64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

271/2007 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Lan zuzendari nagusiak emana, "Optika dendak" sektorearen lan hitzarmenaren 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 38/2007).

Departamentu honetan 2007ko martxoaren 13an sartu da "Optika dendak" sektorearen lan hitzarmenaren 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 76/2004).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik Hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Optika dendak" sektorearen soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea (kodea: 3102155), Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 27an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO OPTIKA DENDEN SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2006KO SOLDATEN BERRIKUSPENA

AKTA

Iruñean, 2007ko otsailaren 20an, bildu da "Optika dendak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren Deliberazio Batzordea. Bertan izan dira ondoren aipatzen diren erakunde eta ordezkariak:

Enpresaren aldetik: Ignacio Rouzaut García; Joaquin Indurain Berrade, Jesús Angel Gambra Barbarin eta Francisco Javier Sagüés Sala.

Langileen aldetik: Unión General de Trabajadores-en izenean, Alicia Sanz Pascal, José Luis García Azcárate eta Fernando Pozueta Fernández.

Erabaki dute:

Lehena._Nafarroako "Optika dendak" sektorearen lan hitzarmen kolektibo indardunaren 23. artikuluan xedatu bezala, baldin eta Estatistikako Institutu Nazionalak 2006ko abenduaren 31n ezarritako KPIa aldeek 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko adostutako igoera baino handiagoa bada, lansarien berrikuspena eginen da aipatu zifraren gaineko kopurua ordaintzeko, ofizialki baieztatzen den bezain laster, eta 2006ko urtarrilaren 1ean hasiko den atzera-eraginarekin . Hala gertatzen bada, soldaten berrikuspena edo ateratzen den aldea batera ordainduko da 2007ko lehen hiru hilabeteetan".

Bigarrena._Hitzarmenaren Batzorde Mistoa bildu da eta ikusirik INEk argitaratutako KPI erreala, 2006an %2,7raino iritsi baita, erabaki du 2005eko soldaten taulei 2006ko KPI erreala gehi 1, 25 gehitzea, hau da, %3,95eko igoera. Igoera horrek atzerako eragina izanen du, 2006ko urtarrilaren 1etik hain zuzen.

Aurreko erabakian aipatzen den %3,95eko igoera hori aplikatuz, behean azaltzen denaren arabera aldatuko dira 2006ko soldaten taulak.

Hirugarrena._Erabaki honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen duen egunean hartuko du indarra. Erabaki honen ondorio ekonomikoak atzera eramanen dira, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko baita.

Laugarrena._Erabaki hau Nafarroako lan agintaritzara igortzea erregistratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin.

Eta adostasuna frogatzeko, erabaki hau eta 2006ko soldaten taulak sinatzen dituzte.

OPTIKA DENDAK

2006ko soldaten behin betiko taula

2005eko taula+ %3,95 (Nafarroako KPI erreala (%2,7) + 1,25 puntu)

0

Zuzendaria, optikari diplomaduna-arduradun teknikoa

1428,22

VII.

Jefe nagusia, denda edo establezimenduko arduradun orokorra

1305,81

VI.

Atalburua, tailerreko arduraduna, optometrista-optikari diplomaduna, kontaktologo-optikari diplomaduna, saltzaile nagusia.

1183,38

V.

1. mailako administrari-ofiziala, 1. mailako saltzailea, tailerreko 1. mailako muntatzailea, biltegiko arduraduna, programatzailea, bigarren urteko praktiketako optikari diplomaduna.

1060,97

IV.

2. mailako administrari-ofiziala, 2. mailako saltzailea, kutxazaina, tailerreko 2. mailako muntatzailea, L.H.ko optikaria eta audioprotesista, lehen urteko praktiketako optikari diplomaduna

1020,15

III.

1. mailako administrari laguntzailea, dendako laguntzailea, kutxako laguntzailea, tailerreko laguntzailea, biltegiko laguntzailea, atezaina, igogailuzaina, banatzailea

979,34

II.

2. mailako administrari laguntzailea, peoi espezializatua

938,54

I.

Peoia, dendako morroia, tailerreko morroia, biltegiko morroia, garbitzailea

Ikastuna, bigarren urtekoa

Ikastuna, lehen urtekoa

914,06

706,12

635,51

Iragarkiaren kodea: F0705830