II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
GESALATZ
Lerateko UE 10.2 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena
Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2007ko apirilaren 25ean eman ebazpenean, hasiera batean onetsi zuen Lerateko UE 10.2 unitatea birzatitzeko proiektua, Servicons Navarra, S.L.k sustatua. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta, eta Lerateko Kontzejuari eta ukitutako jabeei jakinaraziko zaie. Ez bada epe horretan alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Gesalatzen, 2007ko apirilaren 27an._Alkate udalburua, Oscar Vidaurre Azcona.
Iragarkiaren kodea: L0707173