62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERIAIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2007ko martxoaren 29ko 72/2007 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Zaldualde kaleko 4. zenbakiko lurzatiaren xehetasun azterlana, Beriaingo Udal Planeko S-V sektorean sartua, María Belén Sanz Miranda andreak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak egin daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Beriainen, 2007ko apirilaren 3an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0705907