62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MILAGRO

Arau subsidiarioetako aldaketa ez egituratzailea. Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2007ko martxoaren 30ean egin bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen "Antolaketa xehakatuaren determinazioetako aldaketa, lurzoru urbanizaezinaren azpikategoriei dagokiena, 4. poligonoko 1.077 lurzatian edo Sánchezen bazkalekuan eragina duena", Milagroko Udalak berak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49.3.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Milagron, 2007ko apirilaren 2an._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

2.1. Aldaketaren helburuak.

Hirigintzako proiektu honek akats bat zuzentzea du xede, Milagroko udal eremurako 1988an onetsi ziren planeamenduko arau subsidiarioetan atzemandakoa (1988ko urriaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Uste dugu Aragoi ibaiaren mugatik hasi beharko lukeela oihan lurzoruak, oihan kategoria izan beharko lukeen eremua hartzeko mendebaldera; hala diogu horrelako lurzoruari dagozkion zuhaitzak daudelako (pinuak, zuhaixkak eta abar). Argi nabari da muga hori, pendiz koskorrak daudelako banaketa hori areagotzen dutenak. Marra berri horretatik, lurzatiaren gainerakoak, mendebaldera, nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate gutxiko kategoria izanen luke. Izan ere, lur horiek kategoria horretako jardueretan erabili izan dira.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren datuetan landalurreko azpilurzatiak mugatzen dituen marra izatea proposatu da bi kategoria horiek mugatuko dituen marra berria.

Horregatik guztiagatik, uste dugu akats hori zuzendu beharko litzatekeela Milagroko gaur egungo arau subsidiarioetan beste mugapen bat eginda aipatu lurzatian produktibitate gutxiko lurzoruaren eta oihan lurzoruaren artean, txosten honetan adierazi eta egiaztatutako irizpideak baliatuta.

2.2. Proposamenaren deskripzioa.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren datuetan landalurreko azpilurzatiak mugatzen dituen marra izatea proposatu da bi kategoria horiek mugatuko dituen marra berria.

2.3. Proposamenaren justifikazioa.

2.3.1. Hirigintzako arrazoiak.

Lurzoru urbanizaezineko kategoriak aldatuko dira ukitutako eremuetan. Produktibitate gutxiko lurzoru batzuk oihan lurzoru bihurtuko dira, eta alderantziz.

2.3.2. Arrazoi fisikoak.

Uste dugu Aragoi ibaiaren mugatik hasi beharko lukeela oihan lurzoruak, oihan kategoria izan beharko lukeen eremua hartzeko mendebaldera; hala diogu horrelako lurzoruari dagozkion zuhaitzak daudelako (pinuak, zuhaixkak eta abar). Argi nabari da muga hori, pendiz koskorrak daudelako banaketa hori areagotzen dutenak. Marra berri horretatik, lurzatiaren gainerakoak, mendebaldera, nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate gutxiko kategoria izanen luke. Izan ere, lur horiek kategoria horretako jardueretan erabili izan dira.

Iragarkiaren kodea: L0705937