udako Ikastaroan bere zuzendaria, José Luis Martín Nogales, izanen du ordezkari.

10. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuak konpromisoa hartu du Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen VII. edizioan, 2007ko Plan Orokorrean aurreikusitako jarduerak burutzeko, programa honen arabera:

Jarduera: "El camino del cine europeo IV". Egunak: Abuztuaren 27tik 30era. Herria: Iruña.

Jarduera: "Riesgos climáticos y metereológicos extremos". Egunak: irailaren 10etik 13ra. Herria: Iruña.

Jarduera: "Egipto, tierra de misterios". Egunak: irailaren 4a, 5a eta 6a. Herria: Iruña.

Jarduera: "China: del presente al pasado 12 y 13 de septiembre. Herria: Iruña.

Jarduera: "La salud en el antiguo Egipto". Egunak: Irailaren 25a eta 26a. Herria: Iruña.

Jarduera: "Egipto, una cultura milenaria para los jóvenes". Egunak: Irailaren 25a eta 26a. Herria: Iruña.

Jarduera: "Cena egipcia con danza y música oriental". Eguna: irailaren 27a. Herria: Iruña.

Jarduera: "El humor". Egunak: irailaren 19tik 23ra. Herria: Iruña.

Jarduera: "Historia de las historias de Navarra. En el Centenario de José María Lacarra". Egunak: irailaren 10etik 13ra. Herria: Iruña (Civican).

Jarduera: "Marketing agroalimentario: oportunidades del marketing ante el nuevo perfil del consumidor". Eguna: irailaren 12a. Herria: Iruña.

Jarduera: "Marketing deportivo: estrategias y marketing para una gestión eficaz". Eguna: irailaren 13a. Herria: Iruña.

Jarduera: "Marketing y movilidad. Beneficios empresariales de las aplicaciones móviles". Eguna: irailaren 18a. Herria: Iruña.

Jarduera: "Marketing e innovación: nuevos enfoques en diseño y desarrollo de nuevos productos". Eguna: irailaren 20a. Herria: Iruña.

Jarduera: "Diseño de páginas Web: mypage.com, an introduction to web page design". (Ingelesez) Irailaren 17tik 21era. Herria: Iruña.

11. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuak, hitzarmen honen arabera, udako ikastaroen programa garatzeko aurrekontuaren %70 azpikontratatzen ahalko du gehienez.

12. Dokumentuz hornitutako txostena igorriko da Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, baita dosierra ere, egiten diren jarduera, ponentzia eta komunikazioei eta ateratzen diren azken ondorioen ebaluazioari buruz.

13. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuak hartutako konpromisoen ordain gisa, Nafarroako Gobernuak 74.000 euro arteko laguntza emanen dio, aipatu jarduerak finantzatzeko.

14. Behar diren ordainagiri guztiak aurkeztu ondotik,Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak egokia den transferentzia ekonomikoa eginen du, betiere 74.000 euro gehienez, 2007an indarra duen aurrekontuko "Nafarroako Unibertsitateen eta beste entitate batzuen Udako Ikastaroak" 430000-43000-4819-322302 kontusailetik. Diru hori hitzartua dago Udako VII. Ikastaroen finantzaketa orokorrean. Finantzaketa hori Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak onetsi zuen, otsailaren 28an hartutako 30/2007 Ebazpenaren bidez.

Eta adostasunaren adierazgarri, Lankidetza Hitzarmen hau sinatu dute lehentxeago esandako egunean eta tokian. Nafarroako Gobernuaren izenean, Pedro Pegenaute Garde, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuaren izenean, José Luis Martín Nogales, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuko zuzendaria.

III. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuaren arteko Lankidetza Hitzarmena, "Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen VII. edizioan, 2007" egin gogo diren jarduerei buruz

Tuteran,

Bildurik

Alde batetik, Pedro Pegenaute Garde, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Eta bestetik, Luis Fernández Rodríguez, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuko zuzendaria.

Adierazi dute:

15. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuak izan behar duela Nafarroako herritarren jakintzarako eta kulturarako gogoa eta jakin-mina bizitu behar dituen erakunde bat. Horrela, jakinduria zientifikoaren muina izanen da beti, baina bilatu beharra du, bestetik, nafar guztiak jakintza-arlo guztietara hurbiltzea, etengabeko prestakuntza izan dezaten.

16. Horretarako baliabide egokia da udako ikastaroen eskaintza. Ikastaro horiek, gai askori buruzkoak, irekiak eta dinamikoak eta parte hartzeko bidea ematen dutenak, tresna egokiak dira giza prestakuntza osoan laguntzeko. Prestakuntza osoak, bestaldetik, aisialdiaren eta denbora librearen kulturan du batik bat bere lekua, pertsona hobetu eta aberasteko bide ezin hobea baita.

17. Giza harremanak eta espiritua lantzeko uda garai egokia izanik, erakunde zientifiko eta kulturalen eragin kulturala eta beren zerbitzua Nafarroa osora zabaldu beharra dagoela oharturik, hasiera batean Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Caja Navarra Fundazioak Nafarroako Unibertsitateen eta beste erakunde batzuen Udako Ikastaroak bultzatu eta antolatzea erabaki dute lehen sei edizioetan.

18. Horrela, bada, Nafarroako erakundeen ekimena da, eta lehenbiziko aldiz gure komunitatean, modu orokor eta integratzailean bete du udan beti egon den jarduera falta. Orain, berritu egin da, Udako Ikastaroen VII. edizioaren bidez, hitzarmen honetan, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatearen Iruñeko Zentro Elkartuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen ahalegin eskuzabalari esker.

19. Udako Ikastaroek Unibertsitate bakoitzaren helburu berariazkoak betetzea dute xede, eta horiekin batera, baliabide egokia da unibertsitatea eta beste entitate kultural batzuk Nafarroako gizartera hurbiltzeko eta, aldi berean, herritarrek unibertsitateak sortzen dituen hezkuntza eta kultur ondasunak eskuratu eta iristeko. Beste alde batetik, udako jarduera hauen bitartez, Nafarroako unibertsitateek beren bokazioa berretsiko dute, alegia, irekita egotea pertsonari prestakuntza etengabea eskaintzeko, kultur aniztasunari eta herritarren kezkei erantzuteko, eta, UNESCOk dioen bezala, hezkuntzak bere-berea duen ezaugarriari eusteko, hots, "hezkuntza bizitza osoan zehar izatea" (Delors txostena, 1996).

20. Abiapuntua hori delarik, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak koordinaturik, jarduera erakargarriak egin nahi dira, mota askotakoak, jende talde desberdinen gogo eta kezkak asetzeko, eta, bestetik, ezinbestean, unibertsitate bakoitzaren autonomia errespetatzeko. Hori horrela, unibertsitateak bere jarduerak eskaini eta bere ikastaroak programatu eginen ditu, unibertsitateko bereko gobernu organoek berek baliozkotu eta onetsiko dituztenak.

21. Lankidetza hitzarmen hau sinatzean, agiri honetan gertaera iradokitzen duten irizpide eta konpromisoak biltzen dira, ondoren ematen den hitzarmenean aipatzen diren baldintzetan adierazten direnak.

Erabaki dute:

15. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuak antolatutako Udako Ikastaroetan lagunduko du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen VII. edizioa, 2007ko programaren plan orokorraren arabera. Ohorezko Komiteko buru izanen dira Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Iruñeko Udaleko alkatea, Yolanda Barcina Angulo, eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuko zuzendaria, Luis Fernández Rodríguez.

16. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ordezkari hauek izanen ditu udako ikastaroetan:

_Luis Campoy Zueco, Hezkuntza kontseilaria.

_Pedro Pegenaute Garde, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_José Remigio Múgica Navarro, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Pedro Antonio González Crespo, Unibertsitateko Hedapen Ataleko buru eta Udako Ikastaroen VII. edizioaren arduraduna (2007).

3. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuak 2007ko Udako Ikastaroan bere zuzendaria, Luis Fernández Rodríguez, izanen du ordezkari.

4. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuak konpromisoa hartu du Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen VII. edizioan, 2007ko Plan Orokorrean aurreikusitako jarduerak burutzeko, programa honen arabera:

Jarduera: "5.ª Edición del curso de moda". Eguna: Uztailaren 1a. Herria: Tutera.

Jarduera: "La evolución humana. Atapuerca y nuestro pasado". Ekainaren 22a, 23a eta 24a. Herria: Tutera.

Jarduera: "Gestión de calidad desde el modelo EFQM". Egunak: irailaren bigarren hamabostaldia. Herria: Tutera.

Jarduera: "Císter y órdenes militares. El fenómeno ganadero en el Císter". Egunak: abuztuaren 6tik 10era. Herria: Fitero.

Jarduera: "Celtas, vascones y romanos en el valle medio del Ebro". Egunak: abuztuaren 13tik 17ra. Herria: Fitero.

5. Dokumentuz hornitutako txostena igorriko da Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, baita dosierra ere, egiten diren jarduera, ponentzia eta komunikazioei eta ateratzen diren azken ondorioen ebaluazioari buruz.

6. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuak hartutako konpromisoen ordain gisa, Nafarroako Gobernuak 18.000 euro arteko laguntza emanen dio, aipatu jarduerak finantzatzeko.

7. Behar diren ordainagiri guztiak aurkeztu ondotik, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak egokia den transferentzia ekonomikoa eginen du, betiere 18.000 euro gehienez, 2007an indarra duen aurrekontuko "Nafarroako Unibertsitateen eta beste entitate batzuen Udako Ikastaroak" 430000-43000-4819-322302 kontusailetik. Diru hori hitzartua dago Udako VII. Ikastaroen finantzaketa orokorrean. Finantzaketa hori Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak onetsi zuen, otsailaren 28an hartutako 30/2007 Ebazpenaren bidez.

Eta adostasunaren adierazgarri, Lankidetza Hitzarmen hau sinatu dute lehentxeago esandako egunean eta tokian.

Nafarroako Gobernuaren izenean, Pedro Pegenaute Garde, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuaren izenean, Luis Fernández Rodríguez, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuko zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: F0707262