62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LODOSA

Lodosako Udaleko albiente izateko bi lanposturen oposizioa. Praktiketako funtzionarioaren izendapena

Alkatetzaren 57/2007 Dekretua, gaurko egunarekin eman dena, hitzez hitz hemen jarraian:

"Alkatetzak urriaren 30ean emaniko 123/2006 dekretuaren bidez (2006ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 13koa), onetsi ziren Lodosako Udaleko albiente izateko bi lanpostu, funtzionarioen izaerakoak, oposizio bidez betetzeko deialdiko oinarriak. Geroago, otsailaren 19an eman zen Alkatetzaren 22/2007 dekretua (2007ko 28. :BONa, martxoaren 5ekoa) zeinen bidez aldatu egin baitzen oposizioa hasteko eguna.

Alkatetzak urtarrilaren 8an emaniko 6/2007 Dekretuaren bidez, onetsi egin zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2007ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 19koa), behin betikoa bilakatu zena Alkatetzak otsailaren 19an emaniko 22/2007 dekretuaren bidez.

Deialdiaren 5.2.1 atalean aipatzen den hautapenaldiko probak amaitu baitira, haren 5.2.2. ataleko 5. lerroaldean xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak Oinarrizko Prestakuntza Ikastarora onartuta dagoen izangai bakarraz osatutako zerrenda igorri du, izangaiei eskatutako dokumentazioa atxikirik.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23an Foru Legearen 20.5 artikuluak eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako erregelamendua onesten duen maiatzaren 12ko 100/2003 Foru Dekretuaren 30. artikuluak behar den guztia xedatzen dute oinarrizko prestakuntza ikastaroari buruz eta hura egin behar dutenak praktiketako funtzionario izendatzeari buruz.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21. artikuluak emandako eskurantzei jarraikiz.

Dekretatu dut:

1. Rebeca Lantarón Milla andrea Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroko praktiketako funtzionario izendatzea, epaimahai kalifikatzaileak proposatu duen izangai bakarra delako Lodosako Udaleko albiente izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, Alkatetzaren urriaren 30eko 123/2006 dekretuaren bidez eman baitzen (2006ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 13koa).

Izendapenak 2007ko maiatzaren 4tik aurrera izanen du indarra, egun horretan hasiko baita Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolan, edo izangaia ikastaro horretan hasten denetik aitzina. Eskola horretatik beretik adieraziko diote Alkatetza honi, behar beste denborarekin, ikastaroa noiz bukatuko den.

Sartzeko ikastaroak iraun bitartean, izendatutako izangaiak C mailaren hasierako soldata jasoko du.

Izendatua gertatzen den izangaia Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta bertan alta emanen zaio.

Halaber, funtzionarioentzat oro har ezarritako araubide juridikoaren xedapenetatik Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen maiatzaren 12ko 100/2003 Foru Dekretuaren 30. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritako zehaztapen horren arabera aplikatzen ahal zaizkienen menpe egonen dira.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, epaimahai kalifikatzaileko kideei eta Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta bere aurka errekurtso hauetako bat aurkeztu ahalko da, hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea)".

Lodosan, 2007ko maiatzaren 4an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0707269