62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ANTSOAIN

EDIKTUA

Antsoaingo Udalak, 2007ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2007ko ekitaldiari dagozkion aurrekontu orokor eta bakarra, exekuzio oinarriak eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2007ko apirilaren 4an._Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0705941